ITSASUKO AGERIAEgun 1963ko apirilaren 15an aberri egunean
Lapurdiko Itsasun landatu dugun arbolaren pean bildurik
kuna zer jakin arazten dugunGUK EUSKALDUNEK
ZER GIREN
Lurraren arrazaren mintzairaren ohiduren
aldetik herri bat eta bakar bat gira
iragan denborako eta egungo nahiaz
nazione bat gira
Naturaz eta historioaz demokrazia bat gira
herri nazione demokrazia gisa
ZER DIOGUN
Batasunaren obratzeko eskubidea
gure buruaren jabetasunaren osoa nahi ditugu
herri bakotxari zor baitzako mende huntan
bere buruaren gobernatzeko dretxoa
JAKIN ARAZTEN DUGU
Gure nazionea guhaurek gobernat nahi dugula
bertze herrieri gure Euskal Herria nazionetzat
onhar araztea oldartuko girela
Horrela bat eginen da Euskal Herria eta
gure aberriari bizia eta segida emanen diogu
Lapurdiko zonalde menditsua gainazal txiki batean kokatzen da, Urdazuri ibaiak alde batetik eta Errobiko bailarak beste aldetik zehatz-mehatz mugatzen dutelarik.
Errobiren arroilaren gainkaldetik, Atekagaitzen (Pas de Roland bezala eagutua), Mundarrain mendiak, gotorleku natural bat bailitzan, zut erakusten du bere aurpegia ARTZAMENDI mendiaren izugarrizko malda harkaitzuen aurrean.
Aintzinako aztarna megalitikoak ere ez dira eskasak Errobi ibaiaren ezkerraldeko lur eremuetan, Arluxatta, Meatze, Meatzeko Bizkarra, Zelaia, Mendittipia eta Hezurretako harrespilak edo eta Gorospilgo harribakarra, orain dela zenbait mila urte bertan bizi ziren jatorrizko biztanleen froga eta testigantza isila baitira. Mundarrain tontorra Itsasu herriaren gainean kokatzen da, bi harkaitz lerroz hornituriko kono zorrotz baten forma berezia duelarik. Iparralde aldetik ikusia, ondo desberdinduriko bi isuralde aldapatsuak erakusten dizkigu eta 700 metro inguruko akatsik gabeko kono baten antza ederra hartzen du.
Itsasun geratzen bagara, bere XVII. mendeko eliza eta hilerria ikus dezakegu. Hemen ere Iparraldeko abertzaletasunean eragin handia izan duen mugimenduetariko baten berri dugu, Enbatarena alegia. Honek 1968. urteko Aberri Egunean eman zituen bere lehendabiziko urratsak, Gernikako Arbolaren adaxka bat landatu eta "Itsasuko Ageria"ren zati bat jasotzen duen estela bat ipiniz, euskaldun abertzaleen eskubideak gogoratuz.
Harkaitzen zulatutako ATEKAGAITZen jatorria, Laxia eta Itsasuren arteko biderik motzena eta azkarrena denaren arrazoian datza. Dena dela, kondaira zaharrak Karlomagnoren ordezkariaren "Duranbal" ezpatak ebakitako zuloa dela diosku, Errolan bere gudataldeekin Zaragozarantz abiatzen zenean.
Laxiako lehendabiziko gunera iritsita (estazionalekua), gure eskuin aldera Artzamendira garamatzan bide asfaltatua 100 bat metro hartu behar dugu.
LAXIA (40 m). Azkeneko etxeak eta baserriak atzean utzi bezain azkar, Artzamendirako bidea abandonatu eta gereziondoen azpian azkar igotzen den eskuinean dugun bide berri hori hartu ...