Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



[...]
Honezkero guda honetako kornetarekin
Euren bular gerrazale [dira] adoretuak,
Ez zen ez haranik gera euren mendizerra malkartsuan.
Ez dezala Tebasek bezala gizon armaturik luza:
Lur gogorra argira ekartzen dutenek,
Edota masa goritan lanean direnek,
Baitute lantzen metala, argiz beztiturik
Dunbotsu labetxoetan diraki.

Pirinio izoztuak ematen dizkien kristalak
Gozatzen dituzte Deba ibarrekoek,
Baita ere lan eztia diete ematen
Gatz zuritik bertoko mineral gaziek:
Munduko zutabetan bizi direnak,
Hodei gainetan garaikur gisa jarriak,
Eta Anboton, eta Udalatx haitzean,
laiotz gozatu, zaldu atseginean.

Hauxe da Arrazolako haran hozkirria,
Zeinarekin hainbat bideetatik bat egiten den
Urola ibaiaren bazterretan,
Non marmar isilak burdinolak zurtzen dituen:
Burdin arretik zepa hotzak
Sugar kartsuetan gorritzen ari
Aytonako [1] haranari, baita ere Zumaikoari
Zumez inguratzen loretako marrari.
[...][2]

EL BERNARDO, POEMA HEROYCO, 2. Liburukia (1585). Egilea: Bernardo de Balbuena (Valdepeņas, Ciudad Real, 20-XI-1562 - +11-X-1627, San Juan de Puerto Rico).

Kanpanzar - UDALATX (1.117 m) - Besaide - Udala

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko mendialdean...
Besaiden
Besaiden
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(196,722 byte)

KANPANZAR (467 m).
Mendateko PARKINGetik, errepidea kontuz zeharkatu eta HARROBI alderantz abiatuko gara. Lepo honen etimologia bitxia da, kondaira bati lotuta da-eta. Inguruetan aipatzen dutenez, lepo honetaraino amildu izan omen ziren IGOKUNDE edo ASENTSIO ERMITAren kanpaiak berau itxi ondoren. Honen aurriak Udalatxeko tontorraren inguruetan ezagutuko ditugu.

Behealdetik langa baten ondotik igaroko gara eta (“Udalaitz”) [1] seinalea jarraituz pistatik jarraituz berriz (“Udalaitz”) markatzen duen beste seinale bat aurkitu arte jarraituko dugu: honek xendra batean sartuko gaitu. Aldapa gogorrean artadian igoko gara, sigi-saga, basoa utzi eta inguru soil batera irten arte.

Tarte laburrean zedarri bat ikusiko dugu, ondoan hainbat margo marka dituelarik: aurrera zein gora doazen markak daude. Guk pendiza handiagoa duen ezkerreko aldapari ekingo diogu, eskuineko bidea baino erosoagoa delako.

Markak jarraituz, Udalatik datorren bidea aurkitzen den lepotxo batera iritsiko gara, ARRASATE gainean dagoen GURUTZE-BEGIRATOKIra (1.073 m) iritsi baino lehen: bertaraino igoko gara ikusmiraz goza dezagun.

ASENTSIO ERMITAren AURRIen ondoan igaroko gara, azken gailurreriaraino hurbilduko garelarik. Hementxe bertan ezkerreko zidorrak ura duen koba batera eramango gintuzke. Gailurreria erraza da gainditzeko eta halaxe, UDALATX (1.117 m) tontorrera iritsiko gara. Anboto damak, Marik, badu ere bizitokia mendi malkartsu honetako kobazulo batean.

Gailurretik eta zidor onetik, igo dugun kontrako norabidean jaitsiko gara (M). Eskuinaldeko paretan dagoen barrunbe baten, baita ere ezkerrean utziko dugun leize-zulo baten ondoan igaroko gara. Apur bat geroago, adi bagara, eskuinean dagoen kobazulo handi bat ikusiko dugu: honek bisita merezi duelakoan gaude.

Zidorra ERDIKOATXA puntaren aurreko lepora hurbilduko da, gailurrerian bertan, ELORRIOko egundoko bista ikusiko dugularik. Eguraldi ona izanez gero, kasko honetara igotzea liteke, baita ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalatxeko ermita debekatua.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Besaide, utzi gaituzten mendizaleen oroimeneko monumentua.

Eranskina (3)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalako auzoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Martin Abade.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Arrasateko herensugearen kondaira.

Herensugearen ipuina Suņa aldean kontatzen da batik bat. Murutik gertu dagoen auzo batean, hain zuzen ere.

Herriaren inguruetan, Murugaineko leize-zulo handi batetan, munduan zegoen herensugerik handiena bizi zen, honek inguru guztiak zeharo beldurturik zituen. Bere hatsak heriotzaren hotza zeraman. Pasatzen zuen tokitik den dena jaten zuen, nahiz gizon nahiz abere, eta ez zegoen gizakirik bera zebilen tokietatik inguratzen zenik zeharo izututa eta makurtuta baitzeukan herria. Buru eta hanka ikaragarriak zituen animalia omen zen, krokodiloaren antzerakoa nonbait. Beste esatari batzuen arabera hegalak zituen txoriek lez hegan egiteko. Beldurgarria zen beraz; gainera, gauez izugarrizko orroak ateratzen omen zituen.

Murutik Arrasatera jaisten zen, Olandixo izeneko baserritik bueltan Axeri esaten dioten etxera irteten zen.

Egoera hain gogorra zen ezen azkenean herriak dragoiarekin tratu bat egitea erabaki zuen. Hitzarmen hura honetan zetzan; urtero emango zioten dontzeila eder bat eta truke herensugeak lasai utziko zituen hango bazterrak. Dontzeila zozketaz aukeratzen omen zen neska eder guztien artean. Urtero oso puntualki agertzen zen Murugainetik eta Olandixo baserritik behera. Axeritik Santa Barbarara igotzen zen Santa Barbarapean Intxaurrondo izeneko tokian ematen zitzaion jaten herriko dontzeilarik ederrena. Bertan, neska jan ondoren asetuta, herensugea orroez eta ziztu beldurgarri haiek eginez itzultzen zen mendira.

Urteko bahia (zorra) ordaindu arren, auzokoen ikara ez zen desagertzen. Ospakizun beldurgarri honetaz gain, ilargi zaharreko gauetan herensugeak mendiz mendi egiten zuen hegan, soinu beldurgarrien artean.

Halako gaitzari irtenbideren bat bilatu nahian mondragoetarrak batzartu eta batzarra bukatu ondoren erabaki zuten herensugea akabatzea. Baina nor ausartuko zen akabatzera? Ordu arte egindako ahaleginak antzuak izan baitziren, gainera, askok galdu zuten bizitza ahaleginetan. Hauxe erabaki zuten: denok bat eginik, hurrengo urtean argizarizko dontzeila eder bat emango ziotela haragizkoaren ordez. Ohiko lez agertu zen munstro hura, garaiz- garaiz iritsiz beti bezala zergaren bila; argizarizko dontzeila herensugeak ez zuen ezer berezirik antzeman: halako ederra zen anderea ezen guztiz liluratutarik, jan egin omen zuen; baina argizariak bere ahoan desegin eta bere zulo guztiak estali zituen, eta horren ondorioz itotzen hasi zen.

Orduan modragoetar ausart batzuk olagizonak zirenak, gori-goritan zuten burdin handi bat bere ahoan sartu eta barruko guztiak erre eta gero etsaia hil egin zen.

Hiltzeko moduari dagokionez ere bertsio bat baino gehiago ditugu, nahiz eta guztiak oso hurbilekoak izan: guztiek ahotik sartutako burdina, sastakai edo ezpata batez akabatu zutela diote, baina gehienek goritutako burdin batez izan zela gaineratzen dute. Batzuen esanetan, bestalde, errementariaren alabari suertatu zitzaionean gertatu ei zen guztia. Bestetan ordea, Erdiko Kalen bizi zen Martintxo izan omen zen -neskalaguna salbatu nahian- herensugea hil zuen olagizona.

Horrela desagertu zen herri hura beldurpean zuen basapiztia. Horregatik jarri omen herriari zioten Mondragoe izena.

A! Gainera, herensugeak uzten zuen arrastoa oraindik antzeman omen daiteke, Olandixo baserria eta Arrasate sigi-saga lotzen duen bide arroa piztiaren buztan luzeak menditik behera jaistean egindakoa da.

[-] Itxi