Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2018ko maiatzaren 20an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 22. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Georginari,

Berriro ere askatasun osoz ibiliko gara
mendietan barrena, haizearen lagun,
eta ez dugu izango debekuzko alanbre-hesirik,
debekuzko langarik,
debekuzko txartelik.
Eta ilunabarrean, urrutira, han nabarmenduko dira
oraindik, gure herri txiki honetako mendi urdinak.

-Luis Pedro PEÑA SANTIAGO-


"... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako..."

-Luis Pedro PEÑA SANTIAGO-

Gaintza - GAINTZAko GAINA - Legorreta - Santa Marina - MURUMENDI (864 m) - Matxinbenta.

Goierriko Bira (5. etapa) - Goierriko ipar-ekialdeko mendietan.
Santamaña eta Murumendi
Santamaña eta Murumendi
—© Goierriko Bira—
Egin klik handiago ikusteko
(231,324 byte)

GAINTZA-LEGORRETA

GAINTZAko enparantzatik (446 m) abiaturik, Kaletxiki jatetxearen aurretik igaroko gara eta IM-ko norabidea harturik porlanezko pista bat hartuko dugu Ardubietarako zutoin-adierazle batek emandako norabidea jarraituz. Seinale batek (BOSTAITZETA 1,5 Km, PR-Gi 29), eta geroago beste batek (Altzagarate 45 min), jarraitzeko bidea erakutsiko digute. Gaintzari buruzko informazio-panel baten ondoan igaro eta berehala porlana utziko dugu eta marra zuri-horiak jarraituz ehiza-postuz zedarriztatutako pista batetik sartuz ia nabari ezin daitekeen GAINTZAKO GAINera (481 m) eramango gaitu. Berehala bidegurutze batera iritsiko gara (Gaztinatxota, 465 m) eta bertan hainbat seinale aurkituko ditugu. Ezkerretik Arama-Ordiziara joango ginateke. Guk ordea eskuinetik jarraituko dugu BOSTAITZETA LEPOrako (459 m) bidean, bertan berriz beste bidegurutze batekin topo egingo dugularik. Eskuinetik Baliarrainera joango ginateke (SL-Gi 5). Zuzen hartuta, gasbidetik ALTZAGAMENDIraino (539 m) iritsiko ginateke. Guk berriz, ALTZAGARATErako PR zidorra jarraituko dugu, ezkerretik hartuta oraingoan. Pista oso erosoa izango da eta beretik gabiltzan bitartean inguruko herriek –Altzagarateko auzoa, Ordizia-Beasain- zein inguruan diren mendiek (besteren artean Murumendi) bista ezin hobeak eskainiko dizkigute. BURNI SAGASTI BASERRIra iristean, pista abandonatu eta aurrez aurre jarraituko dugu alanbre-hesi bateraino jaitsiko garelarik, bertan berriz seinale berriak ikusiz. Eskuinerantz bira egingo dugu, langa bat zeharkatuko dugu eta eroso-eroso bidegurutze berri batera iritsiko gara (416 m) –eskuinetik Baliarraindik datorren PR-Gi 29 zidorra ikusiko dugu. Indikadore batek Legorretarako 1.8 Km geratzen zaizkigula adieraziko digu (PR-Gi 72). Apur bat beherago, PR honek eskuinerantz egingo du bira; hala ere guk zuzen jarraituko dugu, bide onetik jaitsiz, PRa jarraitzen duen pistarekin bat egin arte: elkartzean ezkerrerantz egingo dugu bira. Ezkerrean gasbidetik doan lasterbidea ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko martxoak 13.

Historiaz betetako lurraldean...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko martxoak 13.

Argisaingo Santa Marina.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko martxoak 13.

Luis Pedro Peña Santiago.

Luis Pedro Peña Santiago
Iturria: Beitia.org

-Luis, inoiz pentsatu al duzu egiten dugun honek guztiak zerbaitetarako balio ote duen?
-galdetu zidan nire lagunetako batek, euri hotzaren pean Arantzazuko eliza aurreko plaza handian bizkar zorroak prestatzen ari ginen bitartean.
-Kontxo, balio ... balio esaten dena, ez dakit bada -esan nuen.
-Luis, ez zaitez zeharretik irten. Oraindik ez didazu ezer erantzun.
-Egia osoa esatea nahi al duzu? Honek guztiak ez du ezertarako balio.
-Aizu -zuzendu zitzaidan nire lagunetako bat-, benetako antiheroea zara.
-Benetakoa ... benetakoa ... ez dakit kontua da nekatu egiten naizela ibiltzen. Hotzak egoten naiz. Bizkar zorroaren pisua jasan behar izaten dut. Txokolate pixka bat eta ogitarteko txiki bat bakarrik janda gosez geratzen naiz. Zahatoko ardoa ezin izaten dut eztarritik behera pasarazi, kantinplorako ura, berriz hotzegi egoten da. Gainera, eskularruek enbarazu egiten didate. Eta lepoan jarritako zetazko zapiak klaustrofobia sortarazten dit, eta ...
-Zaude isilik! Orduan, zer arraio ote du mendiak zuretzat?
-Ibiltzea bera da nire grina, urrun-urrunean beti iritsi beharreko mendi-lepo bat ikusiz.
-Noizbait iritsiko zara, ordea, azken mendi-lepora.
-Orduantxe bukatuko dut nire bidea.

LUIS P. PEÑA SANTIAGO
AIZKORRI - Ibilaldiak eta gailurrak
geografia gizatiar batean zehar

Luis Pedro Peña Santiago - laburpen biografikoa

Luis Pedro Peña Santiago 1933ko azaroan Irunen (Gipuzkoa) jaio zen. Euskal Herriko geografia ezin hobeki ezagutu zuen, idazle eta etnologoa izan zen, baita ere Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, Ingeba Institutu Geografikokoa, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País elkartekoa, Francisco Ibero Elkartekoa eta Club Deportivo Fortuna eta Enara Mendi Elkarteetakoa hain zuzen; Club Vasco de Camping mendi taldeak Euskal Herriko mendiaren dibulgazioan lan oparo egiteagatik ere, Ohorezko Bazkide izendatu zuen.

Jose Migel Barandiaran Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnologia Saileko Presidente izanik, Luis Pedro Peñak saileko idazkari lanak bete zituen, garai hartan Anuario de Eusko-folklore aldizkariaren errekuperazioa eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren abiada nabarmentzen direlarik. Urte batzuk geroago, Peña Santiagok Etnologia Saileko Presidente kargua hartuz Jose Migel Barandiaran ordezkatu zuen, saileko argitalpenez gain beste hainbat ekintzen bidez sailaren garapena sustatuz, Aranzadi Zientzia Elkarteko Zuzendaritza Batzordean parte hartzen zuen bitartean.

Bere ikerkuntza-lanak aldizkari espezializatuetan argitaratu ziren, hala nola Munibe, Anuario de Eusko-folklore, Kezka eta Revista Cesar Augusta delakoetan: Arte eta Herri Ohituren (Artes y Costumbres Populares) lehen kongresuan ere parte hartu zuen. Baita, Euskal Antropologiaren lehen astean ere. 1971n Parisen ospatu zen Etnologia Europearreko lehen kongresuan parte hartu zuen eta bertan mendiarekin lotutako Euskal Etnologiako lan batekin azaldu zen. Dena dela ere, Euskal Herriko hainbat aldizkaritan ere kolaborazio ugari argitaratu zituen.

Euskal Herriko geografian eta euskal kulturan aholkularitza-laguntza maiz eman zuen, artean, Pío Caro Barojari buruzko dokumentalerako emandako informazioa nabarmendu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako Komertzio eta Turismo Sailak (1981. urtean) Euskadiko Ibilbide Turistikoen artean Gipuzkoari zegozkien 3 aleetarako emandakoa ere bai. Testuok geroago J. Aguirrek osatu zuen dokumentalerako oinarria izan ziren.

Ikerketa geografikoetako Lurralde aldizkarian parte hartzeaz gain, Euskal Herriko Atlasa irudiz atlasaren muntaketan parte hartu zuen, baita Gipuzkoako herri guztietan diren monumentuen seinaleztapenean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Batzordeko Etnologia Saileko Presidente kargutik, baita Francisco Ibero Institututik ere, Gipuzkoako monumentu askoren erreskatean eta ondoren zaharberritzean lan egin zuen, Gipuzkoako aztarnategi prehistoriko ugaritarako eta Etnografia eta Espeleologia ikasketarako ere laguntzak lortuz.

1964tik aurrera Donostiako El Diario Vasco egunkariko orritan astero idatzi zuen, Euskal Herriari lotutako gaiak jorratuz, mendiari, geografiari, interes artistiko edo arkeologikoko guneen informazioa emanez, ondare historiko-artistikoaren defentsan eta etnografia eta etnologiari buruzko artikuluak argitaratuz. Bere espezialitateko hitzaldietan hartu zuen parte eta Euskal Herriko erakunde kulturalek deituta, herri askotan hitzaldiak eman zituen.

Bere lanaren emaitza gisa, Luis Pedro Peñak landutako bibliografía aztertu daiteke. Beherago duzun testuan ikusi ahal duzu.

Bibliografia

Ondorengoa Luis Pedro Peña Santiagoren bibliografía nagusia dugu:

  • La argizaiola vasca: creencias, ritos y costumbres relacionados con la misma - San Sebastián: Auñamendi, 1964 - (Auñamendi; 38).
  • Gipuzkoa olvidada = azken bidea / Luis Pedro Peña Santiago.- Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • Guipúzcoa paso a paso: 2a parte de Guipúzcoa olvidada. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969.
  • Arte popular vasco: arquitectura, mobiliario, forja, utensilios, arte religioso, grafía y símbolos / Luis Pedro Peña Santiago.- San Sebastián: Txertoa, 1969.
  • Guipúzcoa el último camino: 3a y última parte de Guipúzcoa olvidada. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1970.
  • Fiestas tradicionales y romerías de Guipúzcoa.- San Sebastián: Txertoa, 1973 (Txertoa; 11).
  • Las ermitas de Guipúzcoa.- San Sebastián: Txertoa, 1975.
  • Arte popular vasco.- San Sebastián: Txertoa, 1976 (Illargi amandrea; 1).
  • Monumentos de Guipúzcoa = Gipuzkoako oroitarriak.- Donostia: Caja de Ahorros Provincial, 1977 (Gaztetxoen Elkartea = Club Juvenil).
  • Rincones de Guipúzcoa.- San Sebastián: Txertoa, 1977 (Askatasun haizea; 29).
  • Montañas del País Vasco. Tomo III: entre el golfo de Vizcaya y el Ebro.- San Sebastián: Txertoa, 1981 (Askatasun haizea; 48).
  • Montañas del País Vasco. Tomo IV: la gran travesía de la divisoria.- San Sebastián: Txertoa, 1981 (Askatasun haizea; 49).
  • Montañas del País Vasco. Tomo II: la campana de oro. - 2a ed. - San Sebastián: Txertoa, 1982 (Askatasun haizea; 46). (Euskadi de Plata 1981).
  • El mar de los vascos Del golfo de Vizcaya al Mediterráneo / Luis Pedro Peña Santiago; Juan Garmendia Larrañaga.- San Sebastián: Txertoa, 1982 (Askatasun haizea; 55, 63).
  • El Mar de los Vascos, leyendas, tradiciones y vida (1982).
  • Montañas del País Vasco. Tomo V: del Orhi al mar. De dos mil a cero. San Sebastián: Txertoa, 1982 (Askatasun haizea; 52). (Euskadi de Plata 1982).
  • Gipuzkoako ermitak = Ermitas de Guipúzcoa.- Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialeko Gaztetxoen Elkartea, 1983 (Club Juvenil =Gaztetxoen Elkartea).
  • Montañas del País Vasco. Tomo I: al encuentro del pasado.- 3a ed.- San Sebastián: Txertoa, 1984 (Askatasun haizea; 43)
  • Aralar, montaña vasca: travesías y cumbres a través de una geografía humanizada.- Donostia: Elkar, 1984.
  • Arrantzale portuak = los puertos pesqueros / Texto Luis Pedro Peña Santiago; textos en euskera Pilar Iparraguirre; Georgina Peña.- Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Portuetarako eta Itsas- garraioetarako artezkaritza, 1984.
  • 90 crónicas de un viajero impenitente - Gorbel haizea = Viento de hojarasca. - San Sebastián: Txertoa, 1984 (Askatasun haizea; 66).
  • Fiestas, costumbres y leyendas de Navarra.- San Sebastián: Txertoa, 1984 (Askatasun haizea; 70).
  • Guipúzcoa, excursiones y paseos. Tomo I./ Luis Pedro Peña Santiago; Jesús Elósegui.- San Sebastián: Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1984.
  • Aizkorri: montaña vasca: travesías y cumbres a través de una geografía humanizada.- Donostia: Elkar, 1985.
  • Guipúzcoa, excursiones y paseos. Tomo II / Luis Pedro Peña Santiago; Jesús Elósegui.- San Sebastián: Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1985.
  • Gorbea, montaña vasca: travesías y cumbres a través de una geografía humanizada.- Donostia. Elkar, 1986.
  • La ruta de los brujos: travesía insólita a través de Navarra, Guipúzcoa y Alava. San Sebastián:Txertoa, 1986 (Askatasun haizea; 82).
  • Navarra de caminos, batallas y bandidos. San Sebastián: Txertoa, 1986 (Askatasun haizea; 83).
  • El pastoreo en Guipúzcoa.- Donostia. Caja de Ahorros Provincial, 1987.
  • 25 excursiones por Alava: arte, creencias,historia, paisaje, pueblos, tradiciones.- San Sebastián:Txertoa, 1987 (Askatasun haizea; 84).
  • El Pirineo vasco: travesías y cumbres a través de una geografía humanizada.- Donostia: Elkar, 1988.
  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco.- San sebastián. Txertoa, 1989 (Ipar haizea; 31).
  • Montañas del PaisVasco. Tomo VII: la ruta del peregrino.- San Sebastián: Txertoa, 1989 (Askatasun haizea; 94).
  • 100 cumbres y rincones de la Montaña Vasca - al encuentro de los últimos senderos y entornos mágicos. Donostia: Elkar, 1990.
  • Donostia: Txertoa, 1991 - (Askatasun haizea; 103).
  • Paseos por Guipúzcoa. San Sebastián.- El DiarioVasco, 1991. - 12, fascículos.
  • Montañas del País Vasco. Tomo VI: la vuelta de Navarra a pie en 24 excursiones.- 2a ed. San Sebastián:Txertoa, 1991 (Askatasun haizea; 88).
  • 25 excursiones por Guipúzcoa: arte,creencias, historia, paisaje, pueblos, tradiciones.- 2a ed. San Sebastián:Txertoa, 1992 (Askatasun haizea; 89).
  • Euskal Herria = País Vasco / Textos Luis P. Peña Santiago; fotografías Jean-Marc de Faucompret, Didier Sorbé. - Ed. original. Serres-Cartet. Publi-Action, 1992.
  • Por la Rioja Alavesa a pie: de Labastida a Oyón, pasando por Toloño. Donostia: Txertoa, 1992 (Askatasun haizea; 105).
  • Las siete vírgenes negras de Guipúzcoa: la ruta mágica.- Donostia:Txertoa, 1992 (Askatasun haizea; 107).
  • Paseos desde Guipúzcoa.- San Sebastián: El Diario Vasco, 1992. - 11 fascículos.
  • Gipuzkoa ignorada / Texto Luis Pedro Peña Santiago; fotografía Xabi Otero. - San Sebastián. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Departamentua, 1993 (Bertan; 2).
  • Puertos del País Vasco en los dibujos de Mensu / Texto L. P. Peña Santiago, 1993.
  • Gipuzkoa / Director-Editor: Juan Agero, Textos Luis Pedro Peña Santiago... (et al.). - Madrid: Mediterráneo, 1994.

Artikuluak:

  • Gipuzkoa / Director-Editor: Juan Agero, Textos Luis Pedro Peña Santiago... (et al.). - Madrid: Mediterráneo, 1994.
  • Artesanía rural. Fabricación de objetos de madera en la Villa de Aranaz (Navarra) / Luis Pedro Peña Santiago; José Antonio Ayestarán. In:Anuario de Eusko Folklore. -XVIII (1961)
  • Apuntes etnográficos de Aranaz. In:Anuario de Eusko Folklore. -XIX (1962).
  • El vasco en la obra de Pío Baroja. In:Vida Vasca. -XXXIX (1962).
  • Pierre Loti en Guipúzcoa. In:Vida Vasca. -XL (1963).
  • I vasco en la obra de Pío Baroja. In: Sobre la generación del 98 / La Academia Errante. - San Sebastián: Auñamendi.
  • Sentencia sin proceso. In: Lope de Aguirre descuartizado / La Academia Errante.- San Sebastián: Auñamendi In: Caesaraugusta. -XXI I I-XXIV, (1964)
  • Estela discoidea de Ituren (Navarra). In:Munibe.-(1965).
  • La "argizaiola" en Guipúzcoa: su fabricación. In:Anuario de Eusko Folklore. -XXII ( 1965-1966).
  • Estudio Etnográfico de Urraul Alto (junto con Juan San Martín), Munibe, XVIII. San Sebastián, 1966.
  • La romería de Ernio. In: Pyrenaica. -XVI (1966).
  • La romería del día de San Juan Txiki en el monte Ernio. In: Problemas de la prehistoria y de la etnología vascas. Pamplona.
  • Ritos funerarios de Elosua. In:Anuario de Eusko Folklore. -XXII (1967-1968).
  • Ritos funerarios de Elosua. In: Revista de etnografia. -XII (1969).
  • El caserío vasco. In: Munibe. -( 1970).
  • Costumbres peculiares de Eibar. In: Revista de dialectología y tradiciones populares. -XXVI (1970).
  • Consideraciones sobre el arte popular vasco. In: I Semana internacional de antropología vasca. - Bilbao. La Gran Enciclopedia Vasca, 1971.
  • Ara romana en la sierra de Aitzgorri (Guipúzcoa) / Luis Pedro Peña Santiago; Fermín Leizaola. In: Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. -XXVII ( 1971 ).
  • El arte románico en Guipúzcoa. Nuevos, testimonios en el valle de Léniz / Luis Peña Basurto; Luis Pedro Peña Santiago. In: Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. -XXVII (1971).
  • Notas etnográficas de Biriatou (Laburdi). Costumbres religiosas. In: Munibe. -(1971)
  • Datos de etnología vasca. In: II Semana internacional de antropología vasca. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1973.
  • Los gentiles. In: Mitos y leyendas del PaísVasco/ coordinación y prólogo José Berruezo. San Sebastián: Induban; 1973.
  • Rutas admirables de Guipúzcoa. In:Vida Vasca. -L ( 1973).
  • Nuevos testimonios en el valle de Léniz / Luis Pedro Peña Santiago; Luis Peña Basurto. In: Boletin de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. -( 1977).
  • El macizo de Ernio. In: Lurralde. -N.4 ( 1981 ).
  • Entorno de Nabarra, Benabarra y Zuberoa. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 4 / dirección y coordinación Enrique Ayerbe. Donostia: Etor, 1982.
  • El macizo de Ernio. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 3 / dirección y coordinación Enrique Ayerbe. Donostia: Etor, 1982.
  • El macizo de Izarraitz. In: Lurralde. -N. 5 ( 1982).
  • El macizo de Izarraitz. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 3 / dirección y coordinación Enrique Ayerbe. - Donostia: Etor, 1982
  • El cordal Karakate-Irimo. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 5 / dirección y coordinación Enrique Ayerbe. Donostia: Etor, 1983.
  • El cordal Urko-Kalamua. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 5 / dirección v conrdinación Enrique Ayerbe.- Donostia: Etor, 1983.
  • El macizo del Arno. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 5 / dirección y coordinación Enrique Ayerbe. - Donostia: Etor, 1983.
  • Oleta-Izazpi. In: Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana. Tomo 5 / dirección y coordinación Enrique Ayerbe. - Donostia.:Etor, 1983

INFORMAZIO GEHIAGO: http://luispedropenasantiago.gipuzkoakultura.net/ http://www.euskomedia.org/aunamendi/123632

[-] Itxi