Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



KARLOS V.aren ETA MANDAZAINAREN ARTEKO ELKARRIZKETA (XVI. mendea).

Memoria ezin hobea zuen Karlos V. Enperadoreak gustukoa zuen euskaraz hitz egitea, izan ere, aitor-entzule, kaperau eta mediku euskaldunak zituenez, eta zegoen mailarengatik, edo kuriositateagatik, hitz batzuk ikasi omen zituen; eta era honetan fidagarriak diren pertsonengandik zera jakin dut, enperadoreak bidean Nafarroako mandazain bat aurkitu zuela, euskaraz zera galdetu ziola:

—Mandazaya, nondic zatoz?

Eta honek erantzun zion:

—Nafarroatic.

Eta gehiago galdetu zion:

—Nafarroan gari asco?

Eta mandazainak erantzun...

—Bai, jauna, asco.

Hala amaitu zuen Enperadoreak, esanez:

—Nafarroan gari asco; batere, batere ez neretaco.

  • Non: Isasti, Compendio historial.
  • Bertsio honen iturria: K. Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 154 or.
  • Jatorrizkoaren itzulpena Euskarazko esaldiak grafia zaharrean errespetatu dira.
Araia - Iturriotz - Azkosaroi - Aratzarte lepoa - ARATZ (1.442 m) - Azkosaroi - Peazulueta lepoa (GALTZADA) - ASKIOLA (1.238 m) - Perusaroi lepoa (ATERPEA) - Urbia - Arantzazu.

Araba eta Gipuzkoako Aizkorriko mendialdean
Aratz Urbiatik ikusia
Aratz Urbiatik ikusia
—© Javier Fernández—
Egin klik handiago ikusteko
(62,010 byte)

Ibilaldia Arabako Araia (621 m) herrian hasiko dugu, Arabako Lautadan kokaturik dagoen Asparrena bailarako hiriburuan hain zuzen.

Geure urratsak, abandonaturik dagoen AJURIARREN FABRIKArantz zuzenduko ditugu, 1985ean itxitakoa, OLAZAR izeneko burdinola zahar batean jatorria zuena. Fabrikara heldu baino berrehun bat metro lehenago, GR-25 (Arabar lautadari bira) zidorraren adierazle baten ondoko ezkerrerantz abiatzen den pista maldatsu bat hartuko dugu. Ezkerrean ur-tanga bat utziko dugu, eta apur bat geroxeago bi etxeren artean igaroko gara: bietako bat eraikitzen ari dira gaur egun.

Hurrengo bidegurutzean zuzen jarraituko dugu eta —BAGONETEN ALDAPA— izenez ezaguna den aldaparen hasieraraino iritsiko gara (hemendik igaro ziren haitzaren magalean dagoen harrobitik behera, bertan erauzitako harriz kargaturik jaisten ziren bagonetak). Aldapa piko honetatik jarraituko dugu, eta pista batera aterako gara; zidorretik jarraituko dugu, zeharkatuko dugun beste pista batera iritsi arte; alanbre-hesia zeharkatu (adierazlea bertan) eta bidean gora jarraituko dugu.

Beste adierazle batek ZIRAUNTZA IBAIAREN ITURBURUrako bidea adieraziko digu, toki bitxia bera, non ura harritik jario den erreka ederra sortzen den bertatik; honi egiteko bisita beste baterako utzi beharko dugu.

SAN MIGEL HAITZaren ondoko GAZTELEPOra (835 m) iritsiko gara, eta bertan basoaren erdi-erdian sartuko gara, iparralderantz jarraituz; metro batzuk geroxeago, adierazle batek ZALDUONDOrantz jarraitzen duen GR-25aren desbideraketaren berri emango digu.

Hemendik aurrera adi ibili beharko dugu iparralderantz, muinoaren gainaldetik beti jarraitzearren; bidean adierazle batzuk (PR-11 eta PR-12) zalantzan jarriko gaituzte; bidegurutzetan beti ezkerrerantz hartuko dugu; zedarri batzuk bide zuzena aukeratzen lagunduko digute; igoeran ere, aurrera egiten traba jarriko digun ZUHAITZ-BAKANKETA egin den INGURU batetik igaro beharko dugu; dena dela ere, onena denok batera aurrera egitea izango ...

Irakurri gehiago [+]