KANTABRIAR MENDIKATEA, sortaldetik mendebaldera, Euskal Herriko hegoaldean kokatzen da. JOAR eta KODESko mendiekin batera, Ebro ibaiaren bazterretara iritsi baino lehen, azkeneko mendiak ditugu hauek; ibaia BIASTERI eta BASTIDA (Labastida) herrietako mahastietako lur arretan jada erraz soma daiteke.
Kantabriar mendikateak, ez dauka ezer edo ia ezer ikusterik Euskal Herriko gainontzeko Bizkaiko golkoranzko mendiekin. Ezer ikusterik ez Urbasa edo Andiarekin. Zerikusirik ez Aralar, Aizkorri edo Gorbeiarekin.
Mendialde samurrak amaitu dira, belardi zabal eta aberatsak, artzainen saroiak ere. Pagoak dirau soil-soilik, baina ez da bakarrik ageri. Bere ondoan ere ezpela agertzen da, hain gogorra eta sendoa den ezpel landare motz hori, ondoan dagoen guztiari irabazteko mehatxuka dabilkiolarik.
Bakarrik, LA ALDEA edo LA HORCA mendateak, HERRERAkoak eta RIVAS DE TERESO mendateak Mendi hau gurutzatzen dute, Ebro ibaiko eremuak eta Arabako gainontzekoak elkartzeko asmoz.
Toloño, Araba eta Arabar Errioxaren arteko benetako bereizte geologiko bat da. Hain garaia eta harkaitsua den mendi hau, Euskal Herriko babes historikoa izan da mendeetan zehar. Esate baterako, Euskara hizkuntzak bost mende gehiago iraun zuen Egako bailaran, Arabar Errioxan baino, eta indarrez sartzeko ahaleginetan izan ziren hainbat eta hainbat inbasiok, ezin izan zuten lur hauek kontrolpean hartzerik izan.
RIVAS DE TERESO mendatea (945 m). Ehun metro jaitsiko gara Urizaharra (Peñacerrada) aldera, gure ezkerraldera dagoen pista bat aurkitzeko. Hamabost minututan, Rivas mendatea dagoen garaiera bereko ATAKA batetik igaroko gara.
Hasiera batean, garbigune batetik igotzen den pista batetik pasatuko gara, zeinek ondoren iparraldeko isuraldetik pasa eta, azkenean pagadiaren barrenera bere burua murgiltzen duen. Gure eskuinaldera, iturri bat utzi ondoren, 45 minututan zelai eder eta zabal batzuekin topatuko gara.
Hauxe ...