Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 33 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


Urdazubi
Urdazubi
—© Javier Fernandez—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)


Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, maiatzak 13, Baztango Alkurruntz mendira egingo duen txangoa antolatu du. Ondoren, Amaiurko gazteluaren monolitoan amaituko dugu eguna.

URDAZUBItik (95 m.) irtengo gara eta DONEJAKUE BIDEA jarraituz OTSONDO MENDATEra (572 m) iritsiko gara: aurrerago LIZARMEAKA LEPOA (548 m) dago. Orabidearako errepidea metro batzuetan jarraituko dugu eta abandonatu ondoren hegaletik gora jarraituko dugu ALKURRUTZ (934 m) tontorrera igotzearren. ZUETA LEPOraino (750 m) jaitsiko gara, eta bertatik AMAIURrera, Baztango herrixka, bertan kokatu baitzen 1522an Nafarroa defendatu zuen azken gaztelua Gaztelak konkistatu ondoren. Gazteluaren harriak herriaren elizan ikus daitezke, gazteluaren kokapenetik 400 metrotara hain zuzen.

Aurten Nafarroaren konkistaren 500 urteurrena betetzen denez, Amaiurreko monolitoan amaituko dugu ibilaldia, bertan Nafarroaren konkistaren historia errepasatuko dugularik, baita Amaiurko bataila nola gertatu zen ikasiz.

Autobusa Zumarragako parrokiatik goizeko 7:00etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke.

Animo eta parte hartu!


Por el Camino de Santiago, visitando la cima de Alkurruntz y el monolito de Amaiur.

OSTADAR MENDI TALDEA organiza para el domingo 13 de mayo una excursión al monte Alkurruntz en el Baztan, finalizando en el monolito del Castillo de Amaiur.

Saldremos de URDAZUBI (95 m.) y siguiendo el CAMINO DE SANTIAGO alcanzaremos el PUERTO DE OTSONDO (572 m.) y más adelante el COLLADO DE LIZARMEAKA (548 m.). Seguimos unos metros por la carretera de Orabidea y la abandonamos para alcanzar la cima de ALKURRUNTZ (934 m.). Descenderemos hacia el COLLADO DE ZUETA (750 m.) y desde allí a AMAIUR, localidad del Baztan en donde se situó el último reducto (castillo) defendiendo en 1522 el Reyno de Navarra. Las piedras del castillo pueden contemplarse en la iglesia, construida a 400 metros de la localizacion del primero.

Como es este año el año en el que se recuerda la conquista de Navarra en su 500 aniversario, finalizaremos la travesía en el monolito de Amaiur, repasando cómo se fraguó la conquista y cómo se llevó a cabo la conquista de este último reducto libre de Navarra.

El autobús partirá desde la parroquia de Zumarraga a las 7:00 de la mañana.

La lista está abierta y se puede inscribir en la travesía acudiendo a la sociedad (Casa de Cultura de Zumarraga), los martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas, o dejando un mensaje en el teléfono 943723385. También se puede dejar un correo electrónico en la dirección ostadar@ostadar.org.

¡Ánimo y participa!

...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/05/13, igandea
Urdazubitik Amaiurreraino, Alkurruntz gainetik igaroz.
Urdazubi - Otsondo mendatea - ALKURRUNTZ (934) - Amaiur

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/05/09 - 10:09) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Donejakue bideko mendatea.
Donejakue bideko mendatea.
—© Iñigo Lete—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, apirilak 15, NAFARROAN, eta konkretuki Iruñerrian egingo den txangoa antolatu du.

Ibilaldi polit honetan Iruñerriko 2. etapa osatuko dugu, eta Iruñeko hegoaldean dagoen Erreniega mendia ondo ezagutuko dugu. Bertatik igaro da Donejakue bidea eta historiaz betetako ingurua da. Bista zabalak izango dira ibilbide osoan eta bideak mendi honek inguruko herrietan zer suposatu duen ikasiko dugu.

Autobusa Zumarragako parrokiatik goizeko 7:00etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke.

Animo eta parte hartu!

(en castellano más adelante) ...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/04/15, igandea
GR-220, Iruñerriari Biraren 2. Etapa.
Noain - ERRENIEGA (1.037 m - El Perdón) - Belaskoain

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/04/10 - 16:08) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Legarmendiko (Aramotz) mazizoan barna.
Legarmendiko (Aramotz) mazizoan barna.
—© Luis Albisua—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, martxoak 11, BIZKAIAn egingo den txangoa antolatu du.

Alde batetik bestera -gaizki deitutako Aramotzeko- LEGARMENDIko MAZIZO korapilatsua zeharkatuko dugu, Lemoatik Mañaria bitarteko ibilbidean. Legarmendi URKIOLAKO PARKE NATURALaren barruan dago eta lenar, leize, dolina, sakonune eta kareharrizko gandor ugariz osaturiko meseta dugu. Bestalde ere, GALDARA izeneko SAKON KARSTIKOa ere ezagutuko dugu eta URTEMONDO (788 m), GANTZORROTZ (780 m) eta azkenik MUGARRA (964 m) erraldoiaren gailurrera ere iritsiko gara. Hauxe bai, gizakiak gero eta gehiago eragindako pasaia karstiko bereziok ezagutzeko parada ona, mendi ibilaldi honetan parte hartuz gero.

Autobusa Zumarragako parrokiatik goizeko 7:00etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke.

Animo eta parte hartu!

(en castellano más adelante) ...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/03/11, igandea
Bizkaiko Legarmendiko paisaia karstikoan
Lemoa - URTEMONDO (788 m) - GANTZORROTZ (781 m) - MUGARRA (964 m) - Mañaria.

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/03/04 - 01:42) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Ireki da martxoaren 24 eta 25ean izango den GMF-ko XXIII. Eski Zeharkaldian izenemateko epea.

Gipuzkoako Federazioaren eski zeharkaldia mendiaz gozatzea gustatzen zaien eskiatzaile-alpinistentzat diseinatua dago, eskiatzen hain maila ona ez izan arren, eta egoera fisiko hain onean ez egon arren, ibilbide balizatu batek ematen duen lasaitasunez, presarik gabe eta irakasle baten laguntzarekin ibiltzeko. Antolakuntzak Euskadiko Mendizale Federazioaren erreskate taldearen (SOROSPEN) laguntza izango du; partaideen ondoan egingo dute ibilbidea hauek, istripurik edo bestelako gorabeherarik gertatuta ere.

Zeharkaldiari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean: http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

Besterik gabe, jaso agur bero bat.

Gipuzkoako Mendi Federazioa


Ya se ha abierto el plazo para inscribirse en la XXIII. Travesía de la GMF que se desarrollará los días 24 y 25 de Marzo.

La travesía de esquí de la Federación Gipuzkoana de Montaña está diseñada paraesquiadores-alpinistas, que aunque no poseen un gran nivel tanto de esquí como físico, les gusta disfrutar de la montaña sin prisas y con la seguridad que da un recorrido balizado, marchando en compañía de instructores de la escuela de montaña. La organización cuenta con la colaboración del grupo de rescate de la Federación Vasca de Montaña -SOROSPEN-, que realizará el recorrido junto a los participantes en previsión de posibles accidentes u otros problemas que pudieran surgir.

Para más información entrar en el siguiente enlace: http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php?lang=cast

Recibid un cordial saludo,

Gipuzkoako Mendi Federazioa

Ondoren 2008an egindako bideoa - a continuación el vídeo grabado en la edición de 2008.

XIX Eski zeharkaldia from GMF-FGM on Vimeo.

2008ko martxoaren 8an eta 9an antolaturiko zeharkaldia. Lekuak: Pont d'Espagne, l'Embarrat aintzira, Pourtet eta Nere, Wallon-eko aterpea, Arratille Mulets-eko lepoak, Gaube-ko aintzira, Pont d'Espagne. Egilea: T. Barandiaran.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/03/01 - 16:10) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Urko mendiaren gainean
Urko mendiaren gainean
—© Olatz Zaldua—

Hemen dira hilaren 12an Eibar eta Ermua arteko mendi-ibilaldian ibili ziren lagunen argazkia. Argazkia, Urko gainean aterea da... egun ederra ageri den moduan.

Aquí la foto de cima en Urko, durante la excursión celebrada el pasado 12 de febrero entre las localidades de Eibar y Ermua.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/02/22 - 15:47) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 33 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera