Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



CAMEROS

"Unas tierras dan vino, en otras dan dineros,
En aguna çevera, en alguantas carneros
Fierro traen de Alaba e cuños de azeros
Quesos dan en ofrendas por todos los Camberos."

—GONZALO DE BERCEO (Vida de San Millán - XII. mendea)—

Irakurri liburu osoa hemen:
http://www.vallenajerilla.com/obrasberceo/sanmillan1.htm

Villoslada de Cameros (Parque Natural de Cebollera) - MOJÓN ALTO (1.767 m) - TORRUCO DE LAS MENTIRAS (1.701 m) - Pto. de Canto Hincado (GR-93tik) - Ortigosa de Cameros.

Cebollerako Parle Naturalean zehar. Villosladatik Ortigosaraino, ibiliz.

VILLOSLADA DE CAMEROS (1.080 m) – 0h. Herriaren gainaldetik, MONTESMADRES mendiaren hegi aldean kokaturiko ur-tangarantz abiatzen den pista bat aurkituko dugu —informazio kartela bidegurutzean aurkituko dugu. IIM-ko norabidea jarraituz, bidea markatuko diguten zedarri eta berde-laranja koloreko marken atzetik ibiliko gara gorantz egiten dugun neurrian (adi! zedarriak eta markak jarraitzea komeni da, beraiek jarraituz bide erosoagoetatik ibiltzeko aukera emango digute-eta). Pista bat zeharkatuko ondoren 1.228 metroko garaieran lurrazal heze eta lohitsua duen baso arteko argigune batera iritsiko gara.

1.260 metro inguruko garaieran (50-55’), pista nagusiarekin egingo dugu topo. Bertan kokaturiko kartel batek estela erromatarra guregandik 1.7 Km-ko distantzian kokaturik dagoela adierazten digu. Ezkerrerantz biratuko gara eta artez eta erkametzez inguraturik pistan gora jarraituko dugu. DEHESA DEL REBOLLAR erkameztian gaude. Aspaldian, artzain bakar batek zainduta, bizilagun guztien abereak elkarrekin bazka egiten zuten bazkalekua dugu —gaztelaniaz “DULA COMUNAL” izena du. Bazkalekuok basa- zaldi eta mando zein behientzako, baita ere Mestako transhumantzia betetzen zuten artaldeentzako debekaturik zeuden; beren zuhaitzen inaustea debekaturik zegoen: honi esker ingurugiroari dagokionez balio handiko baso paregabeak gure garaira ondo kontserbaturik iritsi direla eskertu behar dugu.

Basoa gero eta urriago agertuko zaigu, eta harritza handi bat zeharkatu ondoren, ganadua bazkan egiten ohi duen larre zabalei tokia utziko zaie. Pista, H-rantz egiten duen bat-bateko bihurgune baten ondoren amaituko da, eta honen ondoren aldapa labur bati aurre egin beharko diogu; honen amaieran oinarri baten gainean jarritako ESTELA ERROMATARra aurkituko dugu (1h 30’). Paisaiaz goza dezagun. Bertatik ikus daitekeen ikusmira zoragarria da-eta.

Tontorrera iritsi aurreko zatia nahiko gogorra da, baina egin beharreko ibilbidea laburra da eta noski, ...

Irakurri gehiago [+]