Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > ostadar_xormazabal
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Maiatzaren 25ean Urretxun, Xabier Ormazabal Mendi Festa
Joan den maiatzaren 25ean, Xabier Ormazabal mendizale urretxuarra gogoratuko dugu beste urtebetez. Egitarau oparoa kartelean.


Adiskide agurgarriok:

Dakizuen moduan, joan den maiatzean Xabier Ormazabal mendi-festa ospatu zen Urretxun. Ekitaldia Xabierren oroitzapena bizirik mantentzeko asmoz antolatu ohi da, eta hainbat ekintzaz gain, mendiko jarduerak sustatzeko beka bat eskaini ohi da Urretxuko udalaren laguntzaz.

Aurtengoa jada mendi-festaren laugarren urteurrena izan zen, eta beste behin ere,Urretxuko Gernikako Arbola plaza jendez gainezka egon zen. Hainbat ume, gazte, nagusi, eskalatzaile eta mendizale bildu ziren, eta gerturaturiko jende andanak hainbat jarduera eta ikuskizunez gozatu ahal izan zuen.

Lerro hauen bitartez, zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu, zalantzarik gabe sustatzaile moduan eginiko laguntza ezinbestekoa izan baita. Datozen urteotan mendi-festa antolatzen jarraitzea da gure asmoa, eta era berean, gure arteko kolaborazio eta elkarlanarekin jarraitzeko eskaintza luzatu nahi dizuegu.

Gure proposamena kontuan hartuko duzuelakoan, mila esker eta gure agurrik beroena.

Antolakuntza


Egunean zehar ateratako argazkiak