Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Joan den astelehenean entregatu genituen Azkoitian eta Antzuolan, Trekutz-Zazpi Puntak eta Izazpi-Samiņo-Oleta mendietan egin nahi diren Trekutz eta Buruzai izeneko zentral eolikoen kontra, Ostadar Mendi Taldearen bulegoan jasotako 190 sinadura (105 Trekutzen alde, eta 85 Oletaren alde). Azpeitiko Saņu Bizirik eta Azkoitiko Oletan ere Ez! taldeek bildutako alegazioekin batera (paperean zein Internetez), 2.595 norbanakoen sinadurak jaso dira Buruzai izeneko zentral eolikoaren kontra. Trekutzeko datuak jaso gabeak ditugu une honetan.

Asteartean ordea, Azkoitiko Anaitasuna Mendi-bazkunak, Azpeitiko Lagun Onak Mendi-bazkunak eta Ostadar Mendi Taldeak Oleta-Samiņo-Izazpi kordaleko mendi ibilbideak eta Zintzo-Mintzo bidez jasotako kultur-informazioa oinarri dituen alegazio tekniko bat aurkeztu genuen Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera Eusko Jaurlaritzaren erregistroan.

Ohar honen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu sinaduretan lagundu duzuen lagun guztiei. Alegazioak aurkezteko epea amaitu bada ere, ez da geldi egoteko garaia eta datozen hilabeteetan herriko beste elkarterekin batera ekintza desberdinetan parte hartuko dugu.

Gogoan izan behar dugu Green Capital enpresak Karakate mendian gauzatu nahi zuen parke eolikoa bertan behera utzi duela enpresak. Saņu Biziriken eta Oletan ere Ez!-en arabera, "herritarren presioak" gelditu du Green Capitalen asmoa: "Mendiek, mendi eta herritarren bizileku, aisialdirako gune eta ogibide izaten jarraituko badute, gelditzen zaizkigun berdegune urri horiek zaintzea dagokigu", esan dute. Hori hala, herritarrei dei egin diete, baita guk gure herritarroi ere, "dauden lekutik beren alea" jartzera.


Editore erabiltzailea: admin |  (2024/02/01 - 16:37) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zazpi bider sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]