Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JAKIN-MINA

Elkarrizketatzaileak azken galdera egiten dio Luis García-Berlangari.
- Bizitzeko hiru arrazoi on emango dizkidazu?

Eta berak, segurtasunez hala ihardesten du:
- Batekin nahikoa zait: jakin-mina.

LUIS GARCIA-BERLANGA I MARTÍ, gidoilaria eta zinema-zuzendaria (1921/06/21, València - + 2010/11/13/13, Pozuelo de Alarcón, Madril).




(itzul.) Zahartasuna jakin-minaren galera da.

JOSÉ AUGUSTO TRINIDAD MARTINEZ RUIZ (Azorín), idazlea, nobelagilea, saiakera-idazlea y literatura-kritikaria (08/06/1873, Monòver, Alacant - + 02/03/1967, Madril).




Orejas curiosas, noticias dolorosas (itzul.) Belarri kuxkuxeroak, berri mingarriak.
Si orejas curiosas no hubiera, malas lenguas no existieran. (itzul.) Belarri kuxkuxerorik ez balego, mihi gaiztorik ez balego.
La curiosidad mató al gato. (itzul.) Jakingurak katua akabatu zuen.

ATSOTITZ ESPAINIARRAK.




Four be the things I"d have been better without: Love, curiosity, freckles and doubt.

(itzul.) Lau gauzarik gabe hobeto bizi ahal nintzatekeen: maitasuna, jakin-mina, oreztak eta zalantza.

DOROTHY PARKER (1893/08/22, Long Branch, New Jersey, AEB - + 1967/06/07, Nueva York, AEB) ipuin-kontalaria, dramaturgoa, antzerki-kritikaria, umorista, gidoilaria eta olerkari estatubatuarra).

Ardanatz - TANGORRI (845 m) - IRULEGI (893 m) - PAGADI (887 m) - TAXOARE GAINA (672 m).

GR-220, Iruñerriari Biraren 1. Etapa.

Irulegi gaina - 2008ko apirila

Irulegiko gaztelura bisita gidatua

Gaur osatuko dugun ibilbidea GR-220 ibilbidearen 6 etapetako bat dugu: honek Iruñerria osoaren bira osatzen du eta urte batzuetan zehar amaitzea espero dugu.

Iruñeko ekialdean Arangurengo Ibarra dago. Honek iparrean eta ekialdean Arangurengo Mendizerra du, eta aldi berean Eguesibar eta Itzagaondoa mugakide ditu, hegoaldean Elortzibarretik aldentzen duen Taxoareko Mendizerra mugagune ere duelarik.

Eguesibarren barruan dagoen Ardanatz herritik abiatuko gara erlojuaren orratzen norabidean eta igoko garen lehen mendia TANGORRI (845 m) izango da. Ondoren etorriko dira ARIZKO (836 m), IRULEGI (893 m), ARIKITA (834 m), URRAMENDI (887 m), PAGADI (887 m), BIZKAI (762 m) eta TAXOARE GAINA (672 m), azkenik Elortzibarren dagoen Noainera iritsiz.

ARDANATZERAKO BIDEGURUTZEA (570 m) [0:00 h].
Herriaren goialderantz errepidetik kilometro batean zehar igoko gara. Herria baino apur bat lehenago, ibilbidearen lehen marka zuri-gorriak aurkituko ditugu, eta hartu ere bai, izan ere hauexek Noaineraino eramango gaituzte-eta.

ARDANATZ (629 m). [0:15 h]. Marka zuri-gorriak (E) jarraituko ditugu eta gainaldera iritsi baino lehen bihurgunean, ezkerrerantz jarraitzen duen xendra bat hartuko dugu: honi esker, minutu gutxiren buruan, porlanezko pista bateraino iritsiko gara. Ur-tanga batera iritsi arte jarraituko dugu bidea, eta azken tanga honen ezkerretik abiatzen den lurrezko pista batetik jarraituko dugu ondoren. Bertatik igotzen jarraituko dugu SAN MIGEL ATAKAraino iritsi arte (726 m) [0:25 h]. Ezkerraldean MALKAITZ tontorra ikusiko dugu, nahiz eta guk pistatik jarraituko dugun bigarren LEPO batera iritsiz (772 m) [0:30h]: bertan abereak ez igarotzearren sare bat aurkituko dugu. Hau zeharkatu ondoren, antena bat ikusiko dugu ezkerraldean baina guk pistatik jarraituko dugu H-eko norabidean hainbat ehiza-posturen ondotik igaroz –ibilbide osoan egingo dugun bezalaxe- Tangorri puntaraino iritsiz (pistaren ondoan dago azken honen tontorra).

TANGORRI (845 m) [0:45h]. Tontor honek beste hainbat izen ditu inguruetan, esaterako El Monte, Las Tres Mugas edo Sarioandi. Etxola itxurako txartel-ontzi berdea gainean, 2010/02/22ko datakoa dela. Ikusmira zabala duen tontorra da eta Pirinio aldekoa ederra da.

Pistatik jarraituko dugu. Beste ehiza-postu batzuen ondotik igaroko gara, gainalde batean ehiztari-etxola baten ostean, 100 metro aldapa gogor batetik jaitsiko gara eta pistak Eguesibarreko AZPAko Kontzejurantz jaisten badu ere, guk eskuineko pista hartu eta berriz aldapa gogorrean beste ehiztari-etxola batez horniturik dagoen beste gainalde baterantz igoko gara. Pistatik jarraituko dugu ARIZKO (836 m) izeneko kotatik igaroz. Hemendik SARIAUNDI (803 m) [1:10 h] izeneko lepo zabaleraino jaitsiko gara: pista ARANGURENera jaisten bada ere, guk IE-ko norabidean Irulegirantz markatzen duten seinaleak jarraituko ditugu.

Zuzen jarraituko dugu, eta 50 bat metro igaro ondoren langa metaliko batetik igaroko gara: haren atzetik irteten den pistatik jarraituko dugu. Markek bitan edo pista uzten badute ere, bide honetatik jarraituko dugu LEPO berri batera iritsi arte (796 m) [1:20 h]. Ezkerraldean etxola bat eta Lizoainibarreko IHELTZera jaisten den pista aurkituko dugu. Hau ez dugu hartuko. Haren eskuinean, erdian, beste pista bat dago, markek hegitik gora jarraitzen dute eta garaierarik galdu gabe alanbre-hesi bateraino iritsiko da; azkenik toki honetatik pistak gainaldeko ertzeraino doa, bertan hartzen dira eta berriz markak. Xendra kontuz jarraituko dugu, bide ondoan leize pare bat daude, eta 10 metroko destrepe bat egin behar da, pista batera berriz atera gaitezen. Hemendik aurrera markak eta kartelak jarraituko ditugu eskuinean hainbat sail ikusi arte, atzean Arangureneko Lakidainera igotzen den pista bat ikusiko dugu. Xendra lepo bateraino jarraituko dugu [1:50 h]. Ezkerraldean Lizoainibarreko LERRUTZera jaisten den xendra ikusiko dugu.

Guk igoera egitearren markak jarraituko ditugu. Lehendabizi sail edo sororen ezkerraldean, eta gero pinudiaren barruan. Aldapa gogorra egurrez egindako maila batzuen bitartez gaindituko da, bidea errazteko jarriak izan baitira bertan. Bost bat minutu igaro ostean Irulegi mendiaren tontorrera iritsiko gara.

IRULEGI (893 m) [2:05]. Mendi honek honako izenak ere jasotzen ditu: El Monte edo Castillo de Irulegi. Bertan Irulegiko Gazteluaren hondarrak aurkitzen dira, azken urte hauetan induskatuak izan diren aurriak hain zuzen. Orain dela urte gutxira arte hondar batzuk besterik ez ziren ikusten eta dena hondakinez eta landarediaz estalia zegoen. Gaur egun eta egin diren indusketei esker, gazteluaren oin-planta nolakoa zen ikus dezakegu, baita nolako handiak ziren zenbait gela baita erdiko dorrearen oina ere, kanpoko murruez gain. Bertan dagoen txartel-ontzia etxola baten itxura du eta 1996/06/22ko data du: orain dela urte batzuk mendiaren punturik garaienean aurkitzen zen, erpin geodesikoaren ondoan hain zuzen… baina orain gazteluaren albo batean dago, lehen zegoen baino beherago.

Irulegi ibilbideko punturik garaiena dugu eta gain soil eta garbia du inguruan ikus daitezkeen mendi guztiak erakustearren: M-an Arangureneko Ibarra, Iruñea eta Beriain, I-ean Pirinioa, E-an Itzagaondoa eta Itzaga Mendia, H-an Pagadi eta Taxoareko Mendizerra eta atzealdean Elo (Monreal) herriko HIGA, Nafarroako hainbat tokitatik hain erraz ikus daitekeen mendi erraldoia.

Soila den hegitik jaitsiko gara H-eko norabidean, eta denbora laburrean Irulegiko Gazteluari buruzko informazio panel baten ondotik igaroko gara. Jaisten jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte [2:10 h]. Eskuinekoa, seinaleztaturik, LAKIDAINera jaisten da; guk ordea zuzen jarraituko dugu, soro batzuen artean jaitsiz ostera ezkerreranzko bihurgune batean jaitsiera gogor bat aurkitu arte [2:15 h]. Egurrezko eskailera eta barandila bat aurkituko ditugu. 60 bat metro dira, baina denborak bertan ziren zatietako batzuk eraman ditu eta horregatik kontuz jaitsiko gara, batez ere bustita badago. Basoan sartu eta denbora epe laburrean IDOATE LEPO, ATAKA edo Poche de Idoate parajera iritsiko gara.

POCHE DE IDOATE (716 m) [2:25 h]. Bidegurutzea: bost pista ere elkartzen dira bertan. Ezker eta eskuineko pistek Arangureneko ILUNDAIN eta Itzagaondoko IDOATErantz doaz hurrenez hurren. Bidegurutzea Milagrotik Aezkoaraino doan Abelbide Errealaren gunea dugu, baita Iruñetik Xabierrera egiten den Xabierraldirako, GR21-N zidorra helburu horietarako ere erabiltzen delako. Zuzen, gure aurrean aldapa gogorrean dugun pista bakarra hartuko dugu. Honen eskuinean eta Ilundainera jaisten den pistaren artean, beste pista bat dago: hartuko bagenu GONGORA LEPOraino joango ginateke; lepo hau Pagadira igo aurretik bisitatuko dugu.

Pistatik igoko gara: aldapa gogorrekoa da eta kontuz igo behar dugu batez ere zorua bustita badago; halaxe ALTO DE LAS BANDERICASera (845 m) [2:40 h] iritsiko gara. Mendiaren gailurrerian gaude eta jaitsiera bortitz batek -eskailera batzuez lagundurik- inguru ordekago batean utziko gaitu. Hemendik aurrera xendra basoan sartuko da, eta garaiera irabaziko du pixkanaka-pixkanaka. Hainbat ehiza-posturen ondotik igaro eta gero URRAMENDI (881 m) [3:05 h] tontorrera iritsiko gara. Ez dugu gaina aurkituko, gaina identifikaturik gabe dagoelako eta basoak puntu hau aurkitzea galarazten duelako. Xendratik jarraituko dugu harik eta pista batera irten arte [3:10 h]., ezkerretik Itzagaondoko Untzitiko Kontzejura jaitsiko ginateke, guk ordea eskuinetik jaitsiko gara. Gainaldeko gailurreriatik jarraitzen duen pistatik jarraitu eta Gongora lepora iritsiko gara.

GONGORA LEPOA (796 m) [3:20 h]. Bidegurutzea. Ezkerreko pista Untzitibarreko ZENBORAINeko Kontzejura jaisten da. Eskuinean aurkituko dugun xendra batek Arangureneko Gongora eramango gintuzke. Hortik ere IDOATEko ATAKAra itzultzerik izango genuke. Guk zuzen jarraituko dugu, pistatik 600 bat metro ibiliz harik eta eskuinean bi zedarri [3:35 h] aurkitu arte, bertan basoan sartzen den xendra bat ikusiko dugu-eta. Bost minutu baino denbora laburragoan Pagadiko gainean izango gara.

PAGADI (887 m) [3:40 h]. Baita Alto del Monte edo El Hayedal izenak ere dituen gaina. Txartel-ontzia ezkerraldean aurkituko dugu, bidearen metro batera-edo, baina baso erdian dagoenez eta ingurunearen zonalde garaiena zein den nabarmentzen ez denez… erraza da berau ikusi gabe jarraitzea.

Xendratik jarraituko dugu H-ko norabidean. Halaxe elektra-hariteria sustengatzen duen zutabe bat aurkitu arte; zutoin honen metro batzuk lehenago, xendrak 180 graduko bihurgune itxia [3:55 h] izango du eta jaitsierari ekingo diogu, lehendabizi basoaren erdian eta gero dorre elektrikoen arteko kontrasu batetik hain zuzen.Halaxe, jaisten jarraituko dugu Andrikain lepora iritsi arte.

ANDRIKAIN LEPOA (679 m) [4:05h]. Bidegurutzea eta seinalea duen indikadorea. Hemendik igaro da Iruñetik Elora eta Xabierrerako ibilbidea osatzen duen GR21-N zidor luzea. Guk zuzen jarraituko dugu GR220ko bidea jarraituz (hemen hasten da Taxoare Mendizerra - 1522ko dokumentu batean Tajonar bezala ageri dena). Zidorra pasabide batetik igaroko da eta aldapa gogorra jarraituz pista bateraino igoko da. Handik metro gutxitara pista utzi eta ezkerraldetik [4:15 h] jarraitzen duen beste zidor batetik jarraituko dugu gainaldeko muinoraino iritsiz. Taxoare Mendizerrako inguru garaienean gaude, zenbat ehiza-posturen ondotik igaroko gara eta halaxe mendizerrako punturik garaieneraino iritsiko gara, Bizkai tontorrera hain zuzen.

BIZKAI (755m) [4:25h]. Mendizerrako punturik garaiena bada ere ez dago ezer hori adierazten duenik eta seguruenik konturatu gabe igaroko gara. Bidea jaitsiera samur batekin hasiko da. Beste izen batzuk ere baditu, Montechiquito edo dagoeneko ahaztuta dagoen Oihantxiki euskalduna. Bizkai-k euskaraz muino edo mendizerra izena esan nahi du. Ezkerraldean Elortzibar izango dugu eta eskuinaldean Arangurengo Ibarra. Ibilbide zati oso honek M-rantz egingo, xendra argi eta garbia da eta oso ondo markatutik dago gainera, eta horregatik markaturik gabeko bideak ekidingo ditugu. Jaisten jarraituko dugu, pista batera irten [4:40 h] eta denbora laburrean ehiztariek erabiltzen duen etxola baten ondotik igaroko gara [4:50 h]. Halaxe ia 2 kilometrotan zehar jarraituko dugu, igoera samur baten ondoren, zeharkatu behar dugun egurrezko hesi baten ondoan dagoen Asier Gurpegiren omenezko monolito bat aurkitu arte. Handik 40 bat metrora Taxoaren gaina dago.

TAXOARE(KO) GAINA (672 m) [5:20 h]. Gain bitxia, mendizerraren ingurune garaienean izan ordez, haren azpian 100 metrotara dago, eta ez du ezer beste puntetatik bereizten duenik, ez baita inguruko muinoetatik ezertan aldentzen. Inguruetan beste zenbait izen ere baditu, esaterako Monte Grande, Alto del Monte, Cerro de Bizkaia. Tontorrean ERPIN GEODESIKO bat dago eta honen ondoan jarraitu behar dugun pista dago. Bazuen TXARTEL-ONTZI bat baina 2011ko otsailean ez da inon ageri. Hemendik aurrera pista jarraitu beharko dugu une oro… zenbait tokitan markak pistatik irteten dira, lehendabizi ezkerrerantz, gero lepotxo batean pista zeharkatzen dute eta eskuinerantz pasatzen dira, berriz pistara itzultzeko. Noainera jaitsi baino pixka bat aurretik bi ur-tanga handi ikusiko ditugu [5:55 h], hauen azpialdean ibilbide osoko iturri bakarra izango dugu. Asfaltaturiko bidetik jaisten jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte, ezkerrerantz bira egingo dugu eta A-15 autobidearen gaineko pasabide batera iritsiko gara [6:00 h]. Markak jarraitu eta Jakara doan errepidearen azpitik igaroko gara: horrela sartuko gara Noainen.

NOAIN (460 m) [6:10 h]. Ibilbidearen amaiera; autobusa aurkitu behar dugu orain.


[-] Itxi 
Eranskina (1)

2011ko martxoaren 6an.

Irulegiko Gazteluari buruzko monografia.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2011ko martxoaren 6an.

Landaredia eta animaliak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2011ko martxoaren 10ean.

Noain, Historiaz betetako herria.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko martxoaren 10ean.

Noaingo bataila.

Irakurri gehiago [+]