Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

XXII. Ostadar Mendi Astea

Ipar Euskalerriko Mendiak (Panpi Olaizola)

Data eta ordua: azaroak 23, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan, Zumarragako Zelai-Aristi Aretoa.

Diaporama honetan Panpi Olaizola kazetari eta argazkilariak, Iparraldeko mendien ondare prehistoriko aberatsaren berri emango digu. Paleolito Arotik gaur egunera, Euskal Herriko mendietan jendea bizi izan da, eta mendiko belaunaldiz belaunaldi,baliabide naturalak ustiatu dituzte. Ipar Euskal Herriko mendietan garai askotako aztarnak aurkitu dituzte. Biztanle haien azken ondorengoak egungo artzainak beren ohiturak aldatzen ari dira eta egokitzen ere egungo garaietara… Gaur egun, ohitura berriak zabaldu dira artzain-bizitzan, eta mendien aurpegia aldatzen ari da.

Diaporama honetan Zuberoatik Lapurdira bitarteko aztarnategiak bisitatuko ditugu, eta inguru horretako mendiak ezagutuko ditugu. Argazkien bidez, historiaurreko ondarea ikusi eta artzain-bideak zeharkatuko ditugu, betiere ingurumen babestuan, eta oihan, landaredi eta animalia basatiez gozatuz.

Panpi Olaizolak kazetari gisa lanean dihardu Euskal Herriko zenbait irratitan (Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia). Hainbat ikerlan egin ditu ingurumenari buruz, eta mendiko gidari-lanarekin txandakatzen du bere zaletasuna.

Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: Euskara

OHARRA: Emanaldi hau Kutxa Fundazioak babestua da eta horrexegatik eskerrak eman nahi dizkiogu emandako laguntzarengatik.


Editore erabiltzailea: admin |  (2005/11/20 - 17:39) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru gehi zazpi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]