Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Lazkao - Olaberria - ESPARRU (727 m) - ARANTZAMENDI (782 m) - ATXURBI (968 m) - Etxegarate

Lazkaotik Etxegarate bitarteko ibilaldian

ORIA eta AGAUNTZA ibaien artean, mendi-adar luze bat kokatzen da.

Haietako bat de Beasain, Lazkao, Idiazabal y Olaberria inguruan hasten da. H-I norabidea mantentzen dute Balankaleku gainera arte, azkeneko hau Etxegarateko inguruetan.

BALENKALEKUtik LIZARRUSTI MENDATErantz, kordalak E-rantz egiten du, eta Nafarroa eta Gipuzkoa arteko uren banalerroa osatzen du.

Proposatzen dugun zeharkaldia Lazkaotik Etxegarateraino eramango gaitu, Arantzamendi (782 m), Atxurbi (968) gainetatik igaroz eta Lazkaotik abiatuz.

LAZKAO (160 m).
Ibilbidea Lazkaoko udalerrian hasiko dugu. Enparantzatik futbol zelairaino abiatuko gara, eskuinean Infantadoko Dukearen parkea eskuinean utziz eta gorago ezkerrean KOMENDRADI BASERRIA utziko dugu, futbol zelairako bidean ari garelarik.

Igoerarekin hormigoi-pistatik jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte.

Lurrezko bide batetik jarraituko dugu, harizti bateraino eramango gaitu eta ARRAMENDI baserrira igoko gara. Areria herria zenaren udaletxe izatera iritsi omen zen baserri hau. Gaur egun ia erorita dagoen arren, bere fatxadan armarria gordetzen du. Olaberria eta Agauntza ibaiaren eskuinaldean dagoen Lazkaoko parteak osatzen zuen Areria herria. Bertako alkatetza, aipatu zatien artean banatzen zuten. Lazkaok agintea 3 urtetik bitan izaten zuen bitartean, Olaberriari, hirugarrena zegokion.

Baserriaren ondoan igaroko gara, eta eskuinera joko dugu … eta hurrengo bidegurutzean gainaldera iristearren desbideratuko gara, ezkerrerantz bira egingo dugu eta errepidetik OLABERRIAra iritsiko gara.

Olaberriatik, HM-ko norabidean jarraituko dugu, Beasain eta Lazkao arteko errepideko bidegurutzera arte. Zuzen jarraituko dugu, errepide estu batetik BERDILLARI, ARANGUREN, IRANZOAGA-BERRI eta OJARBI baserrien ondotik igaroz.

Azken honek, OJARBI baserria, XVI. mendeko dorretxe da, armarri interesgarria dauka bere fatxada nagusian. Bada honi buruzko kondaira bat… hala esaten omen da, aspaldian etxeko jaunak hainbeste zilar-txanpon zituela, ezen hauek ilaran jarriz gero bata bestearen ondoan, aipatutako etxea eta Idiazabaleko elizaren arteko distantzia osa zezaketela, dorretxe hau Idiazabalgo udalerrian kokaturik dago-eta.

Ezkerretik jarraitzen duen pista batetik jarraituko dugu igoera, ESPARRU mendiko IPAR LEPOra iritsi arte.

Puntu honetan lotzen dira Ataun, Idiazabal eta Lazkao arteko mugak. Leku honetan ESPARRUko ERROMERIA ospatzen da. Nahiz eta gaur iraileko San Migel egun aurreko igandean ospatzen den, bere sorreran abuztuan izaten zen.

Egun honetan Esparru mendira igotzen da eta bazkaldu ondoren euskal dantza eta herri kirolak izaten dira. Egun ohitura galdu bada ere garai batean dantza-askatu (dantza-suelto) txapelketa ere izaten zen.

Bertako toponimia landuz, hain handia da bertako lekuizenen nahastea informazio-iturrietan ezen Imanol Goikoetxearen informazioa jaso izan dugun informazioa osatzeko. Beste azalpen bat Javier Urrutiak (Mendikat) eman dezake ondoko helbidean: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=727

Hemendik aurrera bi aukera izango ditugu:

  • gailurreria jarraituz, Esparru gainera igo, eta ostera ARANTZAMENDIKO PORTUra jaitsi (lepoa)
  • Esparru mendiaren M-ko isurialdetik dabilen pistatik jarraitu, honek Arantzamendi lepora eramango gaitu-eta

ARANTZAMENDI (782 m) gailurrera igoko gara. Erpin geodesikoarekin eta gailurreko txartel-ontziarekin. Bistak ohi ez bezalakoak dira norabide guztietan: I-era. Sarastarri, Ernio, Murumendi; H-ra. Atxu, Andia eta Urbasako mendizerrak; MHM-ra Aizkorriko mendizerrak nabarmentzen du. E-ra. Aralar Mendia.

Bidean, URREZULOKO ARMUREA TRIKUHARRIA ikusi ahal izango dugu guztiz suntsituta ehiza-postu baten gisa jarria, Joxemiel de Barandiaran-ek aurkitutakoa hain zuzen. Kondaira zaharrak dioenez, San Juan goizean eguzkiak lehendabizi jotzen duen lekuan, urrea omen dago idi-larruan gordeta.

Descendemos S. siguiendo el cordal, hasta el COLLADO DE ORMAOLAZA O LIZARRABE -660 m.

Ataungo udalerrian kokatutako hormigoi gurutze handia eta aterpe bat aurkitzen dira bertan, gaina Ataun eta Idiazabal arteko muga delarik: lepo honetan, alanbre hesi batek ere, herriak mugatzen ditu. Aspaldiko ehiza-lekua. 1404. urteko agirien arabera, bertan usategiak izan ziren. Pinudian dagoen gurutzea Ataungo Lauztierreka eta Urrutsumendiko auzotarrek 1932an jarritakoa da. Antzina zurezkoa zen gurutze hau harriteen aurka babes izateko jarri zuten.

Aterpea, berriz, 1995. urtean egindakoa da. Ohitura zaharrei jarraiki, aterpearen sarrera edonorentzat irekia egoten da. Idiazabalgo partean iturri bat dago aska eta guzti.

Atxurbira H-ko norabidea duen alanbre-hesi ondoko xendra baten bitartez igoko gara.

ATXURBI (968 m). Gainak ATXU izena ere badu. Harri-piramide batek mendi honetako gailurra seinalatzen du, bistak baliogabeak dira zuhaiztiak estalita dago-eta.

Kordaletik jarraituko dugu bidea Ataun eta Idiazabal arteko muga marrazten duen alanbre-hesiaren ondotik, jaitsiera lasaian ehiza-postu batzuetaraino iritsiko gara.

59. postuaren ondotik igaroko gara eta metro batzuk aurrerago eskuinerantz egingo dugu bira –M- zuhaiztitik igaro den bide zabal batetik eginez UNANIBI LEPOraino jaitsiz (840 m). TUMULU zabala dago lepoaren erdian.

Ezkerrera biratuko dugu eta lur-pista bategatik jaitsiko gara BUENOS AIRES JATETXERAINO, gaur egun itxita dago.

ETXEGARATE mendatera iritsi gara eta bertan amaituko dugu zeharkaldia, tokian zain dugu autobusa.

Arreta handia izango dugu errepidea zeharkatzean, bestaldean aurkitzen baita ALAI OSTATU-JATETXEaren aparkalekua (658 m).


[-] Itxi