Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



STENDHALEN SINDROMEA.

Henri Beyle eleberrigilea (Grenoble, 1783ko urtarrilar en 23a - Paris, 1842ko martxoaren 23a), Stendhal ezizenez ezagunago dena, 1817an Florentzia bisitatu omen zuen, haren egunkarirako xehetasunik ez galtzen gogor ahalegindu zelarik. Egun osoa elizak, museoak eta arte-galeriak ederresten igaro zuen, eta urrats oro kupula, fresko, estatua eta fatxada ugariren ikustaldi bikainarekin hunkitu zen. Baina bat-batean, Santa Croceko eliza dotorean sartzean, zorabiaturik sentitu zen, palpitazioak, bertigoa, estutasuna eta itotzen ari izango balitz bezalako sentsazioa i zan zituen, eta horren ondorioz, kanpora irten beharra izan zuen airea hartzeko. Aztertu zuen medikuak "edertasun gaindosia" diagnostikatu zion, eta ordudanik sintoma honi "Stendhalen sindrome"-aren izenarekin ezagutzen zaio. Idazleak, mundu osoko garai gu ztietako milioika biztanleei Florentzia bisitatzen duten bakoitzean loa kendu izan dien gaitza aurkitu zuen: Florentzia, hain ederra da non zentzumenak zorabiatzen dituen.


EDERTASUNA...

"Behin, Carlotti izeneko margolari italiar batek edertasuna zer den definitu zuen; batera lanean ari diren atalen batuketa dela esan zuen, halako moldez non ez den ezein besterik gehitu edo aldatu behar. Horixe zara zu. Ederra zara benetan".

-Next (2007) filmeko aipua-

Petilla Aragoi - ROITAKO GAZTELUA (905 m) - Sause (Sos del Rey Católico) -- GR-1 zidor historikotik.

Nafarroako enklabe Petillatik Sauserako bidean (GR-1 jarraituz)...
Roitarako bidean
Roitarako bidean
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(82,696 byte)

PETILLA ARAGOI (861 m).
Euskal Herriko mapari begiratzen badiogu, exklabe gisa, Petilla haren mugetatik at geratzen da. Bi irlaz osaturik dago (Petilla –nagusia- eta Petillako Baztan edo Baztan, gainean San Antonio ermitaren eraikina duelarik) eta biak Nafarroako mugetatik 13 kilometrora aurkitzen dira. Exklabe biok Zaragoza herrien lursailez inguraturik dauden arren, Sause (Sos), Uncastillo, Isuerre edo Navardun hain zuzen, inguruetako mendiek ez digute herriok ikusten utziko. Mendi hauek Aragoiko aurre-Pirinioetakoak ditugu eta mendiotan zehar ibiliko gara GR-1 zidorra jarraituz.

Petilla mendiaren eguteran aurkitzen da. Hiru kale eta plaza bat, Nafarroakoa, besterik ez dauzka. Herriaren atzealdean, haitz erraldoi bat zutik dirau, eta haitz handi honen gainean orain dela 1000 urte eraiki zen Nafarroako Erreinua defendatu zuen gazteluetako bat, Roytako (gaur bisitatuko duguna), edo ibilbide amaierako Sauseko (Sos) gazteluek egin zuten bezalaxe. Herri honetan gainera jaio zen SANTIAGO RAMÓN Y CAJAL, 1906. urtean Nobel Saria jaso zuen medikua hain zuzen: honen omenez Petillan museo bat dago eta hona etorriko garen hurrengoan ikusteko gonbita egiten dizuegu.

NAFARROAKO PLAZA txikitik (00:00h) abiatuko gara, elizaren ondoan kokaturik dagoen arkuaren petik igaroz. Ezkerrerantz bira egingo dugu eta tabernaren eta ostatuaren –baita frontoi txikiaren- ondotik jarraitzen duen zidorrean segituko dugu. Zidor estu batek hainbat bihurgune marraztuko ditu eta azkenik, ezpel eta erkametz zuhaixken artean errepidera jaitsiko gara (00:20h), UR-TANGA bat aurkitzen den puntura hain zuzen: nahi duenak bertatik irteten den ur-txorrota oparotik edan dezake bidean aurrera egin baino lehen.

Puntu honetatik aurrera Navardunera eramango gintuzkeen errepidetik jarraituko dugu. Laster, (SL NA 201eko markekin) LABAZIAko ITURRIra daraman pista batekin egingo dugu ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko apirilaren 4an.

GR-1 zidor historikoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko apirilaren 4an.

Petilla Aragoi.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko apirilaren 4an.

Santiago Ramón y Cajal

Santiago Ramón y Cajal (Petilla de Aragón, Nafarroa, 1852ko maiatzak 1 - Madrid, 1934ko urriak 17). Nahiz eta Nafarroan jaio haren aitaren lan-norakoagatik, beti aragoiartzat izan omen zuen bere burua. Histologian eta anatomo-patologia mikroskopikoan espezializatutako medikua izan zen. 1906an Nobel Saria jaso zuen, zelula nerbiosoen morfologia eta prozesu konektiboak arautzen dituzten mekanismoak aurkitzeagatik hain zuzen, "neuronaren doktrina" izenez ezaguna izan zen teoria berri era iraultzailea landuz, burmuineko ehundura banakako zelulez osaturik dagoen teorian oinarrituz. "80ko belaunaldi"-ko edo "Jakintsuen belaunaldi"-ko burua izan zen.


1852ko maiatzean Petilla Aragoin jaio zen, Justo Ramón eta Antonia Cajal-en seme gisa hain zuzen. 1854an familia osoa Larresera bizitzera joan zen: 1855ean Lunara joan ziren, 1856an Valpalmasera eta 1860an Ayerbera, aitaren lanaren arrazoiak direla medio... aita 1858an medikuntzan doktoratu zen.

1861ean Jakan (Hueska) Batxilergo ikasketak hasi, eta Hueskan geroago jarraitu zituen 1864. urtean. 1866 eta 1868 urteen artean ikasketak abandonatu eta bizargin-laguntzaile, zapatari-morroi (Ayerben) gisa lan egin zuen: urte haietan herriz herri zihoazen argazkilarien bitartez argazkilaritzarekin lehen kontaktua izan zuen.1865an hain zuzen, Ayerbetik igaro zen trenaren bitartez burdinbidea ere ezagutu zuen.

1869an ikasketekin jarraitzera itzuli zen, eta batxilergoa amaitu ondoren, medikuntza ikastearren egin beharreko prestakuntzako ikasketak hasi zituen familia Zaragozara joan ondoren (1870). 1871n, disekzio-laguntzaile izendatu zuten, eta 1872an Medikuntza Fakultateko anatomiazko irakasle-laguntzaile oposaketa irabazi zuen.

1873an Medikuntzan lizentziatura lortu zuen eta soldaduska eginez, bigarren medikuaren lanak hartu zituen Armadako Osasun Gorputzean sartu ondoren. 1874an kapitain maila eskuratu zuen eta Kubara bidali zuten: bertan paludismo eta disenteriaz gaixotuko zen eta horren ondorioz Zaragozara (Espainia) itzuliko zen, bertan anatomiazko bitarteko-laguntzaile lanpostua eskuratuz. 1876. urtean Zaragozako Gracia ospitalean praktikante eta Anatomiako bitarteko-laguntzailea izan zen. 1877an histologian interesaturik Madrilen doktorego azterketak egin zituen eta halaxe, Zaragozan histologiako laborategi bat sortzeko asmotan bere lehen mikroskopioa erosi zuen (Verick mikroskopio bat hain zuzen). Urte berean Zaragozako Medikuntza Fakultateko Irakasle bitarteko laguntzaile lanak hartu zituen eta bertan Aureliano Maestre de San Juan (1828an Granadan jaiotako eta Alacanten zientifikoa, histologoa, medikua, anatomista eta 1890n zendutako akademiko espainiarra) ezagutu zuen.

1878an bere lehen oposaketa nagusietara aurkeztu zen eta hemoptisiaz (biriketako gaixotasunaz) gaixotu zen, Panticosan eta San Juan de la Peñako monasterioan atsedena hartzen izan zelarik. Urtebete geroago (1879) Zaragozako Anatomia Museoen zuzendariaren lanpostua eskuratu zuen. Urte bereko uztailaren 19an Silveria Fañanás Garcíarekin ezkondu zen.

1880. urtean bere lehen lanak argitaratzen hasi zen, hiru urte geroago, 1883an, oposaketaren bitartez Valentziako katedra lortuz: 1884an horregatik hiri hartara bizitzera joan zen. 1885-1886an hain zuzen Valentzian bertan, kolera epidemia zabaldu zen eta berari buruzko hainbat txosten prestatu zituen: hori dela eta Zaragozako Aldundiak Zeiss mikroskopio berri bat oparitu zion. Momentu honetatik aurrera bere lan histologikoekin hasi zen eta Histologia Eskuliburuko faszikuluen argitalpena prestatzeari ekin zion. Ramon y Cajalen biografian interesgarri eta bitxi den kontuetako bat urte hauetan hipnosiaren gainean jarritako interesa dugu. Merezimendu bidezko lehiaketako plaza irabazteagatik, 1887an Bartzelonara lekualdatu zen, Histología Normal eta Patologikoko Katedratiko lanpostua hartuz: garai hauetan da Golgiren metodoa erabiltzen hasi zenekoa, nerbio-sistemako zelulak banakoak direla demostratuz (1888): Revista Trimestral de Histología Normal y Patológica aldizkaria argitaratu zuen.

Medikuntza eta zientziarekin lotutako lan jarraian, 1989an, Manual de histología normal y técnica micrográfica hiruhileko aldizkariari hastapena eman zion, garai hartan Europa Erdiko beste aldizkariekin kontaktuak sendotuz. Halaxe, Alemaniako Elkarte Alemaniarreko Batzarrean parte hartu zuen Berlinen eta bertan bere deskubrimendua aurkeztu zuen, Kölliker-ekin adiskide eginez. 1890an, Manual de anatomía patológica delakoa argitaratu zuen. 1891etik aurrera nerbio-sistemaren enbrioi-garapenaren gaineko lanak indartu zituen, neuronen polarizazio dinamikoaren legea aurkeztu eta Cambridgeko Unibertsitateak 'Honoris Causa' Doktore izendatu zuen (1893-1894). 1895ean, Madrileko Zientzien Erret Akademiaren kide izendatu zuten, baita ere Viena, París, Lisboa, Berlin hirietako akademiena ere... 1896an, Societé de Biologie delakoaren 'Fauvelle' saria jaso zuen, Revista Micrográfica delakoa sortu eta Madrileño Medikuntzako Erret Akademiaren kide deitu zuten. 1899an, Estatu Batuak bisitatu zituen bertako hainbat unibertsitatek deituta, Worcester-eko Unibertsitateak "Honoris Causa" Doktore izendatu zuen, eta urte berean Alemania, Ingalaterra, Frantzia eta Italiara bidaiatu zen hainbat hitzaldi ematearen helburuarekin.

1900ean Parisen Moskuko Nazioarteko Saria eman zitzaion, eta Espainian Isabel Erregina Katolikoaren Gurutze Handia (1901), baita Alfontso XII.aren Gurutze Handia ere. Halaber, Alfontso XII. Higienezko Institutu Nazionala sortu zen eta Ramon y Cajalek zuzendaritza kargua hartu zuen; garai berean "Trabajos del Laboratorio de Investigaciones Biológicas" urtekaria argitaratu zuen. 1903an Madrilen Medikuntzako Nazioarteko Kongresua ospatu zen eta orduan nerbio-sistemari buruzko ikerkuntzak hasi zituen. 1904an, Textura del sistema nervioso del hombre y de los vertebrados lana argitaratu zuen, haren lanik garrantzitsuena hain zuzen. 1905ean Espainiako Erret Akademiaren hautatutako partaide izendatu zuten, eta Berlingo Zientzia Akademia Inperialak emandako urrezko Helmholz domina ere jaso zuen.

1906ko abenduaren 10ean MEDIKUNTZA eta FISIOLOGIAko NOBEL SARIA jaso zuen, Estokolmoko Musika Erret Akademian. Urte berean Instrukzio Publikoko ministro karguari muzin egin zion. 1911n Histologie du système nerveux de l'homme et des vertébrés lana frantsesez argitaratu zen. 1914an "Degeneración y Regeneración del sistema nervioso" liburua argitaratu zuen. 1918an, Francisco Tellorekin batera, Manual técnico de anatomía patológica liburua argitaratu zuen. Urte batzuk geroago Centro de Investigaciones Biológicas o Instituto Cajal delakoa sortu zen, eta erakunde honen zuzendaritza hartu zuen Alfontso XIII. Higiene Institutuaren kargua abandonatuz. 1922an, akademikoki jubilatu zen eta Madrileko Zientzien Erret Akademiak Echegaray Saria eman zion. 1924an Sorbonak Doctor honoris causa izendatu zuen. 1925ean, Zaragozako Medikuntza Fakultatean Mariano Benlliurek egindako bere omenezko marmolezko estatua inauguratu zen. 1932an Cajal Institutuko zuzendaritza eta Junta para Ampliación de Estudios delakoaren presidentetza utzi zuen. Espainiako Historia Naturaleko Elkartearen Ohorezko Presidente izendatu zuten. 1933an, bere dizipulu zen Fernando de Castrorekin Técnica Micrográfica del Sistema Nervioso liburua argitaratu zuen, non bertan Santiago Ramon y Cajal eta ordura arteko bere eskolak garatutako teknika histologikoen laburpena batzen zen. Aldi berean Errepublikaren Ordenako Banda jaso zuen.

Madrilen, 1934ko urriaren 17an zendu zen.

Haren karrera luzean, medikuntzako liburu, eskuliburu, artikulu ugari idazteaz gain, zientzia arlotik kanpoko literaturari (autobiografikoari) ere eskaini zion denbora eta besteak beste honako hauek idatzi zituen:

  • 1866an, Cuentos de vacaciones idatzi zuen.
  • 1901ean, Mi infancia y juventud argitaratu zuen.
  • 1905ean, Cuentos de vacaciones eta Historia de mi labor científica argitaratu zituen.
  • 1912an, La fotografía de los colores argitaratu zuen.
  • 1917an, Recuerdos de mi vida (I. liburukia: "Mi infancia y juventud"; II. liburukia: "Historia de mi labor científica") argitaratu zituen.
  • 1923an, Recuerdos de mi vida liburuaren 3. argitalpena atera zen.
  • 1934an, hil aurretik, El mundo visto a los ochenta años liburua argitaratu zuen.

ITURRIA: http://www.petilladearagon.com

[-] Itxi 
Eranskina (4)

2010eko apirilaren 6an.

Roitako gaztelua (Cercastiel).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko apirilaren 6an.

Roitako ermita.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (6)

2010eko apirilaren 6an.

Sause - Sos del Rey Católico

Irakurri gehiago [+]