Ebro ibaiaren ordokiaren gainean, Kodesko mendikatea dugu jaun eta jabe. Iparreko aldea, Santa Kurutze Kanpezu herriaren aldea, baso itxi baten bidez estalirik badago ere, Hegoaldea Euskal Herrian bakanak diren monolito handi batzuez horniturik dago, paisajeari izugarrizko edertasuna emanez. Bertan aurkitzen diren bi monolito handienek "Kodesko Bi Ahizpak" izena dute eta bada beraiei buruzko kondaira zahar bat (biak harri bihurturik geratu zirela esaten duena, ekaitz baten erdian Santutegirantz zihoazenean).
Hau guztia ikus dezagun, Hegoaldetik igoko gara, ibilaldiari hain ezaguna den Kodesko Santutegitik hasiera emanez.
Kodesko Ama Birjinaren eliza, Santa Kurutze Kanpezutik Esprontzedaraino, Acedotik Aguilar de Codes-eraino inguruetako sinesmen eta debozio handien sortzen duena da. Bertan, XII. mendean eginiko Andre Mariaren irudi bat gordetzen da.
Guk dakiguna baino askoz zaharragoa izan daiteke Kodesko Ama Birjinaren Santutegia, antigoalean, Kodesko pasabide hau ehundaka eta ehundaka abelburuk gurutzatzen baitzuten Santa Kurutze Kanpezuko San Martineko feriarako bidean.
KODESKO AMA BIRJINAREN SANTUTEGIA (780 m).
Santutegiaren atzean, frontoi bat dago, eta baita mahai eta iturri batzuk ere. Hemendik iparralderantz, aldamenetan sasiz inguratutako hartxintxarrezko bidezidor bat abiatzen da. Belarrezko ordoki batera iritsi ostean, harri soltez beteriko bidezidorra hasiko da aldapa gora eta gora.
Iparraldean, zidorrak eskuinaldetik saihesten dituen bi saihesbidexka dakuskigu. KONTUZ: marka gorri batzuk ikusiko ditugu aurrerantzean, "La Fuente de los Nenes" deritzan iturrira garamatzatenak zuzen zuzen. MARKAK EZ SEGI. Aurrera jarraitu beharko dugu, LA LLANA atakara iritsi arte (1.210 m), belarrezko ordeka, JOAR (1.418 m) mendia ezkerrera eta LA PLANA (1.337 m) tontorra eskuinean dituela.
Como la flecha arriba. Como la copa de los árboles.
(itzul.) Gezia gorantz bezala. Zuhaitzen adaburua bezala.
Haritz zaharrak ...
1997ko urte amaiera...
Eskertza
Kasualitateagatik izan zen, kasualitateagatik izan ezen 1997ko urte amaieran, Ibernalo ermitatik gora Nazar mendaterako okerreko bidetik baino -zuzenenetik ez bederen- ez baikenuen hasi. Ermitaren atzetik irteten den pistatik gora abiatu ginen, eta bidean Santa Kurutze-Kanpezu herriko gizon bat ikusi. La Costalerako bidetaz galdetu eta ibilaldia ondo egin genuen -Nazar mendatetik amaiera bitartean hemen goian deskribaturik dagoen eran-.
Etapa amaituta, herriko frontoian sartu eta mendian aurkitutako gizona topatu genuen. Geroago beste berriz taberna batean, eta berak aurkeztu zidan ...