Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Historia
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Ostadar Mendi Taldearen historia apur bat.

Mendi Taldearen aurrekariak.
Felix Tauschke, Jose Ramon Plazaola, Pedro Tauschke, Clemente Tauschke, Txomin Bereziartua, Luis Mari Peciña eta Juan Mari 'Txibis' Gabilondo Beriain tontorreko San Donato baselizan (1972 urtera aldera)
Felix Tauschke, Jose Ramon Plazaola, Pedro Tauschke, Clemente Tauschke, Txomin Bereziartua, Luis Mari Peciña eta Juan Mari 'Txibis' Gabilondo Beriain tontorreko San Donato baselizan (1972 urtera aldera)
—© Martxel Plazaola—
Egin klik handiago ikusteko
(37,188 byte)

Ostadar Mendi Taldearen aurrekariak aspaldidanik sorturik zegoen OARGUI taldean datza. Ikus dezagun Urretxu-Zumarraga herrien barruan hedapena izan zuen OARGUI taldearen historia apur bat.

OARGUI [Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa]-ren akronimoa da eta elizak sortutako erakundea (mugimendua) izan zen, frankismoaren urte beltzetan klero abertzale eta ezkertiarrak guztiz infiltratua zuelarik; beraz alderdi nahiz sindikatuen harrobi sortzaile.

Herri askotan indar handia izan zuen, batez ere Ataunen (Oargui-Troskaeta), Tolosan, Azpeitian, Irunen... eta Urretxu-Zumarragan ere hazia sortu zuen. OARGUIren mugimendua ez zen mendizale mugimendu hutsa izan. Mendi irteerak antolatzeaz gain, beste zenbait gauzen artean, literatur lehiaketak eta bestelako kultur ekintzak antolatu zituen.

Gure eskuetara iritsi den informazioa kontuan hartuz, 1970 hamarkadaren hasieran, OARGUI taldeko mendi-taldea talde oso bizi eta dinamikoa zen. Eta mendizale giroan murgilduta zeuden lagunak mendi arlotik kanpoko ekintzetan gehien parte hartzen zutenetakoak ziren.

1971n, OARGUI-Izaspi mendi taldea sortu zen (OARGUI barruan), bertako lagunek OARGUIren barruan kudeaketa askeago eta eraginkorrago baten bila baitzebiltzan. 1971tik 1982ra bitartean —urte bakar batean izan ezik, orduan Juanjo Arriaran baitzen bertako zuzendari— herriko Juan Mari "Txibis" Gabilondo bertako lehendakari lanak hartu zituen gainean.

1982an, elkarteen legediaren aldaketa dela medio —elkarte bakoitzak estatutu berezkoak izan behar zituelarik— OARGUI-Izaspi mendi taldeko zenbait lagunek Ostadar Mendi Taldea sortu zuten. Ostadar Mendi Taldea jaio zen.

Felix Tauscke, Manuel Iraola, Jose Miguel Plazaola, Jose Ramon Plazaola, Pedro Tauscke eta Txomin Bereziartua (1972 urtera aldera)
Felix Tauscke, Manuel Iraola, Jose Miguel Plazaola, Jose Ramon Plazaola, Pedro Tauscke eta Txomin Bereziartua (1972 urtera aldera)
—© Martxel Plazaola—
Egin klik handiago ikusteko
(39,205 byte)