Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Camping de Zuriza - PEÑA DEL CUELLO MARCÓN (Sierra de Alanos, 2.065 m.) - Puente de Santa Ana (Valle de Echo)

Zuriza eta Echo arteko mendietan

Egingo dugun zeharbidea CAMILLEn XENDRAren etapetako bat da; Linzako aterpearen eta Zurizako kanpinaren arteko asfalto-zatia saihestuko dugu, baita Echo haranean kokatzen den SANTA ANA ZUBItik GABARDITOko ATERPErainoko aldapa gogorra ere; hala ere, ibilbidea gogor eta zorrotza da. Zeharbide honen markak kolore horia-berdekoak dira, baina tartean GR11-ko marka gorri-zuriak ikusiko ditugu, baita puntu urdin batzuk ere, eta zidor laburretan erabiltzen diren marka zuri-horiak ere bai.

Autobusak ZURIZAko KANPINAREN bidegurutzean utziko gaitu; ez dezagun ahantz ur nahikoa eraman behar dugula eta eguzkitatik babesteko txanoa eta eguzkitako krema; ura ibilbidean urri izango dugu.

ZURIZAko KANPINetik aterako gara (1.220 m) E-ko norabidean, TAXERASeko PARKING-era darama pista jarraituz (GR11-ko marka batzuk jarraituko ditugu hemen). Abiapuntutik kilometro batera gutxi gorabehera, FUENFRÍA izeneko SAKANA gurutzatuko dugu eta iturburu bat ikusiko dugu gure ezkerrera, beharbada kantinplorak bete ditzakegun tokia delarik. ALANOen MENDIZERRAREN gaineko bista ederra da, ACHAR DE ALANO piramidea (2.075 m.) hartan nabarmenduz; gure ibilbidea ezkerreko arrailetik pasatuko da.

TAXERAko APARKALEKUra iritsiko gara (1.280 m); GR11 abandonatuko dugu, ibaia zeharkatu gabe Petraficha sakanerantz abiatzen baita; guk porlanezko zubitik ibaia zeharkatuko dugu; zubiaren beste aldean, ezkerraldean uraz hornituko gaituen iturri bat topatuko dugu.

Puntu honetatik bi aukera izango ditugu, basoan sartu eta sigi-saga eginez HE-ko norabidean igotzen duen pistatik igo, edo bestela, bere bihurguneetako batzuk mozten dituen lasterbideak aurkituz aurrera egin, bidea laburtuz; bai modu batean zein bestean, lehendabizi pistaren eskuinaldean kokatzen den GRANJA (1.440 m) baten ondotik igaroko gara eta, pistak egiten dituen hiruzpalau bihurguneren ondoren, bigarren GRANJA batera (1.515 m) iritsiko gara.

Bigarren granja gainditu ondorengo bihurgunean, pista abandonatu eta BAKARTURIK dagoen ZUHAITZ baterantz jarraituko dugu, mendiko zidorretik eginez oraingoan; gure ibilbideak ACHAR DE ALANO mendia inguratuko du, ezkerreko arrailetik eraman behar gaituen kanalaren bila, PASO DE TAXERA izenarekin ezaguntzen dena, hain zuzen. Hemendik harenganako irisgarritasunik eskaintzen ez duela ematen du, uste baino urrutirago kokatzen baita gauden lekutik begiratuta; oraindik beste 300 metroko desnibela igo beharko dugu, eta ondo markaturiko xendra batek egin dezagun lagunduko digu.

TAXERA PASABIDE edo ZINTZURrera iritsi ostean (1.903 m), ikusgarria den parajera iritsiko gara, kareharrizko tontorrez inguraturiko goi-haran bat aurkituz, Ekialderantz RINCÓN DE ALANO (2.357 m.) eta PEÑAFORCA (2.391 m.) nabarmentzen dira, Mendebalderantz, FORCA DE ALANO (2.114 m.), ESPELUNGA (1.916 m.), TRASVERAL (2094m.), etc.

Gure gainean ACHAR DE ALANO (2075 m.), ikusgarria izango dugu, oso hurlbil dago, deika ari zaigula ematen du… baina ez da gaur izango dugun erronka.

Gure ibilbideak I-etik H-ra zeharkatuko du mendizerra, muinotxo arinetatik eta belardi batzuetatik igaroz, PASO DEL ESTRECHO A RALLA (1.855 m.) pasabidearen bila –adi! oso arriskutsu den ingurunean lainotuta badago.

Mendizerra zeharkatzeak 20 bat minutuko denbora eramango digu, ez gehiago, baina kontu handiz egin behar dugu bidea ez galtzearren. Gure ezkerraldean egurrezko etxola bat ikusiko dugu. Marka berde-horiek norabidea ez galtzeko informazioa emango digute.

PASABIDEra (1.855 m) helduta, bizkar-zorroak utziko ditugu eta PEÑA DEL CUELLO MARCÓN (2.065 m.) gainera iritsteko biderik onena bilatuko dugu: gure eskuinean ikusten dugu eta begiratoki handia Echoko haraneko mendien gainean. Gailurretik, behealdean ECHO eta SIRESAko herriak ikusiko ditugu eta horizontean CASTILLO DE ACHER, AGÜERRI, BISAURIN, etc., mendietako gailurrak.

PASO DEL ESTRECHO A RALLA (1855 m.) pasabideraino itzuluko gara eta eguneko lehen jaitsierari ekiteko prestatuko gara, ezerosoa baita, malda handiko aldapa da, desnibel gogorrekoa eta zenbait puntutan gainera harriz harri salto egitera behartuko gaituena.

HUESCAKO BASO-BARRUTIko ATERPE-ETXOLAraino (1370 m.) iritsiko gara eta opari eder bat aurkituko dugu: iturria du ondoan, bertan freskaktuko gara eta kantinplorak beteko ditugu.

Pista batera iritsiko gara eta jaitsieran metro batzuetan zehar jarraituko dugu, gure ezkerrean kokatzen den MUGARRI bat (1290 m.) eta INDIKADORE bat (PR HU 22) aurkitu behar ditugu-eta, zidorra hartu behar dugu eta LENITO BAXO LEPOra igotzeko. Igoera gogorra izango da, baina gaitzerdi, "SELVA DE LO FURNO" basoaren barrenetik igaroko gara eta itzalean egingo dugu igoera; Aurrietan aurkitzen den CHOZA FUMIAren ondotik igaroko gara, igotzen jarraituko dugu basotik irten arte eta azkenik, larreetan zehar, LENITO BAXO LEPOra (1.716 m) iritisko gara.

Amaitzeko, Ozako errepideraino jaistea baino ez zaigu faltako; jaitsiera malda handiko larre batzuetatik egiten hasiko gara, baita agertzen eta desagertzen diren zidor ugarietatik ere, kontuz ibiliko gara bertan bide okerra hartzeko arriskua dago-eta; CHIBURRO BORDAren ondotik igaroko gara (1.470 m), bertan aurkituko dugu ura, eta ondoren pista irregular eta ezeroso eta harri soltez beteriko batetik, "ERROMATAR GALTZADA"-ra iritsiko gara, zeharkatuko dugu eta Oza errepidera jaitsiko gara; errepidetik eskuinetik 200 bat metro jarraituko dugu, eta Gabarditorako bidea hartuko dugu, SANTA ANA ZUBIra jaitsiz, bertan izango baitugu zain, gure autobusa.

Indarrak errekuperatu eta atsedena hartu ondoren, autobusak GABARDITO ATERPERAino eramango gaitu. Bertan egingo dugu lo.


[-] Itxi