Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



TXITXARRA ETA INURRIAREN ALEGIA (Itzulpena)

Abestuz igaro zuen uda osoa Txitxarrak, jatekorik gorde gabe; negua etortzean hotzak isilik egon eta haren logela estuan babesa bilatzea eraman zuen. Jatekorik gabe ikusi zuen haren burua, ez euli, ez zizare, ez gari ez zekalerik ahora eramateko.

Bertan ere bizi zen Inurria, aldameneko gelan, eta begirune eta errespetuzko mila adierazpen eginez halaxe esan zion txitxarrak: "Inurri anderea, zure aletegian, zure beharretarako jateko hornidurarik soberan duzunez, utz iezaiozu txitxar gizagaixo honi zerbait-edo negu honetan aurrera egin dezan, alegera eta pozik ibili baita iraganean, ez baitu inoiz kalterik ezagutu ezta horren beldur izateko ikasi ere. Ez izan zalantzarik niri hori uzteko, zeren eta zintzoki mozkinekin ordaintzeko hitza ematen dizut, nik dudan izen garbia erabiliz."

Inurri ñapurrak, adorez erantzun zion, bizkarrean aletegiko giltzak ezkutatuz "Nik utzi zuri lan ikaragarri gogorrez irabazten dudana! Esadazu, alfer hori, zer egin duzu garai hobeagotan?" "Ni, esan zuen Txitxarrak, bidaiari orori kantuan aritzen nintzaion, etenik egin gabe." / "Hara! Abesten ari zinela, ni lanean ari bitartean? Orain, bada, ni jaten ari naizela, dantzan, dantzan egizu gorputzak eskatzen ez badizu ere."

FÉLIX MARÍA SERAFÍN SÁNCHEZ DE SAMANIEGO ZABALA
(Guardia, 12 de octubre de 1745eko urriak 12, 1801eko abuztuak 11).

Pipaon - SEMENDIA (1.042 m) - CERVERA (1.384 m) - RECILLA (1.381 m) - Guardia (Laguardia).

Arabar Mendialdetik Arabar Errioxara...
Recillatik Palomares gainaren ikuspegia
Recillatik Palomares gainaren ikuspegia
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(182,209 byte)

Arabako hegoaldean, Mendialde eta Errioxa (arabar eta logroñoar) artean, TOLOÑO MENDIA dugu. Haren erdialdean, gaur bisitatu behar ditugun gainak daude. Hain zuzen, gutxi bisitaturiko mendiak dira, mendizerran oraindik garaiago diren beste hiru mendiak hurbil dituztelako: PALOMARES (1.446 m), RECILLAtik Palomareseko gandorraz banaturik dagoena, LARRASA (1.454 m) eta PEÑA DEL CASTILLO (1.432 m).

PIPAON (840 m).
Enparantzan, taberna bizkarrean dugula, elizaren aurrealdean, ezkerreko kalea (E) hartu eta GR-1 “ZIDOR HISTORIKOA” hartuko dugu, Empúries (Girona), Fisterraraino (Galizia), Katalunia, Aragoi, Hego Euskal Herria, Gaztela eta Leon, Kantabria, Asturias eta Galizia herrialdeetako lurretan barrena ibili dena. Araban, GR-1a 200 kilometrotan zehar dabil, eta ingurune honetan Lagran eta Pipaon arteko bide zaharra jarraitzen du. Gogora dezagun, aurreko apirilaren 11n Nafarroako Petillatik Sause (Sos del Rey Católico) herrira bitartean zidor honetan ibili ginela.

Pipaonen hainbat KONDAIRA gordetzen dira, eta kondairok aipatu gabe ezin gera gaitezke:

  • Pipaonetik igaro omen zen behin ERROLAN heroi piriniar ezaguna. Honek herriko neskatxa bat bahitu zuen eta RECILLAko ATAKArantz abiatu omen zen bertan kanpaldia antolatzeko. Herriko gazteak atakaraino igo ziren eta neskatxa itzul zezan eskatu, azkenik berealdiko borroka suertatuz. Errolan berak, gazteen zangartasuna ikustean, neskatxaren itzulera agindu zuen.

  • Beste kondaira batek mairuek bahitutako neskatxa bat aipatzen du. Neskatxa Granadako kalifa artatzeko eraman omen zuten. Atso zahar izanik, kalifari haren herrira itzultzeko eskaria egin zion, baita eskaria eman ere kalifak, herrira neskame mairu batez lagundurik etorri zelarik. Neskame hau Pipaonen ezkondu omen zen. Gaur egun oraindik ere bada “mora” (mairua) ezizena duen familia herri honetan.

  • Azkenik, SAN ILDEFONSO Pipaonen jaio zela ere esaten da. Diru askotako sendi ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko urriaren 10ean.

Guardia

Geroago bai, denbora izango dugu “Oso noble, leial koroatutako” -gaztelaniaz izendatutako "Muy Noble, Leal y Coronada Villa"- Guardia hiribilduan galtzeko aukera. Gain batean kokaturik, Nafarroako Antso Azkarrak eraikitzen agindu zuen murruak ditu. Oraindik ere hiribilduan sartzeko bost ate gordetzen dira. Bere izenak honako hauek dira: Mercadal, Carnicerías, Paganos, San Juan, eta Santa Engrazia. Bere kale eta txokoek erdi aroko zaporea gordetzen dute. Haren ekonomia ardogintzan oinarritzen da, bertan egiten da eta herrian kokatzen diren upategi ugarietan.

Erdi Aroan hainbat izan jaso izan zituen: Leguarda, Gardia, Guardia, Guoardia, Lagarde, Lagardia eta Laguoardia, azkenik egungo Laguardia edo Guardia izenekin geratu delarik.

Euskaraz esleitu zaion izenarekin hainbat ika-mika ere sortu dira. XIX. mendearen amaieran 1164ko hiribildu egite karta jaso izan jasotzearen aurretik, Guardiak Biasteri izena zuen sinismena zabaldu zen. Askok Biasteri euskal izen bezala ikusi zuten, eta horren ondorioz hainbat etimologia oker zabaldu zuren (esaterako bi haitz herri). Horrek Biasteri orain dela urte gutxira arte erabilitako izena izatera ekarri zuen. Hala eta guztiz ere, XX. mendearen azken urteotan filologo eta historialari askok erabaki batean egin zuten bat: Biasteri ez Guardiari, baizik eta Viñaspreri emandako izena zen, eta horren ondorioz izenemate hori guztiz okerra zen. Gaur egun, EUSKALTZAINDIAk herriaren izen zuzentzat Guardia dela ebatzi du.

Ugariak dira herrian interes handiko monumentu eta tokiak:

  • MURRUAK: herria inguratzen duten murru garaiak metroko lodiera dute, harlanduz egindako geruzaz estaliak dira eta adarbe almenatu batez koroaturik daude. Herrian sartzeko 5 atez horniturik daude.

  • ERREGE-ERREGINEN SANTA MARIA monasterioa, seguruenik monasterio tenplario bat izan zelarik: hain zuzen ere ondoan Santa Maria Dorrea edo Abade Dorrea dago (bertan abadea bizi omen zen dorrea hain zuzen). Oso fatxada gotiko ederra erakusten du ia matxurarik izan gabe gorde izan delarik. Berau XIV. mendean eraikitzen bukatu zuten. XVII. mendean polikromatu zuten. Estatuan gorde diren portiko polikromatu bakarretako bat dugu (Toron –Zamora- beste bat ikus daiteke). Arkibolten tailek Apostoluak ordezkatzen dituzte; mainelean Erreginen Ama Birjina antzezturik dago, izan ere, portiko honek Ama Birjinaren bizitza kontatzen du. Tinpanoan hiru zatitan banaturik dago, hiruek erliebe historiatuak dituztelarik.

  • SAN JUAN, estilo erromanikoan hasi eta gotikoan amaitu zutelarik. XVIII. mendean Pilareko Ama Birjinari kontsakratutako itsatsitako kapera du. Hegoaldeko portada XII. mende amaieran egindakoa da, estilo erromaniko frantsesean eginda hain zuzen. Bere kanpandorrea gazteluarena izan zen eta urte batzuk geroago kanpai-horma jarri izan zitzaion.

  • SANTA MARIA BERBERANA ermita erromanikoa. Arabar Errioxa osoan abside karratua duen eliza bakarra dugu.

  • ENPARANTZA NAGUSIA: arkupetua, hiribilduaren erdialdea. Bertan dira udaletxe zaharra eta berria. Azken honek fatxadan hiribilduaren armarriak erakusten ditu, baita automata batzuez hornituriko erloju karilloi bat. Erlojuak 12:00, 14:00, 17:00 eta 20:00etan herriko festetako kalejira ezagun bat dantzan jartzen ditu automatak.

  • UDALETXE ZAHAR errenazentista: Carlos V.aren armarri inperiala du fatxadan jarria.

  • KAPUTXINOEN KONBENTUA.

  • HASIKINAREN ETXEA. Herrian zutik dirauen etxebizitza zaharrena dugu berau. Elizan, aspaldian, hamarren eta hasikinen zerga kobratzen zuen.

  • AURREHISTORIAKO AZTARNATEGIAK… hainbat trikuharri eta LA HOYAko aztarnategi zeltiberiarra. Urmael zeltiberiarra.

  • FELIX MARIA SAMANIEGO FABULISTAren JAIOTETXEA. XVII. mendeko jauregia: bertan TURISMO BULEGOA dago.

  • URMAELAK ETA "EL PRAO" URTEGIA: biotopo babestua. Carralogroño eta Carravalseca izeneko urmael endorreiko biak hartzen ditu barnean, baita Prao de la Paul izeneko urtegia ere, aspaldian urmael batez hornituriko ingurune batean eraikitakoa hain zuzen.

  • UPELTEGIAK: hiribildu honen lurrazpikoa upeltegi bezala erabilitako koba ugariz horniturik dago. Murruez inguraturiko esparruaren kanpoaldean beste upeltegi handi ezagun aurkitzen dira, esaterako YSIOS UPELTEGIA, Santiago Calatrava arkitektoak diseinaturikoa. Upeltegi batzuk bisita turistikoak onartzen dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO: Guardia: http://www.laguardia-alava.com/index.asp

[-] Itxi 
Eranskina (2)

2010eko urriaren 10ean.

Viñapre toponimoaren euskarazko denominazioari (Binasperi, Biasteri, etc.) eta identifikazio okerrari (Laguardia = Biasteri) buruzkoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko urriaren 10ean.

Félix María Serafín Sánchez de Samaniego Zabala

Irakurri gehiago [+]