Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Wallon Aterpea (1.865 m) - PICO DE LA GRAN FACHA (3.005 m) - Respumosoko Aterpea (2.220) - Embalse de la Sarra (1.438 m).

Gran Facha (3.005 m).
Gran Fachako Ama Birjina
Gran Fachako Ama Birjina
—© Javier Fernández—
Egin klik handiago ikusteko
(53,053 byte)

MARCADAU HARANetik PIEDRAFITAko ZIRKOrako zeharkaldiak, GRAN FACHAko tontorrera igoz gero, igoeran 1.200 metro inguruko desnibela du, eta 1.600 metroko jaitsiera helmugara iristean; bideak ez du galtzeko aukerarik ematen, izan ere tontor eder honetara egingo dugun igoera bide klasikoenak erabiliz egingo dugu; baina hori bai, goizean goiz jaiki beharko dugu eguerdiko beroa eta arratsaldean azal litezken udako ekaitzak ekidin nahi baditugu.

WALLON ATERPEA (1.865 m)
Aterpetik irten eta berehala MARCADAUko UHARRA egurrezko zubi bat erabiliz zeharkatuko dugu; dagoeneko ekia gain garaienak argitzen hasia dago, baina oraindik tarte luzea behar izango dugu bere izpiak aurpegian senti ditzagun; bidea nabarmenki markaturik dago; uhar berri bat zeharkatu eta metro batzuk aurrerago, beste uhar baten ondoan, bidegurutze baten ondotik igaroko gara; ezkerreko bideak MARCADAUko MENDATEA jarraituz PANTICOSAko BALNEARIOra darama; gurea eskuinekoa izango da, PIC ARRAILLOUS mendiaren magalera doana hain zuzen; ibilbidea gogortzen hasiko da, lehendabiziko sigi-sagak egiten hasiko gara, lehendabizi IM-rantz, M-rantz ondoren; errekasto bat zeharkatu eta gure zidorrak pixkanaka ezkerraldean Fachatik behera jaisten den ibar sakona abandonatzen hasi eta eskuinean agertzen den sakan paralelo baten bila arituko da.

2.291 metrotan kokaturiko LAKU txiki batera iritsiko gara, haren hustubidea zeharkatu eta urruntasunean elur orbantxo batzuk izan ditzakeen haran txiki batean sartuko gara. 2.430 metrotan kokaturiko LEPO zabal batera igoko gara; ezkerrean beste aintzira bat utzi eta, orain bai, FACHAren LEPOra (2.665 m) garamatzan haran zabalean sartuko gara; honaino iristeko bi ordu t'erdi inguruko denbora behar izan dugu; gure atzean Marcadauko haran frantsesa utzi eta PIEDRAFITAko ZIRKOko HARAN eta TONTORretarantz begiratuko dugu; BALAITUS ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2009ko uztailaren 10ean.

Gran Facha mendiaren Ama Birjina.

Gran Facha mendiak badu historia luzea, mendiarekin ez ezik, giza-balioekin ere loturik dena. Tontorra koroatzen duen LOURDESko AMA BIRJINAren IRUDIA ondoren kontatuko dugun historiaren lekuko zaharra dugu.

1941eko urriaren 14an, mendizale talde bat Gran Facha menditik jaitsiera burutzen ari zenean, Tarbeseko emakume gazte batek, Madame Maïte Chevalier-ek istripu larria izan zuen haren senarra, anaia eta lagunaren begiradaren aurrean. Elurrean tailatutako eskaileran irrista egin ondoren buruz behera maldan behera erortzen hasi zen. Erorketan, Maïteren pioleta apurtu zen, eta honen goialdea baino ez zen loturik geratu Maïtek eskumuturrean loturik zeraman bridari. Jaitsieran, piolet zati honek elur freskoan eginik zegoen zulo bakarrean sartzea egokitu zuen, heldulekuraino elurretan sartuz. Halaxe, neskaren heriotza ekidin zuen, mendiaren ipar paretatik behera eroriko baitzen bizitza galduz. Baina halaxe, zergatik gertatu zen?

Batzuk zortea izan zela diote; beste batzuk hainbat baldintza egoki batzuk gertatu zirela esango dute... haren lagunak ahalik eta azkarren salbatzera abiatu zitzaizkion. Egoera arriskutsua zelarik, Ama Birjinari laguntza eskatu zioten. Ama Birjinaren naturaz gaindiko laguntzari egotzi zioten bertan izandakoek Maïte bizirik jarraitu izana. Horrexegatik ere, tontorraren gainean Elurretako Amaren (Lourdesko Amaren) irudi bat jartzea erabaki zuten.

1942ko irailaren 4an, hiru jende-ilara luze Gran Facha mendira igo ziren. Ura, area eta porlana garraiatu zuten. Hogei bat lagunez osatutako taldea zen, euren artean Maïte zegoen. Cauteretseko zentrotik zetozen Jeunesse et Montagne (Gazteria eta Mendia) elkarteko bi lagun-talde ere igo ziren. François Boyre monitore-buruak, Pirinioetako mendi garaiko gidari ezagunak zuzendurik zetozen. Eta meza bertan egin zedin, taldeko kaperaua, Pragnere apaiza ere bertaratu zen.

François Boyrek gidaturik, gazteek gainaldea atondu, eta harriz egindako monumentu bat eraiki zuten. Bertan horma-hobi bat ireki zuten, non porlanez estalitako aldare lanak egingo zituen harlauza bat jarri zuten. Tontorrera, Lourdesko Amaren irudi bat igoa zuten, Carrarako marmolezko bloke batetik egindakoa bera, 25 kilogramo baino gehiago pisatzen zuena. Irudia jarri, eukaristia egin eta Frantziaren eta bere presoen alde otoitz egin zuten bertaratutakoek (gogora dezagun Frantzia II. Mundu Gerran alemaniarrek okupaturik zegoela garai haietan). Halaxe, fermutasun eta poztasunez, egindako botoak bete zituzten. Berriak prentsan oihartzun handia izan zuen, hala ere, inork ezin zuen aurreikusi ere historia luzea hasi berria zela.

Tximistek hainbat aldiz apurtu zuten tontorrean jarritako monumentua, baina hau gertatzen zen bakoitzean, irudi berri batek ordezkatzen zuena urretik izandakoa.

II. Mundu Gerra amaiturik, frantsesek urte oro igotzea eta bertan ospakizun zibil eta erlijiosoa egitea erabaki zuten. 1947tik aurrera, Aragoiko Mendizale talde batek parte hartzen has izen.

1955ean, Saint-Savineko Haranak kapera iraunkor bat kokatzeko lurrak utzi zituen. 1957ko abuztuaren 6an, Pragnere abadeak bere 80. urtebetetzea ospatu zuen, eta kapera berriaren granitozko lehen harria ipini zuen. Hurrengo urteean kapera bedeinkatua izan zen, eta bertan lehen meza egin zen. Urte oro erromes ugari dator eta batzuetan pertsonai ezagun batek hartzen ditu bere gain ospakizuna zuzentzeko lanak. 1999an Tarbes-Lourdeseko apezpikua Jacques Perrier jaunak zuzendu zuen bertako meza, bertan meza emandako lehen apezpikua delarik.

Espainiatik etorritako mendizaleen partehartzearekin, Frantziar-Espainiar Elkartea jaio zen, eta helburu nagusi bezala, urte oro abuztuko 4. eta 5. egunetan bertara egiten diren igoerekin hainbat ekitaldi antolatzeko helburua du. Ospakizun hauetan Pirinioen bi isurialdeen jendeen arteko adiskidetasuna berresten eta indartzen da.

[-] Itxi