Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik...
1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik...
—© Atauniker—

ATAUNIKER kultur elkarteak uztailaren 23rako honako mendi ibilaldi interesgarria antolatu du:

EKIMENA: Orain dela 75 urte, 1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik.

Egun hura gogoan izanik, mendi-ibilaldi historiko gidatua izango da orduan egindako ibilbide berberetik.

Data: 2011ko uztailaren 23an, larunbata.AUTOBUSA goizeko 7:30etan irtengo da Ataun San Martingo plazatik. Bidean gertaera latz haien inguruko zenbait argibide emango dira. Amaieran HAMAIKETAKOA izango da Aizkoate elkartearen atarian.

IBILBIDEA GIDATUA: LIZARRUSTI - Lareo - Marumendi - Elorreta - Agautz - Aldasbarrena - Erremedio - AIETZIO - Bedamako zelaia - Loibideko zuloa - Ikarandieta - Urdarano - Iraan - Agerre - IZTATOR.

Iraupena: 4-5 ordu inguru.

Oharra: Lizarrustira igotzeko autobusa izango da Ataun San Martinen goizeko 7:30etan. Izen-ematea: Nahi eta nahiezkoa da. 645738858 (Jexux Aizpurua) / 649011292 (Joxerramun Munduate).

Antolatzailea: ATAUNIKER kultur elkartea.

Laguntzaileak ORKLI eta Ataungo Udala.

Informazio gehiago: Berria goierrikohitza.info egunkarian.


Editore erabiltzailea: admin |  (2011/07/13 - 15:03) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bederatzi gehi bi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]