Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



CAMEROS

"Unas tierras dan vino, en otras dan dineros,
En aguna çevera, en alguantas carneros
Fierro traen de Alaba e cuños de azeros
Quesos dan en ofrendas por todos los Camberos."

—GONZALO DE BERCEO (Vida de San Millán - XII. mendea)—

Irakurri liburu osoa hemen:
http://www.vallenajerilla.com/obrasberceo/sanmillan1.htm

Villoslada de Cameros (Parque Natural de Cebollera) - MOJÓN ALTO (1.767 m) - TORRUCO DE LAS MENTIRAS (1.701 m) - Pto. de Canto Hincado (GR-93tik) - Ortigosa de Cameros.

Cebollerako Parle Naturalean zehar. Villosladatik Ortigosaraino, ibiliz.

VILLOSLADA DE CAMEROS (1.080 m) – 0h. Herriaren gainaldetik, MONTESMADRES mendiaren hegi aldean kokaturiko ur-tangarantz abiatzen den pista bat aurkituko dugu —informazio kartela bidegurutzean aurkituko dugu. IIM-ko norabidea jarraituz, bidea markatuko diguten zedarri eta berde-laranja koloreko marken atzetik ibiliko gara gorantz egiten dugun neurrian (adi! zedarriak eta markak jarraitzea komeni da, beraiek jarraituz bide erosoagoetatik ibiltzeko aukera emango digute-eta). Pista bat zeharkatuko ondoren 1.228 metroko garaieran lurrazal heze eta lohitsua duen baso arteko argigune batera iritsiko gara.

1.260 metro inguruko garaieran (50-55’), pista nagusiarekin egingo dugu topo. Bertan kokaturiko kartel batek estela erromatarra guregandik 1.7 Km-ko distantzian kokaturik dagoela adierazten digu. Ezkerrerantz biratuko gara eta artez eta erkametzez inguraturik pistan gora jarraituko dugu. DEHESA DEL REBOLLAR erkameztian gaude. Aspaldian, artzain bakar batek zainduta, bizilagun guztien abereak elkarrekin bazka egiten zuten bazkalekua dugu —gaztelaniaz “DULA COMUNAL” izena du. Bazkalekuok basa- zaldi eta mando zein behientzako, baita ere Mestako transhumantzia betetzen zuten artaldeentzako debekaturik zeuden; beren zuhaitzen inaustea debekaturik zegoen: honi esker ingurugiroari dagokionez balio handiko baso paregabeak gure garaira ondo kontserbaturik iritsi direla eskertu behar dugu.

Basoa gero eta urriago agertuko zaigu, eta harritza handi bat zeharkatu ondoren, ganadua bazkan egiten ohi duen larre zabalei tokia utziko zaie. Pista, H-rantz egiten duen bat-bateko bihurgune baten ondoren amaituko da, eta honen ondoren aldapa labur bati aurre egin beharko diogu; honen amaieran oinarri baten gainean jarritako ESTELA ERROMATARra aurkituko dugu (1h 30’). Paisaiaz goza dezagun. Bertatik ikus daitekeen ikusmira zoragarria da-eta.

Tontorrera iritsi aurreko zatia nahiko gogorra da, baina egin beharreko ibilbidea laburra da eta noski, helburuak merezi du. Gorantz jarraitzeko erreferentzia gisa VILLOSLADA DE CAMEROS (Errioxa) eta MONTENEGRO DE CAMEROS (Soria) banatzen dituen alanbre-hesia erabil dezakegu, eta bera jarraituz gaineko suteen aurkako zaintzarako etxolaraino iritsiko gara. Etxola bera Villoslada eta Ortigosako pinudi ederrekinguraturik dago.

MOJÓN ALTO (1.767 m). (1h 45’). Hemendik ikus daitekeen Cebollera mendiko panoramikak egindako esfortzua merezi duela erakusten digu. Hemen Errioxak Soriarekin egiten du muga. Harri-multzo batek koroatzen du gaina, ALPINO EDESA mendi taldeko postontzi bat eta Villosladako Udalak Julián-i, mendizain nagusiari, eskaini zion monumentua ere bertan aurkitzen dira. Bertatik erpin geodesikora irits daiteke, harriz eta belarrez estalitako lurrazal deserosotik bada ere. Erpina alanbre-hesi batek banatzen duen bigarren mendi-punta batean kokaturik dago.

KONTRASU batetik 150 bat metro jaisteari ekingo diogu (hesia ezkerraldean) eta aldapa handiko malda batetik ibiliz azkenik PORTILLO DEL SOTO (1.605 m) lepora iritsiko gara. Haizea jaun eta jabe den lepoa dugu, inolako babesik ez du-eta. Geroago LA TRINCHERA izenez ezaguna den ingurutik igaroko gara, hainbat usategi dituen ingurua da bera. Bestalde ere, bidean zehar XAKEKO PEOI baten itxurako ZEDARRIA aurkituko dugu (1.670 m).

Igoera jarraitu eta Torruco inguratzen duen pista bat hartuko dugu. KONTRASU zahar eta zabal-zabal batetik igoko gara, eta azkenik baita elkarren artean urrundurik dauden pinuen ondotik ibili ere.

TORRUCO DE LAS MENTIRAS gainera helduko gara (1.703 m), (2h 30’); postontzirik gabeko gaina, GR margo-markak dituen ehiza-postu batek koroatzen du gaina hain zuzen. Gainetik Mojon Alto-ko zaintzarako dorrea, Ortigosa, Cameros-eko lurralde osoa eta Logroño atzean duela Iregua ibaiko arroila ikus daitezke.

Belarrez eta ipururen batek estalitako kordaletik jaitsiko gara eta Torruco-ra igotzean utzi dugun pistara iritsiko. Bertatik jarraituz (2h 40’), gezurrezko ordeka bat, eta bere eskuinean putzu handi bat eta eurineurgailu bat aurkituko ditugu.

Bailaran artzain-etxola batzuk ikusiko ditugu, transhumantzia garaiko urteen testigantza gardena hain zuzen. Jaitsieran jarraituko dugu —GR markak aurkituko ditugu hemen, hesi batera iritsi arte (2h 50’); berau zeharkatuko dugu, eta eskuinerantz hartzen duen bidea aurkituko dugu (ordekan jarraitzen duen pista). Ondoren ez dugu bide hau hartuko eta jaitsierari ekingo diogu BRIEVA DE CAMEROS herria ezkerraldean ikusten dugun bitartean. Honexek COLLADO DE SANTA CRUZ (1.550 m) lepora eramango gaitu eta hemendik lepoz lepo Puerto de Canto hincado (1.414 m) lepora (3h 40’) ailegatuko gara.

CANTO HINCADO MENDATEA (GR-tik). 1016. urtean dagoeneko idatzitako agiri batean agertzen den ZUTARRIA dugu bertakoa, Nafarroa eta Gaztelako Erreinuen arteko mugak marrazten dituena (Ikus: Nafarroako Antso III.a Gartzes Nagusia eta Fortun Otsoa). Bitxia da mendateak BRIEVA DE CAMEROS aldetik, PEÑA HINCADA izena izatea, eta ez CANTO HINCADO ORTIGOSA DE CAMEROS herrian izendatzen duten moduan. Bertatik bi bailarenpanoramika ezin hobeak ikus daitezke.

Lepotik GR-93-1 zidorra jarraituz egingo dugu aurrera, aurretik aurkitu ditugu markak jarraituz, jakina. Jakin dezagun, Ortigosarako jaitsiera errepidez segituz gero 10 Km-ko ibilaldia izango genukeela.

Baina ez, guk ordea, lepotik behera, pasabide kanadar bat igaro eta pinudian sartzen den ezkerralderantz joerako bidexka batetik jarraituko dugu. 10 minutu geroxeago larre arteko inguru ordeka batera iritsiko gara, aska baterako norabidean; azkenik zidorbatekin topatuko gara.

ASKA (3h 55’) Aldapa handi samarra duen bidexkatik jaitsiko gara eta 100 bat metrora, bideak bihurgune bat egiten duenean, berau abandonatu eta pinudian sigi-saga jaisten den zidorretik jarraituko dugu. Ezponda sakon baten ondoren, errekasto batera iritsiko gara: bestaldean pagadi bat ikusiko dugu.

RIOSECO ERREKA (4h 10’). Errekastoa ibi batetik igaro ondoren, pago artean errekaren eskuinaldeko ibarretik jaitsiko gara. Basoa amaitzean, bideak basa-pista batean amaituko da.

BASAPISTA (4h 20’) Pistara iristean, eskuinerantz egingo dugu, pistatik jarraitu eta zubi batetik igarotzeko; RIOSECO ERREKAren eskuinaldetik jaitsiko gara ondoren. 20 bat minutu igaro ondoren, pasabide kanadar batetik igaroko gara, eta apur bat geroago, ezkerrerantz errekasto alderantz irteten den pista ez dugu kontuan hartuko. Simaurtegi batetik igaroko ondoren, pistak errekaren ondotik gorantz egingo du herriaren kanpoaldeankokatzen den aska batera iritsi arte. Lehen etxeetara iritsi ondoren, beraien arteko kalexken artetik jaitsiko gara herriaren erdialdera iritsiz.

ORTIGOSA DE CAMEROS (5h 10’). Etaparen amaiera. Bertan GR-93ren ibilbide nagusiarekin egin dugu bat.


[-] Itxi