Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Orikain - LARTZABAL (771 m) - Landarika - AMIŅAGAIN/LARTZABAL (771 m) - LERTXUNDI (784 m) - Ardatz (Ardanaz)

Iruņerriko Biraren azken etapan

GR-220 zidor luzearen seigarren eta azken etapa (Iruñeko arroari egindako itzulian). Hauxe da gainera ibilbide osoko etaparik errazena, Landarikako atseden-lekuaren eta Ardatz (gaztelaniaz Ardanaz) herriaren artean, hain zuzen, Ardatz herrian hasi baikenuen lehen etapa orain dela 2 urte.

Ibilbidea pixka bat luzeago egitearren, aurretik Amiñagain /Lartzabal (771 m) tontorrera igoko gara, Arre eta Landarikako atseden-lekuaren artean dagoen mendia baita hau.

ARRE [467 m, 0,00 Km, 0:00 h]. Ibilbidea Arreko ZUBI ZAHARRAren ondoan hasiko dugu, eta berau zeharkatuz Ultzama ibaiaren gainetik beste aldera igaroko gara.

Eskuinerako pista hartuko dugu, baratze itxi batzuen ondotik pasatuko gara, bidegurutze batera iritsi arte (6’). Etortzeko erabili dugun pista abandonatuko dugu eta aurrean dugun xendra (ez eskuineranzko pista) hartuko dugu gorago dagoen beste pista batera iristearren. Eskuineranzko pista (IE) hartuko dugu eta bide honetatik ibiliko gara 150 m-tan zehar harik eta ezkerraldetik xendra bat ikusi arte (15’). Xendra honetatik jarraituko dugu dorre batera iritsi arte (25’).

ARRE EDO EGUNTZUNEKO DORREA. Erdi Aroko eremu edo despopulatu bat da (Iguntzun (Eguntzun, Egunzun, Gunzun, Gunçun...) - informazio gehiago ondoko estekan: http://www.vianayborgia.es/bibliotecaPDFs/CUET-0041-0042-0039-0096.pdf ), haren dokumentazioa dagoeneko XIII. mendean ageri zaigu, 1570 aldera eremu bihurtu zelarik. Iruñeko herriak eskatuta herrixka erre eta deuseztatua geratu zen, eta egun dorrea gertakizun honen aurretiko edo ondorengoa ote den ezin da jakin. ARRE eta ORIKAIN herrietako lagunen artean bazkaleku batzuen gaineko harreman tirabiratsu batzuen ondoren, Orikaineko 9 auzotarrek erosia izan zen, eta egun euren esku dago lur eremu honen jabetza. (https://www.flickr.com/photos/arbioi/4460126980/)

Etorri garen xendra beretik jarraituko dugu pista batera atera arte. Pista zeharkatuko dugu eta aurrez aurre jarraitzen duen xendratik jarraituko dugu, berriz ere laster, pista berri batera iritsiz. Eskuinerantz biratuko gara eta pistatik 150 m-tan zehar jarraituko dugu, harik eta zedarri baten ondoan eta eskuinerantz goranzko xendra bat ikusi arte. Xendra honetatik jarraituko dugu eta pista berri batera (45’) aterako gara.

Ezkerrerantz bira egingo dugu eta aurrera zuzen jarraituko dugu aldapa gogor bati eutsiz. Galtzeko arriskurik gabe, pinudian sartuko gara eta pinudian barna jarraituko dugu erpin geodesiko bat ikusi arte. Erpin geodesikoaren ondotik igarotzean ikusiko dugu, aurretik ezin baita ikusi.

AMIÑAGAIN / LARTZABAL [771 m, 2,40 km, 1:00 h]: pinudia gailurrean kokaturik dagoenez, gailurrak ez du ikuspen berezirik eskaintzen. Gailurreko plakan Narval dio, baina denbora luzean mendiak jaso dituen izen okerrenetako bat dugu.

Aurrera jarraituko dugu, xendra jarraituz, bidegurutzeetan beti eskuineko xendrak hartuko ditugu, eta halaxe lepo bateraino iritsiko gara (637 m, 3,10 km, 1:20 h]. Pista abandonatu eta eskuinerantz H-rantz jaisten hasten den xendra bat hartuko dugu. Ez dago xendra galtzeko arriskurik, eta bide honetatik jarraituko dugu jaitsiera samurrean lehendabizi, lepo bateraino ondoren jaitsiera gogorragoan, pista batera iritsi arte. Eskuineranzko pista hartuko dugu eta bidegurutze bateraino igoko gara, bideetako bat hesi batek itxia ikusiko dugu. Zeharkatuko dugu eta Landarikako atseden-lekuraino eramango gaituen jaitsierari ekingo diogu, azkeneko biretako batean ikusiko dugu. Pistara iristen garenean, beheranzkoa hartuko dugu, ezkerrekoak Landarika herrira baitarama. Jaisten jarraituko dugu eta berehala bide berri batera iritsiko gara, DONEJAKUE BIDEA da, guk ezkerrerantz egingo dugu, erromesen kontrako norabidean, dagoeneko GR-220 zidorrean gaude, eta azkenik Landarikako atseden-lekura iritsi gara.

LANDARIKAKO ATSEDEN-LEKUA [467 m, 5,30 Km, 2:00 h]. Aparkaleku, hainbat mahai, iturriarekin eta komunarekin hornituta dagoena. Jendez beterikoa eguraldi oneko egunetan.

Ibairantz joango gara, Ardatz herriraino une oro bidea markatuko diguten marka zuri-gorriak jarraituz. Errepidea lurrazpiko pasabidetik igaroko dugu. Porlanezko pista jarraituko dugu, Arga ibaiaren ondotik ibiliz. Zabaldikara doan goranzko bidearen ondotik igaroko gara. Bide ordekatik jarraituko dugu eta ITURGAITZeko zubia zeharkatuko dugu, IROTZ herrira iritsi baino lehen. ARGA ibaiaren gaineko zubi hau XI edo XII. mendean eraiki zen eta hiru arkuz osaturik dago; erdikoak 11 metroko arku-argia dauka eta albokoek 3, zubi-bularrik gabe. 1940 urtera aldera hegalak gehitu zitzaizkion autoak pasa zitezen. Apur bat geroago bertaratuko baikara. [487 m, 6,95 Km, 2:30 h].

Elizaren ondotik, eskunerantz gorantz jarraitzen duen kale batetik jarraituko dugu. Azken etxearen parean, asfalto arrasto batzuk baino ez dituen pista da. Pista nagusitik igoko gara, eskuineko lehen pista eta ezkerreko bigarrena hartu gabe. Burdinezko ate bat zeharkatuko dugu eta igotzen jarraituko dugu. Lepo txiki batera iristen garenean, bazka-zona bat ikusiko dugu bertan, eta pistak goranzko norabidea izaten jarraituko du antena batera iritsi arte. Bidea laburtzearren, bazka-larretik gora egin ahal izango dugu antena alderantz zuzenduz. Behin goian, antenaren parean gentozen pista berriro ere hartuko dugu. SAGASETAPOTXA atakan gaude [745 m, 11,4 Km, 3:10 h].

Eskuineranzko pista hartuko dugu (HE), eta denbora laburrean burdinezko ate batera iritsiko gara. Metro gutxitara informazio-zutoin bat aurkituko dugu. GAZTELUZAR [738 m, 9,45 Km, 3:25 h]. Pista bat gure eskuinetik igoko da, eta hartuko dugu, LERTXUNDI [784 m] gailurreraino eramango gaitu. Harri batzuk daude pistatk 15 bat metrora, hauxe da bertako kotarik handiena. Kordaletik doan pistatik jarraituko dugu. Pista-bidegurutze batera iritsi arte jarraituko dugu, bertan ezkerreko lehena hartuko dugu, beste bidegurutze bateraino eramango gaituelarik. Hemen, eskuinetik jaisten den lehen pista hartuko dugu. 400 m ibili ondoren, ALTZUZA herrira iritsiko gara [615 m, 9,45 Km, 4:05 h].

Altzuza oso ondo zaindutako herri txikia da, eta OTEIZAREN MUSEOA herriaren behealdean izateko berezitasuna duen, hegaleko populazio txikia.

Beheko aparkalekuetara, museora eta azkenik errepidera doazen eskaileretatik jaitsiko gara. Errepidea gurutzatuko dugu eta ur-ponpatze etxola baten ondoan pasatzen duen xendrara jaitsiko gara. Zidorra pista bihurtuko da, aska baten ondotik igaroko da, eta nekazari-alorren artean ordekan jarraituko du. Bide zuzen tarte batean, aurrez aurre, eskunean Ubarmin klinika ikusi ahal izango dugu, pinudi baten ondoan hain zuzen. Pistatik ibiliko gara EGUES herritik ELKANOkora bitartean doan errepidera irten arte. [525 m, 13,4 Km, 4:30 h].

Eskuinerant biratuko gara eta errepidetik jarraituko dugu, biribilgune txiki batera iritsi arte, errepide gaineko pasabide baten ondoren, ezkerreko lehen kalea hartuko dugu, GEREZIONDOAREN PASEALEKUA hain zuzen. Kalearen amaierara arte jarraituko dugu, eskailera batzuetatik jaitsiko gara, zebra-bidea gurutzatuko dugu eta ezkerrerantz biratuz, TANGORRI MENDIA KALEA hartuko dugu, marka gorriei galtzeko arriskurik gabe harik eta txaleten arteko gunean eskuinera biratu arte, haur-parke zona batera igaroz.

Zebra-bide bat zeharkatuko dugu eta azken etxera arte jarraituko dugu, zeinen atzean eskuinerantz bira egingo dugun, berriz urbanizatutako zonalde batera irtetearren. NA-150 errepidetik jarraituko dugu, zubiaren gainetik igaroko gara, eta biribilgune obalatu baten ostean industrial-gune batera irtengo gara. Jaitsiz jarraituko dugu zubi batera iritsi arte, hain zuzen URBI ibaiaren gainetik [475 m, 15,2 Km, 5:05 h].

Porlanezko pista batera iritsiko gara, zein nekazal-alor artean, GORRAIZEKO GOLF ZELAIaren burdin-hesirantz eramango gaituen. Bidegurutze batera iristen garenean, ezkerraldeko goranzko pista hartuko dugu. Hartatik jarraituko dugu, golf zelaiko burdin-hesia eskuinean izanez, haren zerbitzu zonaraino iritsi arte, non ezkerraldeko pista hartuko dugun. Honek jada KAPANA LEPOTXOraino eramango gaitu, ARDATZeko behealdeko etxebizitza batzuetara iritsi baino lehen. Ezkerrerantz biratuko gara errepidera irten eginez eta horrela ARDATZ herrigunera iritsiz. [615 m, 18,0 Km, 5:45 h].

Iruñerriari bira ematen dion itzuliaren amaiera, 4 urteren eta 6 etaparen ondoren bukatu duguna.


[-] Itxi