Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Etxarri-Aranatz - IRUMUGETA gaina (959 m) - Etxarri-Aranatz

Etxarri-Aranatzeko trikuharrien ibilbidea (10 trikuharri).

TRIKUHARRIEN IBILBIDEA. Etxarri Aranatzeko udal barrutian kokaturik dago eta bete ahal izateko luzera desberdineko bi zidorrez osaturik dago: bi zidorrok herri honetako UDALAk sustatuak izan dira. Biok herriko kanpinetik abiatzen dira eta ibilbideko trikuharrien ondoan jarritako panel tematikoetan, interesgarriak diren gaien azalpena irakur daiteke. Guk gaurkoan IBILBIDE LUZEA osatuko dugu, PR NA-133 izeneko ibilbidea hain zuzen: 15 kilometroko luzera du eta 4 bat ordutan bete daiteke. Zidor honek mendialdean aurkitzen diren 10 trikuharriren aztarnak erakutsiko dizkizugu.

ETXARRIko KANPINA (0 Km / 490 m / 0:00h). Kanpinaren goialdetik eta eskuinaldetik doan pista hartuko dugu. Berehala, pistaren ondoan kokaturiko haritz batek jarraitu beharreko markak erakutsiko dizkigu. Bidegurutzean zuzen jarraituko dugu, PR-NA133/134 ibilbideen markaz zuri-horiak jarraituz. SL-NA-135 ibilbideko markak ez ditugu jarraituko. Pistak samurki aldapa beherantz egingo du eta IRAIGORRI ERREKA zubi polit batetik igaro ondoren (0:06h), aurrera jarraituko dugu. Tarte honetan, pistatik jarraituko dugu, alboetara irteten diren pistak zein zidorrak kontutan hartu gabe.

BIDEGURUTZE batera iritsiko gara; zuzen jarraituko dugu, eskuinerantz irteten den IBILBIDE LABURRA hartu gabe.Minutu gutxitan SAN ADRIAN ERREKAra iritsiko gara (00:27h); berau ibitik zein eskuinean topatuko dugun porlanezko zubitik igaro daiteke. Erreka zeharkatu eta pistatik jarraituko dugu, eta aldapa gogorreko tarte batetik igaro ondoren (00:32), San Adrian ermitaraino iritsiko gara.

SAN ADRIAN ERMITA (2,9 Km / 550 m / 00:36h), bidearen eskuinaldean ikusiko dugu. Nabe angeluzuzena duen eraikina dugu, kutsu landatarrekoa, Erdi Aroan jatorria duena, 1983. urtean jasan zuen sutea berritua izan bazen ere. Zurezko habeteriaz babesturik dago eta bi isurkiko teilatua du gainean. Barnean, San Adrianen tailu moderno bat gurtzen da. ...

Irakurri gehiago [+]