Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > 18+ urte euskaraz dokumentatuz
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Ostadar Mendi Taldea euskaraz 18+ urtez ibilbideak dokumentatuz...
 

"... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ..."

 

Luis Pedro PEÑA SANTIAGO.

2012ko apirilaren 15ean Urretxu-Zumarragako OSTADAR Mendi Taldeak egindako ibilaldiak (Noain - ERRENIEGA (1.037 m - El Perdón) - Belaskoain (2. ETAPA GR-220 - Iruñerriko bira)) ekarri duen urteurrenaren berri eman nahi dugu.

Azkeneko urteotan, aspaldidanik antolatzen ditugun ibilaldiak ahalik eta osoen DOKUMENTATZEN saiatu gara, ibiliko den txangoa aurretik eginez, ibilbidearen nondik norakoak xehetasunez azalduz, bisitatuko ditugun tokien historia, ekonomia, kondairak, ikusitako tokien aipua egiten dituzten olerkiak edo testuak erakutsiz, eta intereseko diren ezaugarriak aztertuz, ibilaldiaren mapa eskainiz; ostera paperean inprimatzen ditugun DOSSIERretan gurekin parte hartzen duten mendizaleek toki hauen berri izan dezaten; partehartzaileek gero autobusean edo lehenago gure webgunean (http://www.ostadar.org) irakurri dezaten.

2012ko apirilaren 15ean egindako ibilaldiak hain zuzen, EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ 18 URTE SEGIDAN IA HUTSIK EGIN GABE egin ondoren, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako DOSSIER berria banatu dugu.

Egindako bidea luzea da. 1994ko urtarrilean Ostadar Mendi Taldeak Urretxu eta Zumarragako udalekin, Zintzo-Mintzo euskaltzale taldearekin eta bestelako euskara elkarteekin euskararen erabilera bultzatzeko HITZARMENA sinatu zuen. Harek ekarri zuen hain zuzen euskararen aldeko ekimen gehiago egin izateko urratsak ematea.

Ordurako 1993ko apiriletik aurrera gaztelaniazko dossierrak egiten ari ginen. Lehen dossierra mapa huts batez horniturik etorri zen. Hurrengoetatik aurrera testua sartzen hasi ginen. Testuak idaztearen bultzada orduan zuzendaritza kideko partaide zen Luis Miguel Gonzalezen eskutik etorri zen.

Geroztik partaide ugarik hartu dute parte bai testuak idazten edo/eta ibilaldiak prestatzen; guztiei ESKERRIK BEROENAK egindako lanarengatik.

Horrelaxe, bidea egin eta 1997an webgunea garatzen hasi ginen. 1998ko azaroan eman zitzaion argia. Ordura arte paperezko dossierretan pilatutako informazioa (diskettetan zegoena) Interneten jarri genuen.

Hasierako testuak txikiagoak eta xehetasun gutxiagokoak ziren. Kontuan hartu behar da orduan baliabide digital gutxi zegoela eta informazio gehiena paperezko iturrietatik edaten zela. Denborarekin Internet inoiz izan den informazio iturririk handiena bilakatu da eta gaur egun hortik ere jasotzen dugu informazioa, batzuetan kontrajarri dena, aztertu, galbahetu eta dossierretan sartzen dugu mendizaleak bisitatzen dituen tokiak hobeto ezagutu ditzan.

Hitzarmenari jarraiki, azkeneko 18 urtetan Ostadar Mendi Taldeak euskararen aldeko hautua egin du, ibilaldiak dokumentatuz, aktetako idatziak euskara hutsean eginez, webgunean informazioa euskaraz zein ele bietan idatziz, harreman instituzionalak euskaraz zein elebietan idatziz.

Ondokoak laburbilduta, Ostadar Mendi Taldeak izandako unerik garrantzitsuenak:

  1. 1982ko azaroak 27. Ostadar Mendi Taldea 1982ko azaroaren 27an sortu zen. Urretxu eta Zumarragako mendizale gazte talde batek deituta, Zumarragako Legazpi kalean Aurrezki Kutxa Munizipalak zuen Kultur Aretoan, guztira bertaratutako 37 lagunek estatutu berriak onartu zituzten eta bere zuzendaritza-batzordea eratu zuten.

  2. 1993ko apirilak 11. Balmasedako haranetik ibiliz. Siones (380 m) - LOS TRES DEDOS (1.167 m) - Villabasil. Ostadar Mendi Taldea ibilaldiak testua eta maparekin batera dokumentatzen hasten da. Gaztelaniaz hutsean idatziak izan ziren lehen testuak.

  3. 1994ko urtarrila. 1994ko urtarrilean Ostadar Mendi Taldeak bi herriotako udalekin, Zintzo-Mintzo euskaltzale taldearekin eta bestelako euskara elkarteekin euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu zuen. Hitzarmen honek hain zuzen bultzatu zuen Ostadar Mendi Taldeak euskararen alde lan egin izanak.

  4. 1994ko apirilak 17: Kodes mendizerra. Ega ibaiaren bazterretik ibiliz. Kodesko Santutegia - JOAR (1.418 m) - LA COSTALERA (1.234 m) - Santa Kurutze Kanpezu. Euskaraz eta gaztelaniaz batera dokumentatutako lehen dossierra.

  5. 1998ko azaroa. 1997an webgunea garatzen hasi ondoren, 1998an Ostadar Mendi Taldeak bere webgunea Interneten paratzen du, mendi talde batek Gipuzkoako lehen eta Euskal Herrian bigarren izandako webgunea irekiz.

  6. 2000ko urriak 9: Euskal Ziberkulturaren Behatokia. 2000ko urriaren 9an Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegiko Areto Nagusian, Ostadar Mendi Taldeak bere webgunearen proiektua aurkeztu zuen... Behatokiak antolatutako ekitaldian. Informazio gehiago http://www.behatokia.net/ helbidean.

  7. 2002ko abenduak 20. 2002 Felix Iñurrategi Saria. 2002ko abenduaren 20ean, Donostiako Kursaal Aretoan egindako ekitaldian, Ostadar Mendi Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak emandako Felix Iñurrategi Saria jaso zuen, kirola euskaraz sustatzeagatik egindako ahaleginengatik. Informazio gehiago http://www.otamotz.com/content/view/518/797/ helbidean.

  8. 2005: Webgune berria inauguratzen da http://www.ostadar.org domeinuaren pean.

  9. 2007ko abenduak 22: Zumarragako Udalaren errekonozimendua. Zumarragako Kirol Zerbitzuak, 2007ko abenduaren 22an udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian, Ostadar Mendi Taldea eta herriko hainbat kirolari saritu zituen. Ostadar Mendi Taldearen kasuan, 25. segidan lanean mendizaletasunaren alde aritu izana saritu zen. Halaber, 2008ko ekainaren 27an, Urola Kirol Elkarteko Eskubaloi Sailak eta Ostadar Mendi Taldeak elkarrekin Zumarragako Jaien hasiera eman zuen pregoia irakurri zuten. Informazio gehiago http://www.diariovasco.com/20071223/alto-urola/servicio-municipal-deportes-homenajeo-20071223.html helbidean.

  10. 2010: Goierri Kirol Elkarteko Mendi Sailarekin batera, Goierriko Bira ibilaldi berria antolatzen du.

  11. 2012ko apirilak 15: Nafarroa Garaia: Iruñerriko bigarren etapa osatuz... Noain - ERRENIEGA (1.037 m - El Perdón) - BELASKOAIN (2. ETAPA GR-220 - Iruñerriko bira). 18 urte -ia hutsik egin gabe- betetzen dira ibilaldiak euskaraz eta gaztelaniaz dokumentatuz.

Urretxu-Zumarragako OSTADAR Mendi Taldea.
2012ko apirilaren 17an.