Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
 [ Hemen zaude:   ]
   
Sarrera
Agurra
Historia
Egitaraua
Informazio Zerbitzua
Bloga

Ostadar - Geocities

Euskara
Euskara
Castellano
Castellano


Beitia logoa

Datorren 2008ko maiatzaren 11n, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko XII. Mendi-martxa antolatuko dugu. Eta parte har dezazun gonbidatu nahi zaitugu.

Laster, behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Vignemale (Asier Azarola)

Ikus itzazu hemen Ostadar Mendi Taldeak antolatutako mendiko diapositiben III. lehiaketan aurkeztu diren argazkirik onenak.

Gaurko eguraldia

  Agur lagun mendizale...

Altzaniako Balenkaleku I trikuharrian
Altzaniako Balenkaleku I trikuharrian
—© Jonmikel Intsausti—

Irakurtzen ari zaren web orria, Urretxu-Zumarragako (Gipuzkoa) Ostadar M. T.-ren (Ostadar Mendi Taldearen) web orria duzu. 1998ko azarotik aurrera amaraunean paratu dugun webgune honek, 1993. urtetik aurrera jasotako informazioan du jatorria. Izan ere, 1993tik aurrera hasi ginen gure txangoetako deskribapenak, testu eta irudi moduan, idazten eta gure ibilaldietako partehartzaileei eskuorritan banatzen. 12 urte geroago halaxe jarraitzen dugu. Gune honetako informazioa Euskal Herri inguruko mendizaleari edo bertaratzen den kanpokoari erabilgarri gerta dakiokeelakoan gaude eta ezagut dezazun gonbidatzen zaitugu, Euskal Herrian barrena (baita inguruetan ere) ezagutzeko toki eder ugari dago-eta.

Eskura dituzun orriok mendizalearen topagune izatea gura genuke: guk denok zerbait konpartitzen dugu: mendizaletasuna. Orri honetako ezer aldagarria dela uste baduzu, edo informazio gehiago gehi daitekeelakoan bazaude, zure iruzkinak edo/eta zuzenketak ongi etorriak izango dira. Hala izanez gero, beheko helbidera idatziz gurekin kontaktuan jar zaitezen gonbidatzen zaitugu.

Era berean, galdera edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, idatz iezaguzu. Gustura erantzungo dizugu eta...

Montblanc mendiaren azken maldan
Montblanc mendiaren azken maldan
—© Carlos Mediavilla—
Egin klik handiago ikusteko
(22,091 byte)

Ikusten duzunez, webgune berri hau obretan dago. Gure asmoa webgune zaharrak duen informazio guztia eguneratzeko aukera errazagoak ematen dituen euskarri berri honetan jartzea da. Datozen hilabeteotan webgune zaharrean dugun informazio guztia eta orain arte argitaratu ez den informazio berri gehiago jartzea ere espero dugu. Barkaiguzu sortu daitezkeen eragozpenak. Bitartean, webgune zaharra http://www.geocities.com/ostadar.geo/ irekita izango duzula jakin ezazu.

Besterik gabe, kasko bakartietan elkar ikusi arte...

Ostadar M. T.-ko Zuzendaritza.
2005eko uztailak 31

"...jarleku apal eta umil izan arren,
ez al du dagoeneko merezi euskal mendigoxaletasunak
berea Himalaia handian?..."

—Andrés Espinosa,
Darjeeling-en (Himalaya), 1931ko uztailaren 21ean—




abegikortasuna, aisia, alanbre-hesia, aldapa, aintzira, arnasa, arranoa, arroila, aska, askatasuna, ataka, aterbea, atsedena, azeria, bakardadea, bakea, Basajauna, baseliza, baserria, basoa, basurdea, bedatsea, behorra, belarra, beldurra, bidea, bizitza, bizkarreko zorroa, borda, bota zaharra, egunsentia, eguna, eguzkia, ekaitza, elurra, erreka, Erromako Zubia, erromesa, etorkizuna, etxea, euria, Euskal Herria, euskara, gaua, gailurra, garia, garrasia, goldea, gurutzea, haizea, haritza, harrespila, hartza, hasperena, hegoa, historia, hostoa, ikusmira, iparra, iragana, irrintzia, isiltasuna, itsasoa, iturria, itxaropena, izarra, izerdia, izotza, jentilla, kantua, kaskoa, katagorria, kondaira, kranpoia, laboraria, laguna, lamia, langa, lepoa, leizea, lilia, lizarra, lokatza, maitasuna, makila, malkoa, Mari, marmota, Mateo Txistu, mazela, mendia, mezua, mitoa, negarra, negua, nekea, ogitartekoa, olerkia, orbela, oraina, oroimena, osina, oskorria, ostadarra, ostotsa, otea, otsoa, pagoa, pioleta, pottoka, saia, sarrioa, sartaldea, satorra, sortaldea, tumulua, trikua, trikuharria, txapela, txilarra, tximeleta, tximista, uda, udazkena, ura, urratsa, zamaltzaina, zidorra, zorabioa, zubia, zuhaitza...