| |||||||||||
| 
    Epea irekita dago datorren uztailaren 18an egingo dugun ibilaldian izena emateko. Datorren uztailaren 18an, Zumarraga-Urretxuko Ostadar Mendi Taldeak Nafarrora antolatu duen mendi-ibilaldia aurkeztu nahi dizue. Oraingoan, erroko lepotik abiatuta, Measkoitz (1016 m), Lakarri(1046 m) eta Belokain (973 m) tontorretarako txangoa egingo dugu, Mendiorotz herrira iritxi arte, Iruņatik 10 km-ra. Bost (5) ordu ta erdiko irteera. Txango lasaia eta ederra, goibehera gutxikoa, mendizale guztientzat aproposa... Irteera goizeko 7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik abiatuta hain zuzen. Izena eman nahi duten mendizaleek hala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearen 943723385 telefonoan mezu bat utziz, elkartearen egoitzara -Zumarragako Kultur Etxean- astearte, ostegun edo ostiraletan iluntzeko 8:00etatik 9:00etara etorriz, baita gure webgunean (http://www.ostadar.org) aurkituko duten email helbidera (ostadar@ostadar.org) idatziz. Aste honetan webgunean (www.ostadar.org) ibilaldiari buruzko informazio guztia ikusgai izango da, hala nola, deskribapena, mapa, GPS fitxategiak eta argazkiak. Ostadar Mendi Taldea  | |||||||||||
   
  | |||||||||||
| 
    
       
        
                                                                         
       Editore erabiltzailea: admin | 
       
       
       
       
       
       
             
       
       
       
       
       
       
       (2010/07/06 - 12:52) | 
       Permalink | 
              Erantzun mezu honi
        
  | 
