| |||||||||||
| 
    ATAUNIKER kultur elkarteak uztailaren 25rako honako mendi ibilaldi interesgarria antolatu du: EKIMENA: 1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik. Egun hura gogoan izanik, mendi-ibilaldi historiko gidatua izango da orduan egindako ibilbide berberetik. Data: 2010eko uztailaren 25a, igandea. IBILBIDEA: LIZARRUSTI - Lareo - Marumendi- Agautz - Bedamaburu - Aietzio - Loibide - Itandieta - Agerre - Urdarano - Iraan - Agerre - Iztator- ATAUN San Martin. Iraupena: 4 h. Oharra: Lizarrustira igotzeko autobusa izango da Ataun San Martinen goizeko 7:30etan. Izen-ematea: Nahi eta nahiezkoa da. 645738858 (Jexux Aizpurua) / 649011292 (Joxerramun Munduate). Antolatzailea: ATAUNIKER kultur elkartea. Informazio gehiago: Berria goierrikohitza.info egunkarian.  | |||||||||||
| 
    
       
        
                                                                         
       Editore erabiltzailea: admin | 
       
       
       
       
       
       
             
       
       
       
       
       
       
       (2010/07/12 - 15:03) | 
       Permalink | 
              Erantzun mezu honi
        
  | 
