Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Garai hauetan, ihesa amesten jarraitzeko eta bizirauteko biderik bakarra da.

HENRI LABORIT (Hanoi, 1914ko azaroak 21 - Paris, 1995eko maiatzak 18).
Biologo, mediku, etologo, psikologo eta filosofo frantziarra.

Eskas - Izu (829 m) - Ekaitza (1.047 m) - Mendieder (1.106 m) - Mendaur (1.131 m) - Sunbilla

Arantzako zirkoan eta Mendaurreko eskaileratan

ARTIKUTZAko ESKAS guarda-etxera iristean, ezkerretara hartuko dugu etxea eta alanbre-hesiaren kontrara dagoen bideari ekinez. Emeki-emeki egingo dugu oihanean gora eta dagoen bidexka bakarrari jarraituz zenbait errekasto gurutzatuko dugu. Pagaditxoa zeharkatu ondoren, oihana atzean utzi eta metro batzuk pinadiaren ertzetik egingo ditugu. Gatzarrietatik datorren alanbradaren kontratik jaitsiera laburra eta BIDANGOko lepora —713 m— iritsiko gara (zementuzko txabola arraildua ezkerretara). Hemen alanbradaren bestaldera igaro behar dugu eta, berorren kontrara, eskumatara (eki) ekingo diogu oihaneko karreju zabalean gora Bidango Gaina jo arte 781 m. Harrespila eta mugarritzarra. Alanbrada eta ehiza-postuen ondoan jarraitu eta hamarren bat minututan edo ELUTZAko lepora —690 m— jaitsiko gara (burdinazko txabola handi irekia ezkerretara). Pistaz egingo dugu aurrera, muinoaren eskumaldetik jaitsiaz eta ENUBIETA TXIKIko lepora —645 m — helduko gara. Harrespila.

Lepo honetatik, erripa laburrean gora eta gandorreko alanbradaren kontrara, ARMENDARITZeko gailur zuriraino igo gaitezke—712 m— (behatoki bikaina, Lesaka, Arantza edota Artikutzako urtegia ikusteko). PAGOLLETAko lepora jaisteko alanbradari Jarraitzea nahikoa. Askozaz lasaiagoa da, ordea, pistaz jarraituz, Armendaritzeko muinoa eskumatik inguratu eta Pagolletako lepora heldu — 653 m—. Hemendik, alanbradaren kontrara egingo dugu aurrera, Pagolletako harrespilak eskumatara utziko ditugularik eta gero ezkerretara trikuharria eta Orreagako mugarria (2.). Metro batzuk aurrerago burdinazko txabola eta pista utziko ditugu ezkerretara eta alanbradaren eskumaldetik jarraitu behar dugu Pagolleta Gañeko muinoari zirkin egiten dion bidetik. AMEKORUNeko lepora — 655 m— iritsiko garelarik. Hemen, ALANBRADAREN BESTALDERA IGARO BEHAR DUGU eta beronen ezkerraldetik ekin PAGADIAREN ERTZEKO BIDEXKAN GORA EGINEZ. Minutu batzuk barru pagaditik irten eta belarrezko erripan gora egingo dugu gaina jo arte.

Gandor zuriari alanbradaren kontrara jarraituz, IZUko ...

Irakurri gehiago [+]