Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Goierriko Bira FAQ (Sarri egiten diren galderak)
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
FAQ (Sarri egiten diren galderak)

Ondoren, izan ditzakezun zalantzak argitzearren, sarri egiten diren galderen atal hau eskaintzen dizugu.




1. Nork antolatzen du Goierriko Bira?

Goierriko Bira (itzulia) eta Urretxuko Goierri Mendi Taldeak eta Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak antolatzen dute.

Gora 

2. Zenbat etapa dira?

6 etapatan banatu dugu perimetro osoa biltzeko ibilbidea. Ibilbidea mugetatik gertu doa, eta askotan mugarriak berak dira bidea markatzen dutenak. Hala eta guztiz ere, oinez ibiltzean erosotasuna hartu dugu baldintza bezala ibilbidea marrazterakoan, eta bestalde, batzuetan espresuki atera gara perimetrotik (Murumendi gainarekin egingo dugun bezala), zenbait tokik garrantzia handia dutelako bai kulturalki, historikoki eta paisaiaren aldetik.

Gora 

3. Zeintzuk dira etapak?

Etapak honako hauek dira:

  • Urtarrilak 17. Gipuzkoa: Goierriko BIRA (1. etapa) - Urretxu eta Legazpi arteko mendietan. Urretxu - Beain - Nebera - Lizarriturri - IRIMO (901 m) - 6. punta (TRINTXULEKU) - Deskarga - ARROLAMENDI (904 m) - GOROSTIAGA (951 m) - Udana.

  • Urtarrilak 31. Gipuzkoa: Goierriko BIRA (2. etapa) - Udanatik Otzaurterako ibilaldian, Aizkorri Mendia ezagutuz... Udana - Jandoain/Jabondo - Katabera - Biozkornia - ARTZANBURU (1.368 m) - AIZKORRITXO (1.344 m)- Arbelar - Oltza - San Adrian (Sandrati) - Aņabaso - Beunde - Otzaurte.

  • Otsailak 14 Gipuzkoa: Goierriko BIRA (3. etapa) - Otzaurtetik Lizarrustira, Altzaniako megalitotegia ezagutuz... Otzaurte - Etxegarate - AREETZA (983 m) - SAATSAMENDI (874 m) - INTSUSBURU (943 m) - IRUMUGATA (960) - Lizarrusti.

  • Otsailak 28. Gipuzkoa: Goierriko BIRA (4. etapa) - Lizarrustitik Gaintza bitarteko Aralar mendikateako zidorretan... Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - Enerio - Oidui - Jentilarri - Errekonta lepoa - AUSA-GAZTELU (904 m) - errepidea - Gaintza.

  • Martxoak 14. Gipuzkoa: Goierriko BIRA (5. etapa) - Goierriko ipar-ekialdeko mendietan ibiliz... Gaintza - GAINTZALDEKO KORDALA - Legorreta - Santa Marina - MURUMENDI (864 m) - Matxinbenta.

  • Martxoak 28. Gipuzkoa: Goierriko BIRA (6. etapa) - Goierriko birako azken etapan... Izazpi mendiaren kordalean ibiliz...Matxinbenta - IZAZPI (972 m) - SAMIŅO (932 m) - Oleta - Agiņaga - Izukitza - Zumarraga.

Gora 

4. Zenbat denbora du etapa bakoitzak?

Bataz beste, etapa bakoitzak 20 kilometroko luzera eta 1000 metroko desnibela du. Honek etapa guztiak 6 bat ordutan burutuko ditugula uste dugu.

EtapaLuzeraDesnibela
1. etapa21,52 Km900 m
2. etapa21,14 Km1000 m
3. etapa19,21 Km1000 m
4. etapa20,51 Km950 m
5. etapaPrestatzen ari garaPrestatzen ari gara
6. etapa18,51 Km700 m

Gora 

5. Non eta nola eman izena?

Etapa bakoitzak mendi-talde arduraduna dauka. Lehen, 3. eta 5. etapen arduraduna Ostadar Mendi Taldea izango da, eta 2., 4. eta 6. etapena ordea, Goierri Mendi Taldea.

  • Ostadar Mendi Taldearen ibilaldia bada, izena ematea bertaratuz egiterik izango da, astearte, ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxeko egoitzan. Izenematea erraztearren, ibilaldi egunaren aurreko ostegunera arte izena ematerik izango da Goierri Elkartearen egoitzako tabernan.

  • Goierri Mendi Elkarteko irteera bada, Goierri Elkartearen egoitzako tabernan egin daiteke izen ematea, egunero irekita dagoela goizeko 11etatik gaueko 22etara, Labeaga kalean, 12. zenbakian, Urretxun.


Goierri Kirol Elkartea - Ikusi mapa handiagoa


Ostadar Mendi Taldea - Ikusi mapa handiagoa

Urretxu-Zumarragatik kanpoko mendizalea bazara, eta ezin baduzu bertaratu, gurekin kontaktua jarri eta edozein mendi taldeko kontu-korrontean dirua eman eta gero, izen ematea egin ahal izango da. Gurekin jarri kontaktuan eta kontu korronteen zenbakiak emango dizkizugu. Era honetan izen ematea errazago egingo dizugu.

Gora 

6. Non elkartzen dira mendizaleak autobusa hartzeko?
  • Ostadar Mendi Taldearen ibilaldia bada, Zumarragako Parrokian bertan, Elizkale kalean.

  • Goierri Mendi Elkarteko irteera bada, Goierri Elkartearen egoitzaren aurrean, Labeaga kalean, 12. zenbakian, Urretxun.


Goierri Kirol Elkartea (irteera tokia) - Ikusi mapa handiagoa


Ostadar Mendi Taldea (irteera tokia) - Ikusi mapa handiagoa

Gora 

7. Zer jasoko du mendizaleak?

Autobusean sartu eta gero, mendizaleak kuadernotxo bat jasoko du halako informazioarekin: ibilbidearen deskribapena (euskaraz eta gaztelaniaz), mapa, ibilbidean zehar bisitatuko diren leku eta toki interesgarrien informazioa (bertako parajeak, kondairak, istorioak, monumentuak... interesgune historiko, kultural eta paisajistikoak direlarik).

Gora 

8. Zenbat ordaindu behar da txango bakoitzeko?

Lehen eta azken etapetan, autobusa zerbitzu motzagoa delako (irteera edo iristea tokien arabera, bakarrik jaso edo eramango gaituztelako), 8 euroko kuota izango da. Bigarrenetik 5.era bitartean, kuota 15 eurokoa izango da.

Gora 

9. Eman dezaket izena behin ibilbide guztietarako?

Ez. Antolakuntza errazagoa izan dakigun, ibilaldi bakoitzak bere izen emate propioa dauka. Bakoitzerako izena dagokion tokian eman behar da. Eta horren ondorioz, bakarrik batzuetan edo, nahi izanez gero ibilaldi guztietan parte hartu dezake mendizaleak.

Gora 

10. Noiz ixten da izena emateko epea?

Ibilaldiaren aurreko ostiralean 8:30etan da azken momentua. Dena dela, komenigarri da izena ahalik eta lehenen ematea, autobusean toki bat erreserbatzeko eta antolakuntzak autobusaren kontuak hobeto eramateko.

Gora 

11. Non aurkitu dezaket informazio guztia?

Informazio guztia Goierri eta Ostadar Mendi Taldeen webguneetan aurkituko duzu... testu deskribapenak, GPS fitxategiak, mapak, argazkiak...

Gora 

12. Zalantzarik badago, nora jo?

Zalantzarik badago, ondorengo emailetara edo telefonoetara deitu daiteke:

  • Ostadar Mendi Taldea. ostadar@ostadar.org - 943723385 astearte, ostegun edo ostiraletan 20:00etatik 21:00era bitartean (erantzungailu automatikoa dago) / 619418289 telefono mugikorrean(Jonmikel).

  • Goierri Mendi Taldea. mendisaila@goierrike.net. - 699665737 (Jose Mari), 650089236 (Jesus Mari) telefono mugikorretan.

Gora