Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JOXEMIEL BARANDIARAN ETA SASTARRIKOKOBEA

"Sastarriren hego hegalean, zuhaitz, belar luze eta kare-harri artean aurkitzen da Sarastarriko haitzulorako edo Sastarrikokobearako harrigarrizko sarrera. Zulorako sarreraren garaiera 895 m-koa da. Barruan daukan aintziratik datorkio ospea haitzulo honi, eta honetxegatik ulertzen da inguruko artzainek ur eskasiarik sekula ez izana, ezta lehorterik handienean ere.

Joxemiel Barandiaran
—© Barandiaran Fundazioa—
http://www.barandiaranfundazioa.org

Aintziraren beste aldean, haitzuloak galeriak izango zuelako ustetan, edo bederen, horixe ikertu nahian, 1953-55. urteen artean etorkizunean eratuko zen "Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia Saile"-ko bi lagun —Luis Pedro Peña Santiago horietako bat zelarik— txalupa pneumatiko batean, aintzira gurutzatu zuten lehen lagunak izan ziren.

Baina lagun biok ez ziren ez harritu kontrako ertzean galeriarik ez aurkitzeagatik. Urte batzuk geroago jakingo zutenagatik baizik. Haitzuloa zeharkatu zuen lehen gizasemea, gure herriko kultura berreskuratzeagatik hainbeste zor diogun Joxe Miel Barandiaran apaiza gazte eta ausarta baino ez zen izan. Hamarkada batzuk lehenago, eskutan kandela-argi bat zeramalarik —halaxe egin zuela esan baitzion arkeologo ataundarrak Peña Santiagori—, apaiza maitagarri honek igerian zeharkatu zuen Sastarrikokobeako aintzira. Tradizioak zioenez, ikazkin batzuk abandonatutako erremintak aurkitzen ziren kobaren beste aldean. Kontrako ertzera iristean, ezer ez zegoela ikusterik eta argitzerik izan zuen, eta halaxe da, Aralar Mendiak, mendi magikoak gordetzen dituen beste kondaira anitzetako bat hain zuzen."

Laudioko GOIKOGANE M. T.-ko web orritik eta Luis Pedro PEÑA SANTIAGOren —Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko, Elkar (1990)— liburutik hartutako datuak.

Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - Enerio - Uidui - Jentilarri - Errekonta lepoa - AUSA-GAZTELU (904 m) - errepidea - Gaintza.

Goierriko Bira (4. etapa) - Lizarrustitik Gaintza bitarteko Aralar mendikateako zidorretan...
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
—© Aranzadi, Barandiaran, Eguren—
Egin klik handiago ikusteko
(37,286 byte)

GOIERRIREN BIRAko laugarren etapa. Ibilaldi hau Aralar Mendi ederrean zehar doa, pauso bakoitzean paisaia ederrak eta magiaz inguratuko gaituen bazterrak eskaintzen digun gogo-gogoko mendigunea.

LIZARRUSTI (616 m) – ALLEKO (1018 m).- Lizarrustin, ARALARKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROaren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari eta beste isurialdea jaisten hasten garenean, Benta Ixabel zenaren ondoan, GR markak jarraituko ditugu. Altuera irabaziz hasiko eta pagadi eder batean barneratuko gara, non orbelak, goroldioz estalitako kareharriak eta pagoek multzo magikoa osatzen duten. Aldapa areagotu egiten da eta alanbre-hesi baten ondoan GRa jarraituko dugu: gorago eskuinerantz doa eta aldapa leunagoa da. Alanbre-hesia gainditzeko pasabide batera iritsitakoan balizatutako bidea utzi eta ezkerrera maldan gora joan beharko dugu gertu dugun ALLEKO (1018 m) mendiaren tontorrera iritsi arte.

ALLEKO (1018 m) – LAREO (740 m).- Mendebalderantz jaisten den gailurra jarraituko dugu, mugarriren bat edo beste daude. Gutxika-gutxika ezkerrerantz joan beharko dugu gailurretik urrunduz eta pagadian behera biderik gabe HM norabidean jaitsiz, Lizarrustitik Lareora doan bidera iritsi arte. Eskuinerantz joango gara Lareoko urtegirantz. Agauntz erreka haitzartean behera doa. Igoera motz baten ondoren urtegian egongo gara.

LAREO (740 m) – UIDUI (848 m).- Presa zeharkatu, LABEOKO TRIKUHARRIAren ondotik pasa, urtegia atzean utzi eta pista eskuinerantz jarraituko dugu. Pistak bihurgune itxi bat eskuinerantz egiten duenean ezkerrera GR markak dituen zidorra hartuko dugu. Pagadian gora doa eta bertatik ibiliz ur freskodun ITURRI batera iritsiko gara. Aurrerago maldan gora joango gara ENIRIOra doan pistaraino. Pista zeharkatu eta sakon txiki batetik behera joango gara UIDUIKO BORDEtaraino.

UIDUI (848 m) – AUSA-GAZTELU (904 m).- Jaitsiera jarraituz JENTILARRIKO TRIKUHARRIra

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 26.

Aralar Mendian barrena.

OHARRA: dokumentu honetan ager idiren testuak ezin izan ditugu denbora falta dela-eta guztiak euskaraz jarri. Barkatu eragozpenak.

NOTA: debido a falta de tiempo nos ha sido imposible traducir todos los textos a castellano. Perdón por las molestias.


Química Forestal S.A. (QUIFOSA)

Jose Martin Arana Arregi (Beasain, 1846-03-09 - + Beasain, 1921-06-05) enpresa gizona –baita Beasaingo alkatea ere 1876-1878 eta 1899-1902 urteen artean- lerro hauen bitartez gogoratuko dugu: gutxi gorabehera 1915etik aurrera Beasainen eta Lizarrustin Química Forestal S.A. (Quifosa) enpresa ireki zuen. Enpresa honen bitartez pago-egurretik alkohola destilatzen zuen lantegia zen. Lantegiaren eraikin nagusia Beasaingo Kale Nagusiko 2. zenbakiko etxearen orubean bazegoen ere, egur horren lehen tratamendurako Lizarrustin zuen bigarren lantegia, Elkorriko sakonean (Nafarroako lurretan), errepidearen lehen bihurgune itxiaren ondoan ireki zuen. Bertan zituzten galderetan pago gazteen egurra egosten zuten, eta egurraren izerdiarekin uxuala ateratzen zuten.

Gure ibilbidean, Lareotik Lizarrustirainoko bidean Quifosak egurra garraiatzeko erabilitako trenbidearen arrastoak ikus ditzakegu: harkaitzean Quifosak induskatutako Akerretako tunel estutik pago-egurra bagonetetan jaisten zen, baita ere egur-ikatza eta harria hain zuzen. Dena dela, bidearen jatorria, zaharragoa izan daiteke. Iturri batzuen arabera, dagoeneko XVII. eta XIX. mendeen artean pago motzak inausiz lortzen zen ikatza bagoneten bidez garraiatzeko egin zen trenbidearen ibilbidearen lehen zatia. Geroago , ibilbide erdian zulatuko zen harkaitzean Akerretako tunela.

Azken mendeotan Lizarrustikoa biztanleria izan duen parajea izan da. Esaterako, 1880. urteko Etxarri Aranatzeko erroldan, 9 lagun ziren Elkorriko sakonean –egungo Quifosan- bizi zirenak. Geroago, lantegiarekin… asko handitu zen bertako biztanleria, eta horren ondorioz kontuan izan behar da XX. mende aldean Lizarrustira mugiarazitako langileak. Garai hauetan auzo xume honetan lagun mordoxka bizi ziren: artzainak, ikazkinak, baso-mutilak eta baserritarrak, eta batez ere Química Forestal S.A. (Quifosa) lantegiko langileak. Haur ugari zituzten euren familia oparoak ere bertan bizi ziren eta horren ondorioz, 1941eko irailaren 11n, Nafarroako Irakaskuntzako Ikuskari jaunak, eskutitz bat zuzendu zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu nagusiari eskola bat jartzearen proposamenari buruz. Idatzi honek zionez, eskola berri baten beharra ikusten zuen Lizarrusti gainean eta prest zegoen Nafar aldeko lur-zoruan eraikuntza berri bat egiteko. 40 haurrentzako gela eta irakaslearentzat etxe bizitza baten beharra aurreikusten zuen. Eraikuntza berriaren balioa, 55/60.000 pezeta ingurukoa izango zen eta bere ustez, Nafarroako Forua Aldundiak, Gipuzkoakoak, Química Forestal S.A. lantegiak eta Etxarri Aranatzeko Udalaren artean ordain zezaketen.

Arrazoi desberdinengatik asmo hauek ez ziren aurrera eraman eta 1950ean, Lizarrustiko Mikelete eta Arbitrio etxean, bertako eta inguruko haurrak eskolaratzeko gela bat prestatu zuten. 54-55 kurtsoan 19 haur zebiltzan, adibidez. Lau udalerrik ordaintzen zuten Lizarrustiko eskola: Ataunek, Etxarrik, Arbizuk eta Unanuk.

Baldintzak ordea ez ziren hoberenak izango eta 1951n, Nafarroako mikelete zen, Frantzisko Ijurko jauna, Lizarrustiko Batzordearen izenean, diru laguntza eske agertu zen Ataungo udaletxera. Gaiari buruz argitasun batzuk jaso ondoren, maistrak izendatuta zeukan soldataz gain, urtean 2.000 pezetako laguntza eskaini zuen Ataungo Udalak.

1887an Laskibarretik Lizarrustira bitarteko errepidea ireki zen, eta horrexek ere paraje hauek zeharkatzeko eta bertako baso-baliabideak ustiatzeko baldintzak erraztu zituen.

Quifosako lantegia egun, guztiz abandonaturik ikusiko dugu.

FUENTE: Wikipedia.

Lizarrusti eta kontrabandoa.

Lizarrustiko gainetik Lareoko presara doan bideak istorio askotarako ematen du. Alkohola destilatzearen zein egur-ikatza egitearren basoaren ustiapenari loturik dago mendatea, baina baita kontrabando eta traturako gune ere izan zen Lizarrusti –ez dezagun ahaztu hortik ere muga dela-eta, arbitrio etxea bertan datzala hain zuzen. Goierriko abeltzainek zekor gazteak eramaten zituzten saltzera ilargiaren argitan, jakin baitzekiten Nafarroako harakin eta tratulariek Gipuzkoakoek baino diru gehiago ordaintzen zutela zekorrengatik.

ITURRIA: Wikipedia.

La sierra de Aralar.

La sierra de Aralar es una extensa meseta que comparten Gipuzkoa (aproximadamente un tercio) y Nafarroa (los dos tercios restantes). Tiene una superficie de 208 km2. Nos hallamos en uno de los grandes macizos montañosos de Euskal Herria, es el más oriental de los que componen la divisoria de aguas cántabro-mediterránea.

Su impronta en el paisaje es excepcional, y además nos ofrece muy variados perfiles dependiendo del lugar donde nos encontremos: desde el Goierri (con Ñañarri -1.346 m- abriendo la sierra), desde el valle de Araitz, con las “malloas” cayendo vertiginosamente sobre el valle –con Intzeko dorrea -1.427 m- como cima más alta de toda la sierra-, o desde la Sakana… la sierra ofrece diferentes perspectivas y nos muestra parte de toda su grandeza.

  • Morfología kárstica

La litología es predominantemente calcárea, con importantes fenómenos kársticos tanto en superficie como en profundidad: campos de lapiaz, sumideros y manantiales, cuevas, dolinas, cauces subterráneos, etc. De este modo, las aguas discurren en gran medida fuera de nuestra vista para salir en lugares insospechados. El monte Pardarri (1.393 m), al que se puede acceder con facilidad desde las campas de Igaratza, nos ofrece un magnífico ejemplo de morfologías kársticas.

  • Fauna

En las partes altas y centrales de la sierra predominan los pastos, que en los meses de temperatura suave sustentan una importante cabaña ganadera: oveja ‘latxa’ sobre todo, pero también un número considerable de yeguas y vacas.

La fauna silvestre del Parque cuenta con otras muchas especies notables, además de las citadas. Valgan como ejemplos el tritón alpino (Mesotriton alpestris), el acentor alpino (Prunella collaris), la Ratilla nival o neverón (Chionomys nivalis), la marta (Martes martes), el gato montés (Felis silvestris), el jabalí (Sus scrofa), el corzo (Capreolus capreolus)... Entre las aves destacan, el buitre leonado (Gyps fulvus), el alimoche (Neophron pernopterus), el aguila real (Aquila chrysaetos), la chova piquigualda (Pyrrhocorax graculus) o el pito negro (Dryocopus martius) pueden ser observados en la sierra. Más difícil resulta ver algún quebrantahuesos (Gypaetus barbatus), en fase de expansión desde el Pirineo, pues la especie no anida hoy por hoy en Aralar. Se pueden encontrar palomas torcaces (Columba palumbus) en época de migración.

El lobo (Canis lupus) también –aunque raras veces- hace su aparición en la sierra cuando entra dentro de la territorio gipuzkoano.

La gran existencia de cuevas propicia también la existencia de numerosas especies cavernícolas: existen 220 especies conocidas. De ellas, 52 especies son cavernícolas estrictos o troglobios. 44 especies son endémicas del País Vasco y 14 entre estas últimas son endemismos exclusivos de Aralar. Muchos troglobios son formas relictas, auténticos fósiles vivientes y restos de antiguas faunas, de tipo tropical, que poblaron Europa durante el Terciario. El karst de Aralar es notable por su alta biodiversidad y endemismo, y contiene un valioso patrimonio biológico que debemos preservar.

  • Flora

Hacia los bordes y estribaciones de la sierra perduran importantes bosques. Mencionemos primero el de Lizarrusti, uno de los grandes hayedos del territorio vasco. Bordeando el embalse de Lareo, bien integrado en el paisaje, hallamos el excepcional hayedo de Akaitz-Sastarri, notable por el gran número de tejos adultos que salpican el mismo. El encinar cantábrico viste las escarpadas laderas del "domo de Ataun", y muestras de otros tipos de bosque (robledal, bosques mixtos de crestón...) se hallan dispersas por la zona.

Los exuberantes hayedos de la vertiente Navarra (Realengo) son también dignos de mención en esta impresionante sierra. La mayor extensión de tejos de toda Navarra también se puede encontrar en esta sierra.

La flora rupícola (de grietas y fisuras de rocas), es interesantísima, pues las especies endémicas pirenaico-cantábricas son muy numerosas.

  • Monumentos

La actividad humana en la zona es muy antigua como atestigua la cantidad de monumentos megalíticos, con la mayor concentración de dólmenes de Euskal Herria. Aralar guarda gran número de vestigios de pastores y cazadores prehistóricos: unos 80 megalitos, con 66 de ellos dólmenes (19 en la zona gipuzkoana y 47 en la navarra), túmulos, varios monolitos, numerosos yacimientos en cueva y dos crónlechs, además de algún yacimiento al aire libre. También dispone de varias majadas con chozas copulares de gran interés histórico y etnográfico.

Entre sus ermitas, destaca el santuario de San Miguel de Aralar (San Miguel in Excelsis), donde se encuentra la cruz del arcángel San Miguel así como las “cadenas de Teodosio de Goñi”, cadenas citadas en la antigua leyenda vasca.

NOTA: Para más información ver también el anexo “La mancomunidad de Enirio-Aralar”.

Alleko mendia.

Alleko Pikoa, Alleko Aitze edo Alleko izenez ezaguna, Nafarroa eta Gipuzkoako muga, baita Goierriko Biran gaurko etapan osatuko dugun lehendabiziko gaina ere. Oso izen zaharra, Mikel Belaskoren arabera, izena errepikatzen baita Nafarroako beste leku gehiagotan.

ITURRIA: Diccionario etimológico de los montes y ríos de Navarra (Mikel Belasko)

Putterri edo Puttarri mendia.

Ezin da Alleko mendiaz hitz egin, Putterri mendiaz hitz egin gabe… bere ondoan baitatza Nafarroa alde honetako gain garaiena, Mariren etxea ere den koba bat ere duena haren gainean.

Bada tontorrerako bidean topatzen den kobazulotxoarekin lotutako kondaira bat. Hala jaso zitzaion Lizarragabengoakoa zen Ramon Arratibeli 1955ean –orduan Ataunen bizi zen laguna:

Lizarrosti’tik Ormazaarreta‘ra dijoan bidean artzai bati agertu emen zitzaion zerbait, zaldi baten gañeen, eta galdetu emen zion ea Putterri’ko leizea nun zegoon. Artzaiak erakutsi emen zion, eta zaldizkoak diru bat saritzat eman emen zion eta bereala aldegin emen zoon eta artzaiaren begietatik izkutatu. Eta aren dirua artzaiaren eskuetan auts biurtu emen zan.

Kobazulo berak ere beste kondaira bat ere loturik badu: honek dioenez, berau zeharkatzen baduzu, hagin baten aurrean ateratzen omen zara, eta haginaren sustraietan zahagi bat urrez bete dagoela dio, hain zuzen ere. Agian, Jentilen Etorrera antzerkian antzeztutako kondairarekin lotuta dago: apaizak elizan jarri zuen Putterriko urrea lapurtu egin zuen baten batek. Jentilek eta kristauek elkarri leporatu zieten lapurreta. Baina nork lapurtu zuen Putterriko urrea?

Putterriren 1.296 metroko garaieragatik, panoramika ederra erakusten du begien aurrean: Nafarroako eta Huescako Pirinioak, San Migel, Beriain, Sakana, Urbasa, Aratz, Aizkorri, Udalaitz, Lareo urtegia eta Malloak, beste mendi askorekin batera. Garaiera handia izan arren, Putterri ez da Aralar mendilerro osoan garbiki nabarmentzen, izan ere, pagadia ia ezin sumatuzko tontorreraino igotzen da ia iparraldeko mazelatik.Mendiaren izena jada XIII. mendeko zenbait dokumentutan agertzen da Bueitarri idatzirik, putreen gailurra alegia (Mitxelenak hala igarri zuen, 1781eko Frutarri forma ikusirik, frute baita gaur egun sai edo putre adierazteko forma Ergoiena haranan).

ITURRIA: Diccionario etimológico de los montes y ríos de Navarra (Mikel Belasko)

Aranzadi Elkartea eta Sastarrikokobea.

"Sarastarriren hego hegalean, zuhaitz, belar luze eta kare-harri artean aurkitzen da Sarastarriko haitzulorako edo Sastarrikokobearako harrigarrizko sarrera. Zulorako sarreraren garaiera 895 m-koa da. Barruan daukan aintziratik datorkio ospea haitzulo honi, eta honetxegatik ulertzen da inguruko artzainek ur eskasiarik sekula ez izana, ezta lehorterik handienean ere.

Aintziraren beste aldean, haitzuloak galeriak izango zuelako ustetan, edo bederen, horixe ikertu nahian, 1953-55. urteen artean etorkizunean eratuko zen "Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia Saile"-ko bi lagun —Luis Pedro Peña Santiago horietako bat zelarik— txalupa pneumatiko batean, aintzira gurutzatu zuten lehen lagunak izan ziren.

Baina lagun biok ez ziren ez harritu kontrako ertzean galeriarik ez aurkitzeagatik. Urte batzuk geroago jakingo zutenagatik baizik. Haitzuloa zeharkatu zuen lehen gizasemea, gure herriko kultura berreskuratzeagatik hainbeste zor diogun Joxe Miel Barandiaran apaiza gazte eta ausarta baino ez zen izan. Hamarkada batzuk lehenago, eskutan kandela-argi bat zeramalarik —halaxe egin zuela esan baitzion arkeologo ataundarrak Peña Santiagori—, apaiza maitagarri honek igerian zeharkatu zuen Sastarrikokobeako aintzira. Tradizioak zioenez, ikazkin batzuk abandonatutako erremintak aurkitzen ziren kobaren beste aldean. Kontrako ertzera iristean, ezer ez zegoela ikusterik eta argitzerik izan zuen, eta halaxe da, Aralar Mendiak, mendi magikoak gordetzen dituen beste kondaira anitzetako bat hain zuzen."

ITURRIA: Laudioko GOIKOGANE M. T.-ko web orritik eta Luis Pedro PEÑA SANTIAGOren —Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko, Elkar (1990)— liburutik hartutako datuak.

Sarastarriko anderearen kondaira.

Se cuenta una leyenda, de vez en cuando aparece en la entrada de la cueva, una hermosa dama que vive en su interior.

Un grupo de carboneros que trabajaba en las proximidades de Sarastarri sacaba el agua necesaria del pozo existente en la cueva. Cierto día un joven carbonero acudió a la cueva a coger agua con su propia jarra; pero volvió a la cabaña asustado y sin agua.

Entonces, el jefe de los carboneros fue a la cueva pero también volvió asustado y sin agua en la jarra. Los dos decían lo mismo: que en la entrada de la cueva habían visto una bella y esbelta joven peinándose el cabello; era la propia Madre Tierra, venida a Marimundu de Agaramunda, y que habían huido pensando que un espectáculo tal en un lugar como ése no era buen presagio.

FUENTE: http://www.turismoataun.com

Lareoko urtegia.

1989ko ekainaren 19an inauguratu zen. Elementu naturalez urtegi bat egiten zen lehenengo aldia izan zen. Alde batetik, Agauntza ibaiaren ur-emariari eusteko, urtegiko ur kopuru bat Malkorburuko leizera askatzen dute, Agauntza errekaren sorlekura iristeko: Urzulora. Eta bestetik, herriaren beharra asetzeko Ubediko leizera doan ura Aitturrietan azaltzen da. Urtegiaren neurriak hauexek dira: 20 ha-ko hedadura eta 2,35 hm3-ko bolumena.

Goierri behean bizi diren biztanleak ondo gogoratuko dira nola urtegia izan aurretik, lehorteko udako sasoietan, ur eskasia handia zegoela, eta horren ondorioz, ur-mozketak zirela herriotan. Urtegi berriarekin, beharrezko ur-emaria behingoz segurtatu da.Majadas de Enirio y Uidui.

Las majadas de Enirio y Uidui, como otras tantas que encontramos en Aralar, eran y son los lugares donde los pastores viven y trabajan con sus rebaños.

En estas majadas encontramos la borda o chabola donde viven los pastores en primavera verano. Dentro de la chabola, y en general orientado en dirección norte, se localiza la quesería y el local donde se ahuman y se almacenan los quesos elaborados. Hoy en día, se están sustituyendo las antiguas chabolas por nuevas, que además de la ya mencionada quesería, disponen de baño, cocina y habitación.

Además de la chabola, en una majada encontraremos las cercas que antiguamente eran de piedra, donde se reunía el rebaño dos veces al día para proceder al ordeño. Hoy en día el ordeño en la sierra se realiza en unos prácticos cajones donde se inmoviliza la oveja.

El pastor, ordeña las ovejas al amanecer y posteriormente elabora los quesos, mientras envía las ovejas al pasto. La Sierra de Aralar esta dividida ficticiamente de tal manera que cada pastor tiene una zona determinada de pasto. Al anochecer, recoge las ovejas y las vuelve a ordeñar.

FUENTE: http://www.lazkao.net

Estación megalítica de Aralar (zona gipuzkoana).

Aralar es una de las sierras más importantes en lo que a manifestaciones dolménicas se refiere. En la zona gipuzkoana aparecen 33 megalitos repartidos por los términos municipales de Ataun, Amezketa, la Mancomunidad Unión Enirio-Aralar y Zaldibia. Aún hoy es la zona de más intensidad pastoril de Gipuzkoa. En 1879 se encontró en ella el primer dolmen gipuzkoano –Jentilarri.

Muchos de los próximos megalitos pueden ser encontrados en el camino de la Goierriko Bira. Pertenecen a esta estación gipuzkoana los siguientes monumentos:

  • Dólmenes de Aranzadi, Argarbi, Arraztarangaña, Ausokoi, Ausokoi II, Erremedio, Igaratza Norte y Sur, Jentillarri, Labeo, Matxitxane, Txotxeta, Uelogoena N. y S., Uidui, Uidui II, Urritza, Zearragoena.

  • Túmulos de Igaratza, Larrondo, Pagabe I y II, Pontoa I, II, III, IV.

  • Menhires de Arrubi, Ataurugañe, Igaratza III, Irazustako lepoa, Jentilarri, Saltarri, Supitaitz.16 de ellos fueron descubiertos por Barandiaran entre los años 1916 y 1917: Igaratza (2), Argarbi, Uidui (2), Arraztarangaña, Aranzadi, Ausokoi, Uelogoena (2), Zearragoena, Larrondo, Labeo, Baiarrate (desaparecido) y Leizadi (2, que no se han localizado).

El dolmen de Jentilarri.

El dolmen se encuentra reconstruido sin un criterio estricto, llevándose a cabo esta labor por personas de varias localidades, tales como: Ataun, Ordizia y Zaldibia en los años 50. No se puede decir que sea el mejor dolmen conservado en la sierra, tal y como aparece escrito en varios documentos.

Según datos de la Carta Arqueológica de Guipúzcoa publicada por Aranzadi, este dolmen lo descubrió R. Adan de Ihartza en 1879 –fue el primer dolmen descubierto en Gipuzkoa- y lo excavaron en 1917 T. de Aranzadi, J. M. de Barandiaran y E. Eguren.

Los materiales localizados son diversos desde fragmentos de cerámica a material lítico como: puntas foliáceas, lascas, material óseo y antropológico en donde al menos había restos de 27 individuos, entre ellos 3 infantiles y dos ancianos. En la actualidad se conservan restos de al menos 10 individuos, uno juvenil y otro infantil.

La mayoría del material recogido se encuentra en Aranzadi.

FUENTE: http://www.lazkao.net

Kixmi eta Jentilarri trikuharria

Aralarko Martxabaleta izeneko zelaian dantzan omen zebiltzan jentilak jai egun batean.

Bat-batean, laino argi bat ikusi zuten sortaldean, haiengana zetorrela. Beren txabolan bazegoen jentil zahar bat izar eta lainoez asko zekiena. Deitu eta galdetu zioten ea laino argi hura zer zen.

Jentil zahar hark esan zien orduan:

–A, a, nire umeak! Jaio da Kixmi eta gureak egin du; ez dut gehiago bizi nahi eta bota nazazue malkar horretatik amilka.

Hala bota zuten jentil zaharra malkarrean behera eta han hil zen.

Lainoa bazetorren eta denak izuturik korrika abiatu ziren inguruko pagadirantz.

Gain-gainean zegoen lainoa eta denak harri-pila baten azpian sartu omen ziren.

Han omen daude Euskal Herriko azkeneko jentilak, Kixmirengandik ihes eginda. Geroztik, harri-pila haren izena Jentilarria da.

Kixmi, haien hizkuntzan, Kristo esan nahi zuen hitza da.

Baten batek ihes egin omen zuen eta inguruetako jentilei Kixmi jaio zela adieraztera joan zen.

Zaldibiako artzain batek 1916 urtean J. M. Barandiarani esana.

OHARRA: Informazio gehiago, “Kixmi” eranskinean.

Dolmen de Ausokoi.

Trikuharri labur irekia. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,95 m. altuerakoa erdian. Ganbara 4 harlosak eratutako esparru errektangeluar bat da, estalkirik gabea, eta zorua lauzatua duena bi edo hiru harlosatxo hilaraz. Norabidea 140º-takoa da. Ganbara-harlosak inguruko hareharrizkoak dira; tumulua bertako kareharrizkoa eta inguruko hareharrizkoa.

J. M. BARANDlARANek aurkitu zuen 1916ean, eta J. M. Apellaniz eta J. Altunak industu 1965ean.

Atauruko trikuharri izenez ere ezaguna da. Izenaren “auso” erroak ondoan duen gainarekin zerikusia duela ematen du.

FUENTE: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

La calzada de Enirio.

La calzada de Enirio es un importante camino de trashumancia, conocido ya por su existencia en el siglo XI. Dicho camino, unía las tierras de la costa con las de la Navarra continental, salvando las altas costas de la sierra de Aralar. Su situación y trazado hace que sea una ruta muy aconsejable para entrar en el corazón de Aralar; de ahí que los pastores la hayan utilizado durante tantos siglos para realizar sus largas travesías con el ganado desde los pastos de la montaña en verano a los pastos de invierno en las tierras bajas, cerca de la costa, en localidades como Aizarnazabal, Zumaia, Getaria, o Hernani.

Se dice que fue construida por los gentiles: el trazado que conocemos en la actualidad cuenta con una calzada empedrada que parte desde Zaldibia (183 m), iniciándose en el paraje de los depósitos de Arkaka txiki (450 m)., y continuaba por Igaratza, Errenaga, Intzazelaia, Guardetxe, San Miguel in Excelsis, Ata, Madotz e Irurtzun, y de aquí a la vieja Iruñea o Lizarra. El trazado desde Arkaka txiki hasta el valle de Arraztaran se mantiene en buen estado, y en él podemos ver sus grandes losas al descubierto, mientras paseamos por la sombra de su bosque de hayas.

Con la incorporación de Gipuzkoa al Reino de Castilla, el camino que antes había íntegramente pertenecido al Reino Navarro, pasó a ser compartido con el Reino de Castilla. Esto trajo consigo la construcción de un castillo en lo alto de la cima de Ausa-Gaztelu para el control de las fronteras además del paso de viajeros y tropas a un lado y otro de la frontera.

Esta calzada se encuentra dentro de uno de los Grandes Recorridos del senderismo, uniendo puntos significativos de esta ruta medieval: Enirio, Berostegi, Santa Marina, Iturriotz y Aizarnazabal.

A pesar de que ya aparece datado en el siglo XI., los expertos datan esta vía de comunicaciones con una edad se puede fijar en 3.000 ó 4.000 años de antigüedad.

Es famosa la historia de los dantzaris de Zaldibia, que en en fiestas de San Fermin de 1856 caminaron alrededor de 17 horas –noche y día- desde Zaldibia –comenzando por la misma calzada de Enirio- hasta Iruñea, para llegar a la capital navarra, pernoctar allí y a la mañana siguiente bailar danzas gipuzkoanas ante San Fermin. Aquel año, Jose Antonio Olano (1825-1885), profesor de dantzaris, recibió desde el Ayuntamiento pamplonica el contrato para bailar en las fiestas de la capital. Olano y su grupo partieron la víspera desde Zaldibia, cruzó la sierra de Aralar alcanzando Guardaetxe, descendieron a Irurtzun y desde allí alcanzaron finalmente Iruñea. Aquella noche descansaron y a la mañana siguiente bailaron ante los pamplonicas.

Luis P. Peña Santiago y Antxon Iturriza han escrito artículos al respecto, y han propuesto travesías siguiendo los pasos de los dantzaris. Hoy en día, se conoce como “Dantzarien bidea” (camino de los dantzaris) a esta ruta montañera.

El castillo navarro de Ausa-gaztelu.

Entre Zaldibia y Abaltzisketa, en la Sierra de Aralar, casi a 1000 metros se encuentra el Castillo de Ausa, un castillo navarro que vigilaba la antigua vía de la costa. Ya aparece en los documentos en el siglo XII, y su quehacer era cuidar este camino, y la actividad económica de esta zona, que formaba parte de Navarra. Vigilaba los caminos y entradas hacia los pastos y la ganadería. Por el suroeste discurría la conocida calzada de Enirio que pasaba por los alrededores del castillo.

Aprovecha la cumbre del monte del mismo nombre. La fortificación se camufla en la peña rocosa, siguiendo la tónica general de las fortalezas medievales de los Pirineos. Son visibles dos recintos concéntricos. El exterior, donde los muros alcanzan varios metros de altura, se identifica con la plaza fuerte, y el interior, de apenas 3 m. de diámetro con el torreón del castillo. Entre otros restos fáciles de identificar se cita el aljibe o depósito para abastecimiento de agua.

El castillo de Ausa-Gaztelu cumplió funciones de vigilancia en los siglos XII y XIII, abandonándose en el XIV. Tómese en cuenta la cercanía del castillo con Ordizia, integrada en Castilla.

Se han conservado documentos que muestran los siguientes hechos y fechas:

  • 1321: se estaba reparando el castillo de Ausa, estaba caído y las gentes no querían ir por miedo a los gipuzkoanos.

  • 1333: En refazer de nueuo de fusta la torr et las puertas de la dicha torr et del castieillo et las escaleras, et en refazer de nueuo de fusta la torr, las gaytas et la casa do los goardas del dicho castieillo fincan et en recubrir la dicha torr.

  • 1334: Se hicieron de nuevo los canales para el aljibe que iban de la sala a la torre, y se rehizo parte del muro. También fue reconstruida de madera la casa de los guardas y se rehizo el muro de la parte de Larraun.

  • 1335: El alcalde de Aussa, don Pedro Ladron de Gebara, perdió el castillo frente a los gipuzkoanos y fue castigado por orden del rey: los casteyllanos lo furtaron a Pero Ladrón de Guevara alcait de dicho castieillo en aynno MCCCXXXV.

FUENTE: Castillos que defendieron el Reino de Navarra.

Ausa-gazteluko jentilak.

Garai batean Ausa-gaztelun bazen jentilak bizi omen ziren gaztelua.

Alegi batek dio behin jentila Nafarroa Garaiera joan zela gari bila. Itzuleran, zazpi idi-narru gariz beteak zekarren bizkarrean eta Gaztesuiko iturrira iritsi zenean bere alaba aurkitu omen zuen. Alabak atseden pixka bat hartzeko eta iturritik ura edateko esan zion. Jentilak honela erantzun omen zion:

-Ai, alabatxo, jakin izan banu zilegi nuela idi-narruak uztea eta atseden hartzea, beste horrenbeste ere ekarriko nizkinan.

Badira haitzean jentilak gogorarazten dituzten aztarnarik. Gazteluaren haitzean dagoen zuloa Jentilen Labea izenez ezaguna da.

ITURRIA: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa (http://www.puntubi.com/mitologia/ausa-gaztelu.htm)

Ñañarri o Larrunarri.

Montaña y pico del lado septentrional de la Sierra de Aralar, uno de los más emblemáticos montes de Euskal Herria. Ya desde principios de siglo se le ha comparado con el Matterhorn o Cervino, recibiendo el exagerado e improcedente sobrenombre de “Cervino vasco”.

En ella se encuentra la caverna de Marizulo o de Txindoki, siendo esta cima –junto con Gorbeia, Anboto, Putterri, Murumendi, Aketegi… - una de las múltiples moradas de Mari, la diosa madre de la mitología vasca. En la próxima etapa, trataremos más de cerca a esta deidad vasca.

Respecto al nombre de esta montaña, recordemos que su nombre correcto es Ñañarri o bien Larrunarri, y no Txindoki. Como Txindoki se le conoce a la misma punta –Txindokiko punte-, siendo Txindoki el nombre de una chabola de pastor en ruinas que se ubica al Este de la cumbre, en terrenos de Amezketa.

En el núm. 4 de la revista Pyrenaica del año 1927 se describe la sierra de Aralar y al hablar del Larrunarri dice (pág.21):

"Al norte del Aralar, se yergue majestuoso e imponente, encumbrado y denso, el peñascal de Larrunarri. Otros lo conocen por el más típico nombre de Txindoki y en el Goyerri guipuzcoano lo llaman también Nañarri, quizá por parecer más delgado y frágil visto por este lado. Pero por donde quiera que se le mire, siempre es imponente y se presenta majestuoso a nuestra vista: parduzco en los días grises, azulado en días de sol. Los tejos, espinos, jarales y demás arbustos desparramados por sus laderas, tienen raíces de sangre entre sus duras rocas.

Se alza a 1.430 metros sobre el nivel del mar y aunque esta altitud sólo le permite ocupar el tercer lugar entre sus hermanos, Gambo e Irumugarrieta son más altos que el Larrunarri, es siempre el más majestuoso. Txindoki, visto desde el vallecito de Zaldivia, tiene alguna semejanza con el perfil del Cervino."

Ausa-Gaztelu ofrece desde su cima, una de las más bonitas estampas que esta enorme mole puede mostrar.

Gaintza.

Gaintza Gipuzkoako hego-ekialdean eta Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerri txikia eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana Arama eta Altzagarekin batera. Izan ere, 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 132 biztanle zituen.

Eskualdeko beste hainbat herrirekin batera Ordiziako udalerriari atxiki zitzaion 1399. urtean, Gaintzari buruzko lehen idatziak garai honetakoak direlarik. Garai hartan lurraldea desoreka handiak pairatzen ari zen. Landa eremuko nobleen arteko liskarrak eta burutzen ari ziren gehiegikeriak gero eta ugariagoak zirenez, Gaintza, Altzaga, Arama, Ataun eta Beasain Ordiziari batu zitzaizkion babesa lortu nahian. Bestalde akordioaren izenpetzearen ondorioz legezko hainbat abantaila ere eskuratu zituzten Baina 1615 urtean, Gaintzak berriro hiribildu izendapena bereganatu zuen. Halaber diru arazoak zituenez Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen Oria ibaiko batura osatuaz, honen amaiera 1856an izan zen.

Enirio-Aralar mankomunitateko herria da sortu zenetik.

Erlijio-ondarearen aldetik, aipatzekoa da San Martin de Tours eko baseliza.

UEMAko -Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko- kidea da.

ITURRIA: http://www.gaintza.net/

[-] Itxi 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 26.

Jose Migel Barandiaran.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 26.

Los Tres Tristes Trogloditas (Hiru troglodita tristeak).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2010eko otsailak 26.

Kixmi.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko otsailak 26.

Enirio-Aralarko mankomunitatea.

Irakurri gehiago [+]