Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

XXII. Ostadar Mendi Astea

II. Mendiko Diapositiben OSTADAR Lehiaketa

Data eta ordua: azaroak 25, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Zumarragako Zelai-Aristi Aretoa.

Bihar arratsaldean banatuko dira II. Mendiko Diapositiben Lehiaketa honetan irabazle atera diren sariak. Aurretik lan guztiak pantailaratuko dira eta ondoren, sarien ebazpena eta sari-banaketa egingo da Zelai-Aristi Aretoan. Hemen dituzue aurtengo edizioaren gertatu diren estatistika batzuk: 72 argazkilarik parte hartu dute eta guztira 210 diapositiba inguru jaso ditugu. Lan gehienak Hego Euskal Herri osotik etorri dira eta Urretxu-Zumarragarren presentzia oso garrantzitsua izan da. Baina ez dugu ahaztu behar kanpotik ere jaso ditugun diapositiba lanak (Catalunyatik, Galizatik, Gaztelatik, Andaluziatik...).

Epaimahaia osatzerakoan, Zumaiako Javier Carballo, Olaberriako Javier Fernandez eta Zaldibiako Igor Etxabe argazkilari ezagunek hartu dute parte.

Datorren astean zehar http://www.ostadar.org gune honetan zintzilikatuko ditugu irabazle suertatu diren diapositiba guztiak, baita irabazle gertatu ez diren diapositiba lanen hautaketa zabal bat ere.

Bitartean, bihar ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Zelai-Aristi Aretoan espero zaituztegu.

Ostadar Mendi Taldeko Zuzendaritza


Editore erabiltzailea: admin |  (2005/11/23 - 17:32) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bat bider bost .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]