Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



STENDHALEN SINDROMEA.

Henri Beyle eleberrigilea (Grenoble, 1783ko urtarrilar en 23a - Paris, 1842ko martxoaren 23a), Stendhal ezizenez ezagunago dena, 1817an Florentzia bisitatu omen zuen, haren egunkarirako xehetasunik ez galtzen gogor ahalegindu zelarik. Egun osoa elizak, museoak eta arte-galeriak ederresten igaro zuen, eta urrats oro kupula, fresko, estatua eta fatxada ugariren ikustaldi bikainarekin hunkitu zen. Baina bat-batean, Santa Croceko eliza dotorean sartzean, zorabiaturik sentitu zen, palpitazioak, bertigoa, estutasuna eta itotzen ari izango balitz bezalako sentsazioa i zan zituen, eta horren ondorioz, kanpora irten beharra izan zuen airea hartzeko. Aztertu zuen medikuak "edertasun gaindosia" diagnostikatu zion, eta ordudanik sintoma honi "Stendhalen sindrome"-aren izenarekin ezagutzen zaio. Idazleak, mundu osoko garai gu ztietako milioika biztanleei Florentzia bisitatzen duten bakoitzean loa kendu izan dien gaitza aurkitu zuen: Florentzia, hain ederra da non zentzumenak zorabiatzen dituen.


EDERTASUNA...

"Behin, Carlotti izeneko margolari italiar batek edertasuna zer den definitu zuen; batera lanean ari diren atalen batuketa dela esan zuen, halako moldez non ez den ezein besterik gehitu edo aldatu behar. Horixe zara zu. Ederra zara benetan".

-Next (2007) filmeko aipua-

Petilla Aragoi - ROITAKO GAZTELUA (905 m) - Sause (Sos del Rey Católico) -- GR-1 zidor historikotik.

Nafarroako enklabe Petillatik Sauserako bidean (GR-1 jarraituz)...
Roitarako bidean
Roitarako bidean
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(82,696 byte)

PETILLA ARAGOI (861 m).
Euskal Herriko mapari begiratzen badiogu, exklabe gisa, Petilla haren mugetatik at geratzen da. Bi irlaz osaturik dago (Petilla –nagusia- eta Petillako Baztan edo Baztan, gainean San Antonio ermitaren eraikina duelarik) eta biak Nafarroako mugetatik 13 kilometrora aurkitzen dira. Exklabe biok Zaragoza herrien lursailez inguraturik dauden arren, Sause (Sos), Uncastillo, Isuerre edo Navardun hain zuzen, inguruetako mendiek ez digute herriok ikusten utziko. Mendi hauek Aragoiko aurre-Pirinioetakoak ditugu eta mendiotan zehar ibiliko gara GR-1 zidorra jarraituz.

Petilla mendiaren eguteran aurkitzen da. Hiru kale eta plaza bat, Nafarroakoa, besterik ez dauzka. Herriaren atzealdean, haitz erraldoi bat zutik dirau, eta haitz handi honen gainean orain dela 1000 urte eraiki zen Nafarroako Erreinua defendatu zuen gazteluetako bat, Roytako (gaur bisitatuko duguna), edo ibilbide amaierako Sauseko (Sos) gazteluek egin zuten bezalaxe. Herri honetan gainera jaio zen SANTIAGO RAMÓN Y CAJAL, 1906. urtean Nobel Saria jaso zuen medikua hain zuzen: honen omenez Petillan museo bat dago eta hona etorriko garen hurrengoan ikusteko gonbita egiten dizuegu.

NAFARROAKO PLAZA txikitik (00:00h) abiatuko gara, elizaren ondoan kokaturik dagoen arkuaren petik igaroz. Ezkerrerantz bira egingo dugu eta tabernaren eta ostatuaren –baita frontoi txikiaren- ondotik jarraitzen duen zidorrean segituko dugu. Zidor estu batek hainbat bihurgune marraztuko ditu eta azkenik, ezpel eta erkametz zuhaixken artean errepidera jaitsiko gara (00:20h), UR-TANGA bat aurkitzen den puntura hain zuzen: nahi duenak bertatik irteten den ur-txorrota oparotik edan dezake bidean aurrera egin baino lehen.

Puntu honetatik aurrera Navardunera eramango gintuzkeen errepidetik jarraituko dugu. Laster, (SL NA 201eko markekin) LABAZIAko ITURRIra daraman pista batekin egingo dugu ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko apirilaren 4an.

GR-1 zidor historikoa.

GR-1 Zidor Historikoa Pirinioetako GR-11 Zidorraren parean marrazturik dago, baina honek ez du goi-mendiko izaerarik, izan ere Ebro ibaiaren inguruetan baita Aurre-Pirinioetako lursailetan zabaltzen da, historia eta kulturarekin lotutako, baita garrantzi naturalistiko inguru ugari bisitatuz. Orain dela urte batzuk planifikatu zelarik, Empúries-eko (Girona) aurri greko-erromatarren hiri zaharretik abiatzen da eta Finisterren (A Coruña) amaitzea izango luke helburu, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskal Elkarte Autonomoa, Gaztela-Leon, Asturias eta Galiziako lurrak zeharkatuz. Kantabrian ere zedarriztatutako tarte bat ere badu.

GR-1 zidor historikoaren helburua, azken hamarkadetan kasu askotan atzerabidea jasan duten eskualde, herri eta jende batzuen ezagutaraztea da, eta eskualde eta herri hauek ez dute horregatik interes gutxiagorik zeren eta Erdi Aroan eta garai berriagotan hainbat erromesbide euren ondoan izan ziren, garrantzi handiko monumentu erromaniko eta gotiko ugari inguruetan aurkitzen direlarik.

GR-1 zidor historikoak bisitatzen dituen inguruen beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat, musulmanen inbasioaren aurrean, lehendabizi defentsa gisa, ondoren erasotzeko prestaturik izan zen bastioia dugu, izan ere, Ebro ibaiaren ibarrean berebiziko garrantzi estrategikoa izan zuen mairuen razziei aurre egiteko garaian. Hori dela eta, zidorrak Erdi Aroan musulmanek eta kristauek eraiki zituzten gotorlekuen lerroa gogora ekartzeko xedea ere badu, eta bere bidean, inbaditzaileen aurrean garrantzi handia izan zuten gotortutako herriak, gazteluak, talaiak, dorreak eta beste hainbat eraikuntza militar bisitatzen ditu. Nafarroa zein Aragoiko erregeek eraikitako gotorlekuok Ebro ibaiaren iparraldeko lurraldeak defendatu zituzten, eta zenbait kasutan ere mairuen eskutan erori ziren, berriz ere, nafar zein aragoitarren erasoaldiek mairuak hegoalderantz egoztera erdietsi zuten arte.

GR-1 zidorrak ere beste era batean betiko desagertuko liratekeen transhumantziako bide, zidor, galtzada, xendra eta hainbat antzinako garraio-bide ere bisitatzen ditu, eta hauxe berauek bizirik mantentzeko beste bide bat dugu.

Gaur egun oraindik orain seinaleztaturik gabeko hainbat tarte dira, eta markaturiko zidorra Escudo mendateraino iristen da, Kantabriako tartearen hasieran hain zuzen.

Gaur gure ibilbidea Nafarroako eta Aragoiko lurretan zehar ibiliko da, eta marka zuri-gorriek zidorraren tarte gehienetan aurkituko ditugu.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://branosera.com/gr1-sendero-historico.php.

[-] Itxi 
Eranskina (2)

2010eko apirilaren 4an.

Petilla Aragoi.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko apirilaren 4an.

Santiago Ramón y Cajal

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2010eko apirilaren 6an.

Roitako gaztelua (Cercastiel).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko apirilaren 6an.

Roitako ermita.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (6)

2010eko apirilaren 6an.

Sause - Sos del Rey Católico

Irakurri gehiago [+]