Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Matxinbenta - IZAZPI (972 m) - SAMIŅO (932 m) - Oleta - Urruzti - Zumarraga.

Goierriko Bira (6. etapa) - Goierriko birako azken etapan... Izazpi mendiaren kordalean ibiliz...
Izazpi gainean
Izazpi gainean
—© Gorka Garmendia—
Egin klik handiago ikusteko
(29,704 byte)

GOIERRIKO BIRA osatzeko azken etapa. Izazpi – Samiño – Oleta kordalean izango den ibilaldia, gutako askorentzat ezaguna duguna, baina hala ere, seguruenik, ezezagun ditugun inguru eta zidorrak aurkituko ditugula. Aurreko etapetan bezala zeharkaldi honetako toki askotan ditugun panoramika ederrekin gozatuko dugula.

Matxinbentan bertan Zaraia errekaren urak Ibai-ederrera isurtzen diren tokian Beasain, Ezkio-Itsaso eta Azpeitia arteko mugarria aurkitzen da.

MATXINBENTA (240 m) – IZAZPI (971 m).- Matxibentako antzinako Benta-Zaharraren ondoan emango diogu hasiera zeharkaldiari. Ibai-ederra pasatu eta Korostorzu, Largarate-goikoa, e.a... baserrietara doan hormigoizko pista hartuko dugu. Bidegurutze batera iritsitakoan ezkerrera jarraituko dugu, Largarate-bekoa baserrirantz. Bihurgune batean goian ikusiko dugu baserria. Bihurgune honetan ezkerrean dagoen bidea jarraitu behar dugu. Aurrerago eskuinera biratu eta alanbre-hesi eta pinudi hertzaren artean gora doan zidor estua hartuko dugu. Pinuditik irtendakoan ezkerrera biratu eta zelaian gora joan goian ikusten den txabolaraino. Pago artean gora jarraitzen dugu. Pixka bat gorago bide zabal bat dago, bertatik ezkerrerantz segituko dugu eta atexka pasatu bezain pronto eskuinera alanbre-hesiaren ondotik gora joko dugu. Azpeitia eta Ezkio-Itsaso arteko mugarri batzuk ikusiko ditugu. Alanbre-hesiaren ondotik jarraitu behar dugu bihurgune itxi bat egiten duen pista bateraino.

Orain eskuinera joan eta metro gutxi barru ezkerrerantz maldan gora doan zidorra hartuko dugu. Eroritako bi txabolen ondotik pasatu eta Elortxo izeneko tontortxora helduko gara. Kordaletik gora joanez gero Izazpiko (971 m) tontorrera iritsiko gara.

IZAZPI (971 M) – OLETA (756 m).- Hemendik Oletaraino kordala jarraitu behar dugu. Izazpiko jaitsieran, tontorretik gertu dagoen baltsan, ezkerrerantz doan zidorra jarraituko dugu eta berehala gurutze zaharrera eta Anjel Etxeberria mendizalearen oroitarrian izango gara. Konifera artean behera Pagotxoetako (753 m) lepora (txabola eta bidegurutzea) jaisten den bidexka segituko dugu. Pagolako tontortxora igo eta bestaldetik Pagolako txabolara eta Pagobakarreko trikuharrira (801 m) jaitsiko gara.

Samiñorako igoera hasten da. Eskuinetik gora doan bide zabala hartu eta pinuditik irtendakoan azken aldapari ekingo diogu. Buzoia eta metro batzuk gorago erpin geodesikoa, Samiñoko tontorra (932 m). Kordala jarraitu eta jaitsieran bide zabal batera iritsiko gara Iruarrieta-I trikuharriaren ondotik pasatu ondoren. Bide honetatik segi, Iruarrieta trikuharriaren ondotik pasatu eta aurrerago Oletako gurutze (756 m) eta aterpera iritsiko gara.

OLETA (756 M) – URRETXU ETA ZUMARRAGA (352 m).- Aterpearen atzealdetik gora doa bidea. Alanbre-hesi ondotik jarraitu eta bide zabaletik beherantz hasi. Bide honetatik tarte on bat jarraitu monolito adierazle bat dagoen bidegurutze bateraino. Ezkerrerantz Agiñara doa, eskuinera, berriz, Aizpurutxorantz. Guk eskuinera eta aurrerantz, atexka baterantz eta tontorrerantz doan belarrezko bidea hartuko dugu. Beherantz doa eta eskuinera doan lehenengo bihurgunean Txerren baserrira doan bide hau utzi behar dugu. Ezkerretik zidor estu batetik, pago lerro motz bat jarraituz hormigoizko pista batera jaitsiko gara.

Pistatik behera Errepelde (Etxetxiki) baserriraino jarraitzen dugu. Eskuinera hartuko dugu eta gurdibidetik behera gertu dugun Urruzti baserriraino jaitsiko gara eta hemendik garai bateko Urola trenbidea izan zenaren bidegorrira. Bidegorri hau ezkerrerantz jarraituz gero Urretxu eta Zumarragara iritsiko gara.


[-] Itxi 
Eranskina (1)

2009ko martxoak 14

Ibilaldian kontuan hartu beharreko eraikinak, parajeak eta kondairak...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2008ko irailak 7

Orain dela berrogeita hamar urteko egun batean... Izazpiko gurutzearen 50. urteurrenean.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2008ko irailaren 18an.

Izazpi ala Izazpe?

Irakurri gehiago [+]