Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Ignaziotar Lurraldea
Ignaziotar Lurraldea
—© Ignaziotar Lurraldea—

Ziur ezagutzen dituzula Loiolako Santutegia, Antiguako ermita, Arantzazuko Santutegia? izan ere, ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira.

Baina agian ez dituzu ezagutzen Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi, hala nola Azpeitiko Madalena ospitalea, Zumarragako San Kristobal ermita edota Koruetako Santiago parrokia Aretxabaletan.

Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia ekualdeetako 3 Turismo Bulego hauek EZKUTUKO ALTXORRAK ekimena antolatu dute eta bertako ondarea ezagutzeko helburua dute.

Gure inguruko honako toki hauek bisitatuko dira, besteak beste:

  • San Martin de Tours eta alde zaharra, Urretxu.
  • Errege bidea, Urretxu
  • San Bartolome eliza Itsason, Ezkio-Itsaso
  • San Migel eliza Ezkion, Ezkio-Itsaso
  • San Kristobal ermita, Zumarraga
  • Legazpi Etxea eta Andre Mari Jasokundearen eliza, Zumarraga
  • Burdin Harana, Mirandaolako Burdinola eta kondairak, Legazpi
  • Burdin Harana, Igaralde Errota, Legazpi

Gainera aurten, Inaziotar Bidea (GR 120) egiteko bi bisita gidatu berezi izango dituzu (Loiola-Zumarraga eta Zumarraga-Arantzazu). Azaroaren 1ean GR 120ko lehenengo etapa izango da. Ez galdu aukera!!!

Programa osoa hemen eskura daiteke.

Informazio guztia hemen lortuko ere duzu:

Urola Garaia - Turismo / UGGASA - Turismo Saila
Beloki Hiribidea z/g
20700 ZUMARRAGA(Gipuzkoa)
turismoa@urolagaraia.com
943 72 20 42 edo 688 64 05 34


Editore erabiltzailea: admin |  (2015/10/11 - -6:27) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bost gehi zero .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]