Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Lizarraga mendatea - BAIZA (1.183 m) - Santa Marina baseliza - BARGAGAIN (1.156 m) - Ziordia mendatea - Ziordia.

Urbasako mendialdean...

LIZARRAGAko tunelaren hego-ahotik pista sortzen da Mendebalerantz Bentaren aurrealdetik igaroz eta zenbait metrotara burdinazko erromara gurutzatuko dugu. Gandor harritsuaren hegoaldetik pistari txaboletaraino helduko gara. Sakonunetxoan barrena jarraitu behar dugu gandor nagusia eskumatara dugularik eta gandor txikia ezkerretara. Lepoxka (1096 m) igaro ondoren, URBASAKO GALTZADA nagusia aurkituko dugu, haitz eta pago artean harro eta beroni jarraitu behar diogu eskumatara. Zenbait minutu beranduago bidexka (SAN ADRIANgo ermitarakoa) eta txabola hondarrak eskumatara utziko ditugu eta galtzadan jarraitu. Aurki, pagaditik irten eta LIZARRAGAko mendatea joko dugu - 1.050 m.

Lizarragako herriraino doa bidea eskumatara utziz eta gandorrez metro zenbait eginez, Etxarriko mendatera iritsiko gara 1050 m. Trikuharria. Galtzada nagusiak gandorra zeharkatzen du ETXARRI-ARANATZ eta BAKAIKUrantz jaitsiko. Hemendik aurrera, gandor garbiari jarraituz, igo egin behar da eta pago artean igaro ondoren BAIZAko gaintxoa hartzen da 1.183 m. Buzoi eta zedarri geodesikoa. Eguraldi lagun, behatoki bikaina.

Gandorrean behera, egingo dugu Baizako zingira eta lautada ezkerretara utziz eta lepoxka igaro ondore metro batzuk gorago - 1.144 m- muinoa. Gero pagadira. Gandor harritsua jarraituz, IRUAITZETA eskumatara utzi eta behera egingo dugu pagaditik irten arte, txabolak eta SANTA MARINAko ermita bisitatuko ditugularik. Gandor zurian behera eginez, gurutze baten ondotik igaroko gara eta berandutxoago Santa Marinako lepoa joko dugu - 1.030 m, non ITURMENDI eta BAKAIKUrako bidea dugun. Aldapatxoa igoaz, Santa Marinako ermita joko dugu eta honen ondoan aterpe bikain irekia eta ganadu korta.

Hemendik metro batzuk gora egingo dugu bizkarrean gora eta pinadia ezkerretara utziz, URDIAINgo mendatera jaitsiko gara. Gandorrean gora berriro pagadia ezkerretara eta eskumatara BURUNDA arroa. BALANKALEKU haitz muturrera iristean - 1.126 m- bidexkak iparraldera egiten du gailurtxoa inguratuz eta gandorra hartuaz berriro lauan jarraituz. Bost bat minutu ondoren, haitz mutur berriak eta bidea berriro ere iparraldera, gailur guztiak saihestuz, LABARGAGAINera irtenaz -1.153 m. Gandorrean zehar jarraituko diogu bidexkari eta bost bat minututan edo pasabidea joko dugu. ALTSASUrako bidea (ipar) utzi eta ezkerretara jaitsiko gara (hego) bidexkan zehar (marra zuri-gorriak). Pagadian zehar aldapatzarra jaitsi ondoren eskumatara (mendebal) hartu behar da. Garbiuneak gurutzatuz eta zementuzko txabola eskumatara utziz. Metro batzuk aurrerago pista aurkitu dugu eta beroni jarraituz, berehala, URBASAko errepidea.

Eskumatara (mendebal) jarraitu behar da, errepidea gurutzatuz, eta ia paraleloki, pagadiko bedarrezko karrejoan gora egin. Urbasako larretara irten eta zelaietan gora egingo dugu, gandorrerantz, argi-indarrak linearen azpitik gurutzatuz. Gandorraren ezkerraldetik jarraituz, pagadian sartuko gara eta bidexkan aurrera egin (marra zuri zaharrak) alanbre-hesiaren aldamenetik. Hesi honetatik metro batzuk eskumatara mantenduz, gandorra igoaz joango gara pagadian zehar eta garbiune zenbait gurutzatuz. Gandorreko lautada garbi batetara iristean, (ARABAKO LAUTADAren ikuspegi bikaina) alanbre-hesia dago. Metro batzuk lehenago burdinazko langa bat ere bai. Ziordiako mendatea da (1.065 m). Bide eder batek Ziordiara eramango gaitu handik jarraituz gero.

OHARRA: F. J. Arriaga "PATXI"-ren testuen laguntzarekin.


[-] Itxi