Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JOXEMIEL BARANDIARAN ETA SASTARRIKOKOBEA

"Sastarriren hego hegalean, zuhaitz, belar luze eta kare-harri artean aurkitzen da Sarastarriko haitzulorako edo Sastarrikokobearako harrigarrizko sarrera. Zulorako sarreraren garaiera 895 m-koa da. Barruan daukan aintziratik datorkio ospea haitzulo honi, eta honetxegatik ulertzen da inguruko artzainek ur eskasiarik sekula ez izana, ezta lehorterik handienean ere.

Joxemiel Barandiaran
—© Barandiaran Fundazioa—
http://www.barandiaranfundazioa.org

Aintziraren beste aldean, haitzuloak galeriak izango zuelako ustetan, edo bederen, horixe ikertu nahian, 1953-55. urteen artean etorkizunean eratuko zen "Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia Saile"-ko bi lagun —Luis Pedro Peña Santiago horietako bat zelarik— txalupa pneumatiko batean, aintzira gurutzatu zuten lehen lagunak izan ziren.

Baina lagun biok ez ziren ez harritu kontrako ertzean galeriarik ez aurkitzeagatik. Urte batzuk geroago jakingo zutenagatik baizik. Haitzuloa zeharkatu zuen lehen gizasemea, gure herriko kultura berreskuratzeagatik hainbeste zor diogun Joxe Miel Barandiaran apaiza gazte eta ausarta baino ez zen izan. Hamarkada batzuk lehenago, eskutan kandela-argi bat zeramalarik —halaxe egin zuela esan baitzion arkeologo ataundarrak Peña Santiagori—, apaiza maitagarri honek igerian zeharkatu zuen Sastarrikokobeako aintzira. Tradizioak zioenez, ikazkin batzuk abandonatutako erremintak aurkitzen ziren kobaren beste aldean. Kontrako ertzera iristean, ezer ez zegoela ikusterik eta argitzerik izan zuen, eta halaxe da, Aralar Mendiak, mendi magikoak gordetzen dituen beste kondaira anitzetako bat hain zuzen."

Laudioko GOIKOGANE M. T.-ko web orritik eta Luis Pedro PEÑA SANTIAGOren —Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko, Elkar (1990)— liburutik hartutako datuak.

Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - Enerio - Uidui - Jentilarri - Errekonta lepoa - AUSA-GAZTELU (904 m) - errepidea - Gaintza.

Goierriko Bira (4. etapa) - Lizarrustitik Gaintza bitarteko Aralar mendikateako zidorretan...
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
—© Aranzadi, Barandiaran, Eguren—
Egin klik handiago ikusteko
(37,286 byte)

GOIERRIREN BIRAko laugarren etapa. Ibilaldi hau Aralar Mendi ederrean zehar doa, pauso bakoitzean paisaia ederrak eta magiaz inguratuko gaituen bazterrak eskaintzen digun gogo-gogoko mendigunea.

LIZARRUSTI (616 m) – ALLEKO (1018 m).- Lizarrustin, ARALARKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROaren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari eta beste isurialdea jaisten hasten garenean, Benta Ixabel zenaren ondoan, GR markak jarraituko ditugu. Altuera irabaziz hasiko eta pagadi eder batean barneratuko gara, non orbelak, goroldioz estalitako kareharriak eta pagoek multzo magikoa osatzen duten. Aldapa areagotu egiten da eta alanbre-hesi baten ondoan GRa jarraituko dugu: gorago eskuinerantz doa eta aldapa leunagoa da. Alanbre-hesia gainditzeko pasabide batera iritsitakoan balizatutako bidea utzi eta ezkerrera maldan gora joan beharko dugu gertu dugun ALLEKO (1018 m) mendiaren tontorrera iritsi arte.

ALLEKO (1018 m) – LAREO (740 m).- Mendebalderantz jaisten den gailurra jarraituko dugu, mugarriren bat edo beste daude. Gutxika-gutxika ezkerrerantz joan beharko dugu gailurretik urrunduz eta pagadian behera biderik gabe HM norabidean jaitsiz, Lizarrustitik Lareora doan bidera iritsi arte. Eskuinerantz joango gara Lareoko urtegirantz. Agauntz erreka haitzartean behera doa. Igoera motz baten ondoren urtegian egongo gara.

LAREO (740 m) – UIDUI (848 m).- Presa zeharkatu, LABEOKO TRIKUHARRIAren ondotik pasa, urtegia atzean utzi eta pista eskuinerantz jarraituko dugu. Pistak bihurgune itxi bat eskuinerantz egiten duenean ezkerrera GR markak dituen zidorra hartuko dugu. Pagadian gora doa eta bertatik ibiliz ur freskodun ITURRI batera iritsiko gara. Aurrerago maldan gora joango gara ENIRIOra doan pistaraino. Pista zeharkatu eta sakon txiki batetik behera joango gara UIDUIKO BORDEtaraino.

UIDUI (848 m) – AUSA-GAZTELU (904 m).- Jaitsiera jarraituz JENTILARRIKO TRIKUHARRIra

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 26.

Aralar Mendian barrena.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 26.

Jose Migel Barandiaran.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 26.

Los Tres Tristes Trogloditas (Hiru troglodita tristeak).

1916ko udaran JOSE MIGEL BARANDIARANek behin betiko bideratu zituen bere ikerketak. San Gregorio auzoko baserritar batekin Jentilbaratzako harkaitza miatzera igo zen. Han bertan, Ximenez de Rada-k aspaldian aipatutako Erdi Aroko gaztelua topatu zuen. Pablo Gorosabelen ustez San Gregorion bertan egongo zatekeena.

Jentilbaratzako miaketa honen ondorioz, On Jose Migelek ikerketetarako garrantzi handiagoa edukiko zuten beste aurkikuntza batzuk egin zituen. Jentilbaratzaraino lagundu zion baserritarrarekin solasean ari zela, Jentilen leinuko azken gizonak non zeunden hilobiratuta bazekiela jakinarazi zion. Nahi izanez gero Aralarren zegoen toki hau erakutsiko ziola aginduz. On Jose Migelen jakin-nahia piztu zen hau entzutean eta biharamunean toki honetara joateko egin zuten.

Biharamunean, bezperako laguntzailea ez zen azaldu eta On Jose Migel bakarrik abiatu zen mendi aldera. Ibilbide luze baten ondoren, Argarbi izeneko lekuan zegoen harlosa baten gainean eseri zen. Bere oinetan sator-zulo bat zegoen eta bertan masailezur baten pusketa bat aurkitu zuen. Zutitu eta inguruan mutil bat ikusi zuen. Hari galdetu zion ea Jentilen berri ba ote zekien. Mutil hark Jentilen amaiera erakusten duen kondaira kontatu zion. Kondaira horretan Kixmiren etorrerarekin Jentilak Jentilarriko losaren azpian nola desagertu ziren kontatzen da, hau da, Kristautasunaren sarrera Euskal Herrian.

On Jose Migelek 9 hilobi aurkitu zituen inguruan eta aurkikuntza honen berri Donostiako "Euskalerriaren Alde" aldizkarira bidali zuen. Lan hau irakurri zuenean. P.M. Soraluze, Donostiako Etnografiako Museoaren zuzendariak. Barandiaran gazteari gutun bat bidali zion. ordura arte ezezagunak ziren hilobi haiek Historiaurreko Trikuharriak zirela adieraziz. Horretaz gain, Bartzelonako Antropologiako Katedratikoa zen Bergaran jaiotako TELESFORO DE ARANZADI (1860 - + Bartzelona 1945-02-12) Irakaslea Nafarroako Aralarren antzeko monumentuak industen ari zela jakin arazi zion, harekin hitz egiteko gomendatuz.

On Jose Migelek Aranzadi Irakasleari idatzi zion eta honek monumentu horien indusketa proposatuz erantzun. Gainera, ENRIQUE DE EGUREN BENGOA (Gasteiz, 1888-01-13 - + Oviedo 1944-07-14), Oviedoko Unibertsitateko Katedratiko gasteiztarrarekin harremanetan jartzeko eskatzen zion, ikerketa horietako laguntza lortzeko asmoz.

Eguberri haietan, On Jose Migel Egurenekin harremanetan jarri zen eta hurrengo udarako ikerketaldi bat antolatu zuten (1917). Urte bereko abuztuan, On Jose Migel eta Telesforo de Aranzadi-k elkar ezagutu zuten eta Egurenekin batera Gipuzkoako Aralarko Trikuharrien lehenengo indusketa-ekitaldia burutu zuten.

Horrela osatu zen ARANZADI-BARANDIARAN-EGUREN Prehistoria Ikerketa Lan-taldea, hurrengo 20 urteetan, 1936ko gerrateak sakabanatuko zituen arte hainbeste miaketa, indusketa eta ikerketa aurrera eramango zituena.

Lehenengo ikerketa hauek On Jose Migelen hitzetan bere bizitzaren une garrantzitsu baten hasiera mugatzen dute. Beti gogoan eduki du zirraraz betetako lehen irteera hura, mundu ezezagun batean murgiltzen ari baitziren. Mundu horren gainean gizon misteriotsu batzuetaz mintzatzen ziren kondaira ezkutu batzuk besterik ez baitzuten ezagutzen.

Aranzadi-Barandiaran-Eguren lan-taldea osatu zen urtean 1916an Euskal Herriko Prehistoria ikerketak garai berri batean sartu zirela esan daiteke. Ordura arteko lanak zaletu apalen emaitzak ziren. Hirukote hori osatu zenetik ikerketa hauek MAILA ZIENTIFIKO BATERA igo ziren.

Pauso garrantzitsu honen ondorioz, Euskal Herri osoan zehar haitzulo eta megalitoen indusketa sistematiko hauek burutu ziren:

  • Haitzuloak: Bizkaian (Santimamine, Lumentxa, Venta Laperra, Bolinkoba, Atxurra, Silibranka), Gipuzkoan (Urtiaga, Ermittia, Jentiletxeta), Araban (Trebiñoko haitzulo artifizialak).

  • Megalitoak: Gipuzkoan (Aralar, Elosua-Plazentzia, Ataun-Burunda, Altzania, Urbia, Belabieta, Kalamua), Nafarroan (Auritz, Aurizberri, Gorriti, Aralar, Urbasa), Araban (Entzia).

Hiru lankideei ezarri zieten izengoitietako bat “LOS TRES MOSQUETEROS” (“hiru mosketariak”) izan zen eta geroago "LOS TRES TRISTES TROGLODITAS" (“hiru troglodita tristeak”). On Jose Migelek trogloditena egia zela dio, haitzuloetan pasatzen baitzuten ia bizitza osoa; baina beraiengandik ezin zitekeela inoiz esan tristeak zirenik. Gainera, ezizenak “grazia handia egiten zion Aranzadiri”, izan ere, Jose Migelen hitzetan, “bera [Aranzadi] alaia zen, hirurotatik alaiena” hain zuzen.

Lerro hauen bitartez TELEFORO DE ARANZADI, JOSE MIGEL BARANDIARAN eta ENRIQUE DE EGUREN gogora ditzagun, 1917. urtean GOIERRIKO BIRAko gaurko etapan bisitatuko ditugun megalitoen induskatze lanetan ordu luzeak sartu zituzten antropologoak han zuzen.

ITURRIAK: Barandiaran Fundazioa (http://www.barandiaranfundazioa.com) eta Euskomedia.org

[-] Itxi 
Eranskina (4)

2010eko otsailak 26.

Kixmi.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko otsailak 26.

Enirio-Aralarko mankomunitatea.

Irakurri gehiago [+]