Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Ostadar Mendi Taldearen bloga
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 5 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Irteera ordua / Hora de salida el domingo, en el tren de las 7:30 desde la estación de Zumarraga hasta Brinkola. Autobusak Oñatitik XX:40-tan orduero.

Ostadar Mendi Taldeak 2023ko denboraldia hasiko du datorren igandean, urtarrilaren 8an, (40. denboraldia dugu!!!) eta Brinkolako tren geltokitik Oñatiraino joango den txangoarekin izango da. Garraio publikoa erabiliko da, bai joateko, baita itzultzeko ere.

Ibilbidea Jabondoko txaboletaranzko bidea hartuko du, baina Botreaitz eta Akaitz gailurren azpiko Lizarragako paraje ederrerantz desbideratuko da bide batez. Zidor ederretik Urtiagaineraino joango gara, Garagaltza auzotik jaitsiko gara Oñatira gero. Ibilbideak 750 m-ko desnibela du eta 15 kilometro pasatxoko distantzia; beraz, goizean egiteko irteera gisa hartuko dugu.

Interesatuak Ostadarreko egoitzatik (Zelai Aristi Kultur Etxea) pasa daitezke 19:00etatik 20:00ak artean astearte, ostegun edo ostiraletan. Edo emailez idatzi ostadar@ostadar.org helbidera.


Ostadar Mendi Taldea inicia su temporada de 2023 (cuadragésima temporada!!!) con una excursión para el domingo día 8 de enero, que desde la estación de tren de Brinkola nos llevará hasta Oñati. Se utilizará el transporte público tanto a la ida como a la vuelta.

El recorrido se dirige hacia las txabolas de Jabondo, pero se desvía hacia el precioso paraje de Lizarraga, bajo las cimas de Botreaitz y Akaitz. Por bonito sendero iremos hasta Urtiagain, de donde bajaremos a Oñati por el barrio de Garagaltza. El recorrido supone un desnivel de 750 metros y poco más de 15 kilómetros de distancia, por lo que consideramos una salida mañanera.

Los interesados pueden pasar por la sede de Ostadar (Zelai Aristi Kultur Etxea) entre las 19:00 y 20:00 del martes, jueves o viernes. O contactar por email: ostadar@ ostadar.org

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/12/30 - 15:36) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Anjel Etxeberriaren omenezko ibilaldiko partaideak
Anjel Etxeberriaren omenezko ibilaldiko partaideak
—© LaSalle Mendi Taldea—

Beste behin ere, 34. aldiz, gogoratu dugu gurean Anjel Etxeberria zena gure mendietan ibilaldia eginez; atzokoan gainera, eguraldi hotz eta makurrarekin.

Eskerrik asko bihotzez herriotako 3 ikastetxeei parte hartzeagatik!!!

Twitter-eko helbide honetan zein Facebook-eko beste honetan Gotzon Aranburu herriko kazetariak eskainitako bideo ederra. Eskerrik asko Gotzon egindako lanarengatik!!!

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/11/21 - 07:28) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado



Ostadar Medi Taldeak bere XXXIX. Mendi Astea antolatu du azaroaren 20tik 27ra bitartean.

  • Igandean, hilak 20, Anjel Etxeberriaren omenezko XXXIV. edizioa ospatuko dugu, gure bi herrietako ikastetxe ezberdinetako haurrek parte hartuko duten haurren martxarekin.

  • Astelehenean hilak 21, Urretxuko kultur etxean, 19:30ean Juanmari Gabilondok "Euskal Herriko Mendiak" proiekzioa eskainiko digu.

  • Astearte 22an, Urretxuko Labeaga Aretoan, 20:00etan Koke Lasaren "Aketegiko Mari: Alpinismoa eta Mitologia Uztartzen" ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango dugu.

  • Hilaren 23an, asteazkena, Urretxuko Labeaga Aretoan, 20:00etan, Jonatan García bizkaitarrak "Annapurna: tu último primero" ikuskizuna eskainiko digu.

  • Ostegunean, 24an, Zumarragako Zelai Aristi Aretoan, 20:00etan, "Egun on Capitan", Idoia Rubial eta Maite Zumarraga eskalatzaileen ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango dugu.

  • Igandean, hilak 27, bazkari soziala ospatuko dugu Azpeitian, baina ez Izarraitzetik gosea pizteko txangoa egin aurretik.

  • Garrantzitsua da interesa dutenek ahalik eta lasterren izena ematea, bai proiekzio lekuetan (egoitza itxita egongo da!) edo posta elektronikoz. (ostadar@ostadar.org). Irteera ordua: goizeko 7:30ean izango da.

____________________

Ostadar Mandi Taldea ha organizado su XXXIX Semana de Montaña entre los días 20 y 27 de noviembre próximos.

  • El domingo día 20 se celebrará la XXXIV edición del Memorial Anjel Etxeberria, con una marcha infantil que contará con la participación de niñ@s de los diferentes colegios de nuestras dos localidades.

  • El lunes 21, en la Casa de Cultura de Urretxu, a las 19:30 Juanmari Gabilondo nos ofrecerá su proyección "Euskal Herriko Mendiak".

  • El martes 22, en Labeaga Aretoa de Urretxu, a las 20:00 podremos ver el audiovisual "Aketegiko Mari: Alpinismoa eta Mitologia Uztartzen", de Koke Lasa.

  • El miércoles 23, en Labeaga Aretoa de Urretxu, a las 20:00, el vizcaíno Jonatan García nos ofrecerá su montaje "Annapurna: tu último primero".

  • El jueves 24, en Zelai Aristi Aretoa de Zumarraga, a las 20:00, podremos ver "Egun on Capitan", audiovisual de las escaladoras Idoia Rubial y Maite Zumarraga.

  • El domingo día 27 celebraremos la comida social en Azpeitia, no sin antes realizar una excursión por Izarraitz para abrir el apetito. Importante que los interesados se apunten cuanto antes, ya sea en los lugares de proyección (la sede estará cerrada!) o por email . (ostadar@ostadar.org). Hora de salida: 7:30 de la mañana.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/11/16 - 16:01) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Mendi Astea 2022
Mendi Astea 2022
—© Ostadar Mendi Taldea—

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/11/16 - 15:29) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak urriaren 9 iganderako, Urbasako mendilerrotik zeharkaldi klasiko bat antolatu du, Irantzu monasteriotik hasi eta Lizarragako mendatean amaituko dena, Urbasako tontorrik garaienetik igaroz (Dulantz, 1.243 metro).

Bidean hainbat bitxikeria ikusi ahal izango ditugu, hala nola, Sakrifizioaren Harria, "Piedras Calzadas" Harriak, hainbat ehorzketa-tumulu eta leize,...

Ibilbidea, egiteko erraza, 23 kilometro pasatxokoa da, 700 metro inguruko desnibelarekin. Irteera 7:00etan izango da.

Interesa dutenek Ostadarreko egoitzatik pasa daitezke astearte, ostegun eta ostiraletan, 19:00etatik 20:00etara. E-postaz ere jaso dezakezu informazioa (ostadar@ostadar.org).


Ostadar Mendi Taldea organiza para el domingo 9 de octubre una travesía clásica por la Sierra de Urbasa, que partiendo del monasterio de Irantzu termina en el puerto de Lizarraga, pasando por la cima más alta de Urbasa (Dulantz, 1243 metros).

En el camino podremos admirar varias curiosidades, como la Piedra del sacrificio, las Piedras Calzadas, varios túmulos y simas,...

El recorrido, fácil de transitar, supone algo más de 23 kilómetros, con un desnivel de alrededor de 700 metros. La salida será a las 7:00 horas.

Los interesados pueden pasar por la sede de Ostadar los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas. También pueden informarse por email (ostadar@ostadar.org).

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/09/29 - 13:58) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 5 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera