Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



PIC DU MIDI d'OSSAU MENDIAREN KONDAIRA...

Han goian, mendian, bi anaia bikiak bizi ziren: JEAN anaia txikia eta umoretsua, eta PIERRE, handia eta malenkoniatsua.

Artzainak zirelarik, mendizale banaezinak, ez ziren beste nehorekin harremanetan jartzen. Beren artaldeak eramateaz gain, kanpotik haranean sar litezken inbasioei aurre egitea helburua zuten.

Gau batean, ardi eta ahuntzak zaintzen ari zen bitartean, Pierrek lurraren sakontasunetik zetorren zarata ikaragarri bat entzun zuen.

Zoraturik, abereak ikaratuta ihes egin zuten., gertatutakoa sorginek egindako txantxa bihozgabe bat izango zelakoan, Pierrek bordaren ingurua zaintzeko laguntza eskatu zion Jean anaiari.

Orduan, aker batek Jean anaiaren atzetik jarraitu, kosk egin eta lurrera bota zuen. Pierre anaia laguntzera lasterka joan zitzaion, baina, sorgin bat ageri eta bi artzainak haren lurrazpiko mundura eraman zituen.

Anaia bikiak infernuetan zeuden bitartean, kanpotarrak harana inbaditu zuten eta bertan bizi zen oro, gizakiak edo abereak, hiltzen hasi ziren. Uharrak kolore gorriz margotu ziren. Odolak mendia zipriztindu zuen.

Bat-batean, egindakoa konponezina izan zedin baino lehen, Jean eta Pierre sumenditik atera ziren, sekulakoak, mugagabeak, bata bestearen ondoan, beren suzko ezpatak astindu eta inbaditzaileen gorputzetan zartatu zituzten.

Balentria eternitatean finkatuz, sorginek anaia bikiak harri bihurtu zituzten, gerora, banaezinak izango ziratekeen Ossau Haraneko Grand Pic y Petit Pic tontorretan bihurtuz.

L'Araille estazionalekua - Pombie Aterpea - Bious-Artigues Aintzira - Pic d'AYOUS(2.288 m) - Ayouseko Aterpea - Pic de PEYGERET (2.487 m) - L'Araille estazionalekua

Midiko Tourra - Ayouseko aintziren Tourra.
Lac Roumassot...
Lac Roumassot...
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(77,611 byte)

PIC DU MIDI d'OSSAU MENDIAREN BIRA Pirinioetan egin dezakegun zeharkaldirik ederrenetariko bat da, eta mendizale orok noizbait behinik behin egin behar du. Oraingoan proposatu dugun ibilbidea BIDE KLASIKOAren eta "AYOUSEKO AINTZIREN TOURRA"-ren arteko konbinaketa dugu. Ez gara mendi malkartsu honen tontorrera igoko, baina horrexegatik, ibilbidea amaitzean lortutako gogobetetzea ez da txikiagoa izango, mendia gorteiatuko baitugu, bere inguruan "dantzatuko" gara, haren profil guztiak miretsiko ditugu, aintziretan islaturik ikusiko dugu, behin eta berriz aho zabalik utziko gaitu.

Bi egun ditugunez, Ayouseko aterpe politean egingo dugu lo. Ibilbideak ez du zailtasunik erakusten; ia 1.000 metroko desnibela da egun bakoitzeko, baina orain ez gaitezen horretaz kezkatu.

Larunbata, uztailak 12
L'Araille estazionalekua - Pombie aterpea - Bious-Artigues Aintzira - Ayouseko aintzira eta aterpea

L'ARAILLE ESTAZIONALEKUA (1.775 m).
PORTALETetik (1.794 m) kilometro batera, frantziar isurialdean dagoen estazionalekutik irtengo gara. Arazorik gabe, pista batek ANÉOU (1.709 m) estazionalekura eramango gaitu, eta bertatik hasiko gara igotzen POMBIE aterperako bide klasikoa jarraituz. Informazio-panelek PIRINIOETAKO PARKE NAZIONALEAN sartzen ari garela ohartaraziko gaituzte, ez dugu ez ibilbidea kokatzeko arazorik izango; errekasto baten gaineko ZUBI bat zeharkatuko dugu eta igotzen hasiko gara; ondoren Midia gure bistatik desagertu zaigu, estaltzen digun belarrezko mazela batetik igotzen hasiko baikara; SENESCAUren (1.812 m) BORDAtik igaroko gara; geroago, SOUM DE POMBIE (2.129 m) LEPOra iristean, pendiza gogortuko da. Honen ondoren Midiaren haitz-puska ikusi ahal izango dugu berriz, baita Pombieko aterpea ere; Pombie aldera jarraituko dugu; lepoan, gure ezkerraldean L'ILOU LEPOra doan zidorra atzean utzia izango dugu: bide hau bigarren egunean ihesbide gisa erabili ahal izango duguna eguraldi oso txarra baldin ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2008ko uztailak 8

Midi d'Ossau mendia, sartaldeko Pirinioetako mendien erregea.

Pirinioetako bi aldeak lotzen dituen PORTALETeko (1.794 m) komunikabide zaharraren, dagoeneko garai zaharretan Frantzia eta Espainia lotzen zituen antigoaleko pasabidearen ondoan, MIDI d'OSSAU mendia (2.884 m) dago, eta bakardadean altxatuz erakusten duen dotoreziagatik, nabarmendu da beti inguruko mendien artean. Arraro bada ere, bestelako mendietatik urrun bakarti ageri da Midia, eta kolore beltzekoa da, baita neguaren garai gorrienetan ere, haren formen bertikaltasunak ez baitu elurrik horma eta ertzetan metatzen uzten. Zalantzarik gabe, sartaldeko Pirinioetako mendien erregea da. Ez da Pirinio Erdiko mendien hiru mila metroko garaierara iristen, baina hala eta guztiz ere, tontor askori edertasunean eta baita erreputazioan ere gailentzen zaie. Mendi-puska dagoeneko desagerturik dagoen sumendi zahar baten tximini barruko gogortutako laba da. Sumendia osatzen zuen mendia erosioz desagertu ondoren, tximiniak barruan ezkutuan zuen edukia agerian utzi zuen. Honexek berak azaltzen du gero materialaren homogeneotasuna eta ageriko hormen bertikaltasuna. Ezaugarri hauek guztiak mendi hau eskalatzaileen "paradisua" bihurtu dute, 50 baino gehiago baitira igotzeko prestaturik diren zailtasun desberdineko bideak.

Dagoeneko XVII. mendean, mendi honek LES JUMEAUX (Bikiak - ikus kondaira) izena jaso zuen, bata bestearen ondoan diren bi tontor dituelako. GRAND PIC izeneko tontor nagusiak 2.884 m-koa garaiera du, eta bere ondoan PETIT PIC gaina 2.804 m-koa. Mendiaren bestelako bigarren mailako tontorrak ondokoak dira, ARAGOIKO PUNTA (2.715 m), FRANTZIAKO PUNTA (2.602 m) eta JEAN SANTÉ PUNTA (2.573 m). Bere bi puntako itxura bitxiarengatik Pirinioetako toki askotatik ezagutu daiteke, baita oso urrun diren lekuetatik ere, esaterako Biarritzeko Aireportutik ikus daiteke eguraldia lagun denean.

MENDIA GARAITZEKO SAIAKERAK. Inguruko bestelako mendietatik nabarmendu denez, Midi d'Ossauren tontorra bikoitzak abenturazale eta ikertzaile askoren arreta deitu du aspaldidanik. Horregatik, izan zen hain zuzen, Pirinioetako mendietatik gailenduenen lehenetarikoa, bestelako mendi erraldoi askok, esaterako Aneto, Monte Perdido edo Vignemale-k, hainbat geografo eta nobleren arreta deitu baino lehen.

1591ko kronikek, CAYET PALMER, PLAMEko JAUNA, tontorrera igotzea lortu omen zuela segurtatzen badute, jasotako datuen arabera igoera hura asmakizuna besterik ez dela uste da, eta horregatik kondairatzat baino ez da hartu behar. Dokumentatuko lehen saiakera, arrakastarik gabea hala ere, FOIX CANDALEri, AIXeko APEZPIKUAri zor zaio, apezpikuak ondo prestatutako igoera eraman bazuen ere, ez zuen tontorrera iristerik izan.

1787an, aldameneko Aspe haraneko ARTZAIN umil bati, REBOUL eta VIDAL GEOGRAFOen enkarguari jarraituz, gainean triangulaketa-dorre modura, erpin geodesiko lanak beteko zituen harri-multzo handi bat egitea eskatu zitzaion. Igo, eta egin. Artzain hark Midi d'Ossau gainerako lehen igoeraren balentria bete zuen. 1797ko urriaren 2an, GUILLAUME DELFAU, ingeniari geodesiko bat, MATHIEU artzainaren laguntzarekin goizaldeko 3:10etan Gabas herritik irten zen Midiaren tontorrera egun erabiltzen den bide normaletik igotzearren. "Que n'aurais-je pas donné dans ce moment de n'être pas venu dans les Pyrénées! (zer ez dut nik eman une hauetan Pirinioetan ez denik!) zioen Delfauk tximinia eta korridoreetatik igo bitartean. "Après un dernier pas difficile entre deux précipices affreux" (bi amildegi ikaragarri arteko pasabide zail baten ondoren), Grand Pic-aren tontorrera iritsi ziren eta bertan harri-multzo handi bat zela egiaztatu zuten. Tontorrean, testamentua idatzi zuen eta jaistean hil balitz, diru-poltsa gidariari eman zion. Dagoeneko magalean zirela, Delfauk zera esan zuen, "Les fatigues qu'on essuie dans un voyage dont le but intéresse vivement recréent et fortifient plus qu'elles n'épuisent." (Biziki interesgarria den helburuko bidaian jasaten diren nekeek indartu eta osatzen dute, gehiago nekarazi baino). Geroago, gertatutako balentriari buruz testu bat idatziko zuen.

Ostera, 1802ra arte itxoin beharko zen, ARMAND d'ANGOSSE KONTEa Ossau-ko mendira berriz igo arte.

Dena dela, punta guztien garaipena ez zen urte berean egin, urte desberdinetan garaitu ziren. Grand Pic mendia 1787an garaitua izan bazen ere, bere anaia txikiak geroago izango ziren: esaterako, 1858an Peti Pic tontorra, 1907an Aragoi Punta, eta 1928an Jean Santé Punta...

XIX. mendean, tarte konplikatuenetan, Bide Normala iltze eta burdinazko barra polemiko eta handi batzuen bitartez hornitu zen. Helduleku hauek gehienak 1966an erretiratu ziren, eta tximiniak material modernoagorekin ekipatu ziren segurtasuna handitu eta sokak lotzea erraztearren. Hala eta guztiz ere, ugariak dira oraindik bertan, tontorrerako bidean gertatzen diren ezbeharrak.

Lau dira igotzeko eskaintzen dituen bide nagusiak, BIDE NORMALA, PEYGERET ERTZetik igaro dena, COULOIR DE LA FOURCHE korridoretik igotakoa, eta IPAR ISURIALDEKO KLASIKOA. Guztietarik errazena Soum de Pombie eta Souzon (2.127 m) lepotik igaro den Bide Normala da, eta II. graduko zailtasuna duten hiru tximinia-tarte ditu: bertatik sokaz lotuta igotzea gomendatzen da, eta arreta handiz igotzea, batez ere negu eta udaberrian. Gainontzeko bideak askoz konplikatuagoak dira.

Geroago zailtasuneko garaiak iritsiko ziren. Eskalatzaileak Pombie-ko murruak, Frantzia Punta, La Embarredere eta noski, Ravier anaiak 1950etik aurrera zabalduko zituzten bide ikaragarriak etorriko ziren.

OHARRA: WIKIPEDIAtik eta beste iturrietatik hartutako informazioa.

[-] Itxi