Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Guztira 68. lagunek partu hartu genuen atzo Goierri eta Ostadar Mendi Taldeek antolatutako Goierriko Biraren lehen etapan. Giroa apartekoa izan zen eta eguraldia ondo portatu zen, goizaldeko lehen orduetan sirimiri agertu arren. Goizaldean Lakidiolako Kimuberri aterpetik igarotzeko aukera izan genuen baita bertan txorixo eta salda beroa hartzeko geldialdia aprobetxatu ere.

Eskerrak eman Urretxu-Zumarragako Otamotz.com agerkari digitalak utzitako bideoarengatik.

Nota: en castellano más abajo.

Guztira 6 ordu t'erdi eta 7 ordu artean bete ditugu ibilbideko 20 kilometroak, eta besteren artean Irimoko gaina, Arrolamendikoa eta Gorostiaga gainak bisitatu ditugu. Parte hartzaileak toki askotakoak izan dira; gehiengoa Urretxu-Zumarragakoa izan bada ere, Legazpitik lagun ugari etorri zaizkigu eta bestalde, Eibar, Donostia, Mutiloa, Zerain, Ordizia, Ataun eta Ormaiztegiko lagunak ere izan ditugu.

Dagoeneko irekita dago 2. etaparako izena emateko zerrenda, eta oraingo honetan Goierri Mendi Elkartearen egoitzan (Urretxuko Labeaga kalean, 12. zenbakian) egin ahal da. Goierriko Biraren nondik norakoak, izen emateak eta bestelako kontuak osatu dugun FAQ galdetegian kontsulta daitezke. Zalantzaren bat baduzu, bertan aurkituko duzu behar duzun erantzuna.


En total han sido 68 los participantes de la primera etapa de la vuelta al Goierri. En un formidable ambiente, hemos recorrido los alrededor de 20 kilómetros de recorrido desde su inicio en Urretxu hasta finalizar en el alto de Udana, por precios parajes como las Siete Puntas, Arrolamendi o la cima de Gorostiaga.


Editore erabiltzailea: admin |  (2010/01/19 - -1:00) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zero bider bost .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]