Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



[...]
Honezkero guda honetako kornetarekin
Euren bular gerrazale [dira] adoretuak,
Ez zen ez haranik gera euren mendizerra malkartsuan.
Ez dezala Tebasek bezala gizon armaturik luza:
Lur gogorra argira ekartzen dutenek,
Edota masa goritan lanean direnek,
Baitute lantzen metala, argiz beztiturik
Dunbotsu labetxoetan diraki.

Pirinio izoztuak ematen dizkien kristalak
Gozatzen dituzte Deba ibarrekoek,
Baita ere lan eztia diete ematen
Gatz zuritik bertoko mineral gaziek:
Munduko zutabetan bizi direnak,
Hodei gainetan garaikur gisa jarriak,
Eta Anboton, eta Udalatx haitzean,
laiotz gozatu, zaldu atseginean.

Hauxe da Arrazolako haran hozkirria,
Zeinarekin hainbat bideetatik bat egiten den
Urola ibaiaren bazterretan,
Non marmar isilak burdinolak zurtzen dituen:
Burdin arretik zepa hotzak
Sugar kartsuetan gorritzen ari
Aytonako [1] haranari, baita ere Zumaikoari
Zumez inguratzen loretako marrari.
[...][2]

EL BERNARDO, POEMA HEROYCO, 2. Liburukia (1585). Egilea: Bernardo de Balbuena (Valdepeñas, Ciudad Real, 20-XI-1562 - +11-X-1627, San Juan de Puerto Rico).

Kanpanzar - UDALATX (1.117 m) - Besaide - Udala

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko mendialdean...
Udalatxeko kobazulotik paisaia
Udalatxeko kobazulotik paisaia
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(174,918 byte)

KANPANZAR (467 m).
Mendateko PARKINGetik, errepidea kontuz zeharkatu eta HARROBI alderantz abiatuko gara. Lepo honen etimologia bitxia da, kondaira bati lotuta da-eta. Inguruetan aipatzen dutenez, lepo honetaraino amildu izan omen ziren IGOKUNDE edo ASENTSIO ERMITAren kanpaiak berau itxi ondoren. Honen aurriak Udalatxeko tontorraren inguruetan ezagutuko ditugu.

Behealdetik langa baten ondotik igaroko gara eta (“Udalaitz”) [1] seinalea jarraituz pistatik jarraituz berriz (“Udalaitz”) markatzen duen beste seinale bat aurkitu arte jarraituko dugu: honek xendra batean sartuko gaitu. Aldapa gogorrean artadian igoko gara, sigi-saga, basoa utzi eta inguru soil batera irten arte.

Tarte laburrean zedarri bat ikusiko dugu, ondoan hainbat margo marka dituelarik: aurrera zein gora doazen markak daude. Guk pendiza handiagoa duen ezkerreko aldapari ekingo diogu, eskuineko bidea baino erosoagoa delako.

Markak jarraituz, Udalatik datorren bidea aurkitzen den lepotxo batera iritsiko gara, ARRASATE gainean dagoen GURUTZE-BEGIRATOKIra (1.073 m) iritsi baino lehen: bertaraino igoko gara ikusmiraz goza dezagun.

ASENTSIO ERMITAren AURRIen ondoan igaroko gara, azken gailurreriaraino hurbilduko garelarik. Hementxe bertan ezkerreko zidorrak ura duen koba batera eramango gintuzke. Gailurreria erraza da gainditzeko eta halaxe, UDALATX (1.117 m) tontorrera iritsiko gara. Anboto damak, Marik, badu ere bizitokia mendi malkartsu honetako kobazulo batean.

Gailurretik eta zidor onetik, igo dugun kontrako norabidean jaitsiko gara (M). Eskuinaldeko paretan dagoen barrunbe baten, baita ere ezkerrean utziko dugun leize-zulo baten ondoan igaroko gara. Apur bat geroago, adi bagara, eskuinean dagoen kobazulo handi bat ikusiko dugu: honek bisita merezi duelakoan gaude.

Zidorra ERDIKOATXA puntaren aurreko lepora hurbilduko da, gailurrerian bertan, ELORRIOko egundoko bista ikusiko dugularik. Eguraldi ona izanez gero, kasko honetara igotzea liteke, baita ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalatxeko ermita debekatua.

Peña Santiagok jaso izan zuen bezala, Lope de Isastik dioenez haren "Compendio Historial" lanean halako informazioa jaso dezakegu: "Igokunde edo Asentsio ermita, ermita zaharra eta deboziozkoa Udalatxeko haitzean dagoena, Arrasateko jurisdikzioan, non eremitak, letretako gizonak bizi izan diren... hala aipatzen du Esteban Garibaik bertoko biztanle gisa." [3]

Udalatx [4] mendiko desagertutako ermita, haitzaren gainean kokaturik zegoena, Igokunde eguneko bezperetan prozesioan bisitatua izaten zen erauntsi zuten arte. Kalagorriko gotzaingoak errespetu eta begirune faltagatik prozesioa egitea galarazi zuen.

Igokundeko Igande ugari igaro dira arrasatearrek XVIII. mendean festaren bezpera egunean Udalatx tontorraren inguruetara aldapa gogorra gaindituz igotzen utzi ziotenetik, bertan dagoen desagertutako baselizara erromerian iristeko. Esteban Garibaik 1570ean [5] "hargintzako baseliza sendotzat" hartzen du ordoki txiki batean, hegoalderantz orientaturik, bi gurutzeren artean zegoen ermita.

Ordoki txiki batean, ia tontorrean bertan kokaturik, hegoaldeko isurialde malkartsuan zintzilik dira ermitategi honen aurri zaharrak. Udalako elizatariko Fabrikaren liburuan (1. Liburukian, 52. orrian) elizaren lehen aipu historikoa [6] topatu dugu:

«Udalako haitzeko Sanct Asentio Ermita eta Elizan; Mondragoeko Hiribilduaren Jurisdikzioa dela, Ekainaren lehen egunean mila eta bostehun eta berrogeita hamalauko urtean, Orejón Lizentziatu txit Agurgarriak, Kalagorriko eta Ozkabarteko Gotzaingoren Bisitatzailea, Johan Jaun Apezpikuak eta berroren Maiestatearen Kontseiluak izendatutakoa, delako haitzaren gainean kokaturik dagoen eliza eta ermitara igo zen eta halaber honen aldare eta erretaulak bisitatu zituen, baita etxea eta ermitaren eraikinak. Gaizki konpondua eta teilatua ia erortzear zegoela ikusi zuen, eta horren ondorioz Mondragoeko Hiribilduaren Kontseiluari baita delako eliza eta ermitari jainkozaletasuna eta ardura dien lagun guztiei, konpondu dezaten eskatu zien. Eta eskomunio zigorraren pean ezein pertsonak ez dezala hain lan santua galarazten saiatu. Hala dela, limosna eta obra onen trukean Jaungoikoak saria emango dien».[7]

1585eko Bernardo de Balbuena olerkariak, haren "El Bernardo" izeneko poema epikoan, VIII. liburuan (bigarren tomoan), Karol Handiaren kontra Orreagako batailan parte hartu zuten zaldunak ikuskatzean, ondorengo deskribapena dagokion gerlari bat aipatzen du:

Geure legeak erakusten duen argira etorri zen,
Arbante fraidearen otoitzari esker,
Udalatxeko haitz garaian bizi da bera,
Handik, haren baselizatik mundua zuzentzen duela.[8]

Datu honek Udalatx tontorraren ondoan arraso batean zegoen ermitak eta paraje osoak garai haietan izan zuten garrantziaz diosku. Gainera, Orreagako bataila 778. urtearen inguruan gertatu zen... eta datu honek baseliza oso zaharra zelakoan zeudela azpimarratzen du. Liburu berean tontorrari eta inguruko eskualdeei buruzko bigarren erreferentzia bat aurki daiteke (testu honen hasieran eskainia da).

Desagertutako monasterioak, nabe bakarrekoa, zuen 20 x 6 metroko oin angeluzuzenekoaren aztarna arkitektonikoak gordetzen ditu oraindik orain, hego-ekialderantz (nagusia) eta ipar-mendebalderantz (atzekoa) zuzendurik diren fatxadetan 1,55 x 1,50 metroko lodiera duten kontrahorma dituelarik. Aldarea hego-ekialdeko murruaren kontra egon beharko zukeen, aurreko pareta guztiek bezala, gutxi gorabehera metro bateko lodiera duelarik.

Ermitaren inguruetan, E-ko norabidera begira, zelai batzuk daude eta jasotako tradizioaren arabera bertan kokatzen ziren antzinako eremitauek kudeatzen zituzten baratzak. Gainera, inguruetan ere hainbat koba eta leize-zulo ere ikus daitezke.

Asentsio ermitaren azken aurriak, herrian garaien kokaturikoa, itsas gaineko 1.020 metroko garaieran direnak, argi eta garbi ikus daitezke Udalatxeko gainera igotzen bagara. Garai zahar haietan bizi izan zirenen lagunen eta ohituren oroitzapenak dakarzkigute gogora, eta behin baino gehiagotan sortu diezagukete sinesgaiztasuna eta harridura, hauei buruz gehiago ikasten dugunean.

Baselizen "tourra"

Adibide ona litzateke udal-barrutian diren ermitak lotzen dituen "tour" bat antolatzea, Igokundearen baseliza ere barruan kontuan hartuz. Arrasaten, beste toki askotan bezala, Jainkoaren Igoeraren aurreko hiru goizaldetan santu guztien erregute-prozesioan ospatzen ziren ermita guztiak bisitatuz. Matromaiko San Bartolometik eta Andra Mari Zuritik, Udalatxeko Asentsioraino, azkenik 9:00etarako parrokiara itzultzearren.

Probarik gogorrena, hau da, Udalatxeko ermitarako igoera Udala, Uribarri, Garagartza eta Gesalibar elizatariei zegokien. Baina dirudienez tontor harro eta garai honetarainoko igoera erregute-prozesioan nekez mantendu zezakeen jarraitu beharreko begiramen eta formaltasunari eutsiz. Halaxe aipatu zuen bederen garai hartan Kalagorriko apezpikuen egoitzatik etorritako bisitatzaile apostoliko batek. Bisita-autoan sinodoko bisitatzaileak "ez daitezela prozesiorik ospa, ezta Udalako haitzaren tontor helezinean dagoen Asentsio ermitaraino ere" [9] agintzen zuen-eta.

Dirudienez debekuaren zioa jendea prozesioan jaten, kalakan eta jarraitu beharreko errespetuz egiten zutelakoan datza.

XVI eta XVII. mendeetan mezak egin ziren jasotako dokumentuen arabera (Urangak 1528, 1540 eta 1581 urteotan mezak eman zireneko erreferentziak jaso zituen "Igokundearen egunean hiru errealeko meza-sariarekin". 1713an oraindik igotzen zen prozesioan Mendekosteko hirugarren egunean. Udala, Uribarri, Garagartza eta Gesalibarreko bizilagunek apezpikuaren debekuari entzungor egin zioten eta Udalatxeko prozesio tradizionalarekin jarraitu zuten harik eta 1733. urtean Kalagorriko Apezpikuak debekua berretsi eta ermitaren ixtea agindu zuen arte, bertan sartuko zen ororentzako eskomunioa jasoko zuela zioen mehatxupean oraingoan. Sinodo-bisitariak ondoko testua idatzi zuen Udalako elizatariaren liburuan ("itxita mantendu dadila eta garbitasunez eta eskomunio larriaren zigorraren pean ez daitezela baseliza honetan, pikorrak, lastoa, egurra ezta beste gauza lizunik ere...") [10].

1773an erauntsia

Ermita 1773an erauntsia izan bazen ere, Gesalibar, Garagartza eta Udala auzoetako lagunek XX. mendean sarturik ere erromerian igotzen jarraitu zuten, Rodríguez de Ondarrak jasotako testigantzen arabera.

1958an Aranzadi Zientzia Elkarteko kide honek, Iñarra Parrokoak eta José Letona Arrasateko historialariak lagunduta, ermitaren aurriei egindako azken indusketa egin zuen.

Halaxe, esate baterako, 1958an 75 urte zituen Rufino Agirre garagartzarrak gaztetan inoiz ez ziola Asentsio festan Udalatx mendira igotzeari utzi izan kontatu zion, eta berarekin beste hainbat lagun gorako bidean 40 kredo otoiztuz. Eta gero Gesalibarreko parrokiara jaisten zen Meza Nagusia entzuteko. Auzo berekoa zen Francisco Parraya Ozaetak ikerlariari halaxe komentatu zion, gaztetxo zenean, XX. mendeko lehen urteetan, Udalako gazteria Asentsio zelaietara soinuarekin erromeriara igotzen zirela Asentzio eguneko arratsaldean.

Erauntsitako ermita berreraikitzeko saiakerak ez dira falta bere historian zehar, 1925. urtean Juan Carlos Guerra abokatu eta historialari arrasatearrak gidatutakoa esate baterako: ikusten denez, ezin izan zuen aurrera egin haren helburu zintzoa lortzeko.

Gaur egun oso egoera penagarrian dago: pilareen muinoiak, manposteriazko kontrahormak, eroritako murruak, harri-pilak... ermita ezaguna izan zenaren arrasto batzuk baino ez dira geratzen eta laster ez da gehiago geratuko, mendeetan zehar sabelean onartu zuen mendiaren harri guztiekin batera nahastuta.

Kondairak eta tradizioak

Aranzadi Zientzia Elkarteko Pedro Rodriguez de Ondarrak Udalatxeko ermitaren inguruan honako kondaira eta sinesmenak jaso zituen 1958an egindako ikerketan.

Orduan, Udalatxeko IM-an, Kanpanzar parajearen inguruan Asentsioko kanpaiak bertaraino amildu izanaren sinesmena jaso zuen: horrengatik omen datorkio mendi-lepoari Kanpanzar izena.

Orduan bizi ziren Gesalibarreko atso batzuek, euren aitona-amonei ondorengoa entzun izan omen zieten, "Udalatxeko Asentsio ermitaren zenobioa desegitean, soilik bi eremitau geratu omen zirela hura zaintzen... inguru haietan limosna eske zebiltzala eta ateratzen zutenekin negua igarotzeko lain zutela. Hango fraideek konjuruak eta otoitzak egiten zituztela han bizi bitartean, horrelaxe Ugarango zelaien gainean Jainkoaren bedeinkazioak ekarriz; eta hala uste izan zen eta horrela gertatu, santutegia fraiderik gabe geratu ostean, ondoren ez-ohizko ekaitzak, hozte handiegiak, ezegonkortasun atmosferikoak... gertatu omen zirela... hain gogorrak ezen hurrengo zazpi urtetan artoak ez ziren heldu eta jasotako uztak oso txarrak izan zirela, bereziki garaietan kokatutako parajeetan". [11]

Salturri baserrian halaxe zioten "... Asentsion bizi ziren eremitauak baserri honetan babesten zirela negu gorrietan bertoko basapiztiek jazartzen zietenean". [12]

Baserri berean jasotako beste kontu batek halaxe dio "Salturri baserria komentua zela eta bertan bizi ziren fraideak bertatik ermitara igotzen zirela". [13]

1565etik 1568ra bitartean Udalatxeko ermitategian Julian de Aldaola izeneko abadea bizi izan zela dakigu, eta honexek ematen zuen meza Udalako elizatariko abadeak ezin zuenean.

ITURRIAK:

OHARRAK:

  • [1] Ezin dugu Aytona non den kokatu.
  • [2] Jatorrizkoa gaztelaniazko testuan.
  • [3] "Ermita de San Ascensio o Ascensión, hermita antigua y devota en la peña de Udalacha, jurisdiccion de Arrasate, á donde han morado hermitaños, personas de letras, que refiere Estevan de Garibai, como natural de esta tierra".
  • [4] Izen zuzena Udalatx da eta ez Udalaitz, euskara batuaren eraginez zabarki zabaldu den moduan: izan ere Arrasateko inguruetan haitzari "atx" esaten zaio, eta toponimo bati ezin zaio izena horrela izena aldatu.
  • [5] "...en la sumidad suya tiene una fuerte basílica de cantería, donde ha habido ermitaños y personas de letras". Letona eta Leibarrek jasoa.
  • [6] Letona eta Leibarrek jasoa.
  • [7] "... En la Ermita e Iglesia de Sanct Asentio de la peña de Udala; que es la Jurisdicción de la Villa de Mondragón, a primer día del mes de Junio del año de mil e quinientos cincuenta y cuatro años, el muy Rvdo. Lic. Orejón, Visitador General del Obispado de Calahorra y la Calzada por el muy Ilmo. Sr. D. Johan obpo. de este obispado, del Consejo de su Majestad, visitó la dicha ermita e iglesia subiendo a la dicha peña e igoalmente visitó los altares y retablos de ella. y la casa y edificios de la ermita. Halló estar mal reparada y el tejado para caer, por lo que recomendó al Consejo de la Villa de Mondragón y a las personas que tienen cargo y devoción a la dicha iglesia y ermita, la reparen. Y mandó que ninguna persona sea osada de impedir tan santa obra so pena de excomunión. De la cual limosna y buena obra Dios les dará el galardón".
  • [8] Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko atalean aurkituko duzu.
    [...] // Urre-koloreko gurutze horrek ezagutarazten duena // Ballugante ospetsuaren biloba, // Sansueñako murruen fundatzailea, // Eta Mariano Atlanteren ondorengoa: // Geure legeak erakusten duen argira etorri zen, // Arbante fraidearen otoitzari esker, // Udalatxeko haitz garaian bizi da bera, // Handik, haren baselizatik mundua zuzentzen duela. // [...]
  • [9] "no se hagan procesiones ni siquiera a la ermita de la Ascensión sita sobre la inaccesible cumbre de la peña de Udala".
  • [10] "...que se tenga cerrada y con decencia y pena de excomunión maior no entren en dicha ermita; granos, paja, madera ni otras cosas yndecentes...".
  • [11] "Que al deshacerse el cenobio de la Ascensión de Udalatx, solamente quedaron dos ermitaños cuidando aquello... Que postulaban limosna por aquellos contornos en verano y con lo que sacaban pasaban el invierno. Que los frailes aquellos hacían conjuros y oraciones mientras vivían allí, atrayendo así las bendiciones celestiales sobre los campos de Ugaran; y que, como se temía, al quedar deshabitado el santuario, sucedieron después tempestades desusadas, excesivos fríos, desarreglos atmosféricos... en tal grado, que en los 7 años siguientes no maduraron los maíces y hubo pésimas cosechas, sobre todo en parajes elevados...".
  • [12] "...que los hermitaños que vivían en la Ascensión solían refugiarse en dicho caserío cuando eran acosados por las fieras en los inviernos crudos."
  • [13] "que antiguamente el caserío Salturri era un convento y que los frailes que lo habitaban subían a decir misa a la Ermita...".
[-] Itxi 
Eranskina (2)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Besaide, utzi gaituzten mendizaleen oroimeneko monumentua.

Eranskina (3)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalako auzoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Martin Abade.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Arrasateko herensugearen kondaira.

Irakurri gehiago [+]