Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Historia
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Ostadar Mendi Taldearen historia apur bat.

Ostadar Mendi Taldearen sorkuntza.
Ostadar 1982. Ilusio berri baten abialdia.
Kontrargi bat Aizkorri Mendian. 1981eko urtarrilaren 5ean ateratako argazkia
Kontrargi bat Aizkorri Mendian. 1981eko urtarrilaren 5ean ateratako argazkia
—© Javier Fernández 'Primo'—
Egin klik handiago ikusteko
(12,788 byte)

URRETXU-ZUMARRAGA, OARGUI-GOHIERRI, jarduerarik gabeko bi mendi talde, iraganeko lozorroan sarturik.

Bi mendi-taldeon arteko harremanak hondatuta daude; lagun artean mendira irteteko gogo eta ilusioa galdurik daude; ez bata ezta beste taldea ere, ez da aldian-aldian mendi-txangoak prestatzeko gai eta era honetan zaletasuna, pixkanaka galtzen eta ahultzen ari da.

Harrez geroztik hemezortzi urte pasatu dira eta hau guztia nola sortu izan zen gogoratzea oso zaila zait; seguruenik, uda hartan Auñamendian egindako bibak haietan, izandako solasaldi luze batean sortuta; agian Ra izan zen ideia bota izan zuena, edo akaso Bol izan zen? Jesus Mari bestela?, ez dut gogoratzen; baina zalantzarik ez zen izan ez; praktikan jartzen saiatu behar genuen ideia zen.

Urte hartan, Euskal Mendi Federakundeko egoitza Legazpin zegoen eta Batis Maiz zen bere presidentea; berak lagundu zigun jarraitu beharreko bidea erakutsiz; lehendabiziko estatutuak Izadi Zaleak Mendi Elkartearen estatutuen kopia izan ziren; pixka bat geroago bi herriotako mendizaleak bilera batera gonbidatu genituen: gure proiektua azaldu eta beren laguntza jaso genuen.

Izandako aurrerapenak kontuan harturik, bi herriotako Kultur zinegotziengana jo genuen elkartea kokatuko genuen egoitza eskatzearren; Zumarraga Udala presaka ibili zen eta Iparragirre kaleko egoitza utzi zigun Urretxun ere egoitza eskaturik genuela jakin zuenean.

Sorrera Batzarra deitzea baino ez zen falta, Estatutuak onartu eta elkartea zuzenduko lukeen Presidentea eta Zuzendaritza Batzordea hautatu.

Gure jardunaldia hurrengo urterako Federatu txartelak tramitatuz hasi genuen; horretarako zigilu bat behar genuen eta Jesus Marik berak lagundu zigun zenbait logotipo diseinu marraztuz; ez zen erraza izan denak gustukoak baikenituen; baina azkenik trikuharria zuen paisaiaren logotipoa aukeratu genuen.

1983an lehendabiziko txangoei ekin genien: Gorbeia, Joar, Urkulu, Belagua, Zuriza, etab.; bakoitza anekdota eta istorio bitxiz betea: beraietaz oso oroipen bereziak gorde ditut.

Geroago etorriko ziren Barne Funtzionamenduko Estatutuak etab.

ABIALDIAN JARRIAK GINEN... GAURDAINO IRITSI ARTE.

—Javier—