Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Artzantza...

—Egunon, Comli-ko neskatxa artzainak, ikusi al duzue inguruan arkume xuri bat?
—Larrebelarditik urrundu da, nahasirik galdu egin da, eta bere aztarnarik ezin dut topa. Zuek ikusi al duzue, apika?

Germaine Crampe, Gaskoniako herri-kanta batetik egokitua.

Lescun (890 m) - Plá Sanchez (1.080 m) - Billare (2.318 m)

Lescun-eko zirkoko Le Billare

Euskal Herri eta Biarno arteko mugan kokatuta, Pirinioetako mendi lerroak IH-ko orientazioa du, Auñamendiko gailurra eta Somporteko lepoaren artean. Hemendik aitzinera, tontor orok 2.300 metrotik gora ditu, eta mendien arteko lepo guztiak 2.000 metrotik gora kokatzen dira. Aspe bailarako mendietan kararria azaltzen da, 300 m inguru luze diren horma bertikal zirraragarriez osatuta, Hiru Errege Mahaia - Ansabèreko mendi-taldea esate baterako.

ARREek harri bihurturiko hormagunea erakusten digute, eta bertan haitz gorria lezez eta zuloz beterik agertzen da, baita lenar moduan ere. H-ko aldea ordea (Larra), oinazeak landu izan balu bezala ageri da, hura zeharkatzea zaila eta nekeza baita, eguraldi oso ona eginda ere.

Auñamendi tontorra, jaun eta jabe ageri da kararrizko mendigune honetan. Bere piramide itxuragatik edo, Pirinioetako alde honetako gehien bisitaturiko mendia da. Dena dela, Petretxema tontorra ere aipatu behar genuke, bere aurrean dituen orratz zorrotz eder horiek ikustea merezi duelarik.

LESCUN (890 m)
ASPE bailararen azken muturrean kokatua, gure ibilaldiaren hasiera da. Biarnon dagoen arbelezko teilatudun herria, artzantzari dagozkion zelai zabalez inguratua.

Herritik irteten den errepide asfaltatua, plá SANCHEZ-eko ordekaren inguruetaraino iristen da; ur-jauzi eta basoz inguraturiko meseta ttipi hau, gure ibilaldiaren benetako hasiera puntua da.

BILLARE kaskoa mendi konplexua da, Dolomiten antza duena eta era berean Pirinioetako kaskorik ederrenetarikoa, garaiera oso handia ez duen arren. Duen egitura sendoak, 1.000 metro inguruko bere alde harritsu, maldatsu eta latzek, bere korridoreek eta orratzek igoerari Alpe-kutsu eta giro erakargarri bat ematen diote.

Mendiak bi tontor ditu: nagusia (2.318 m) eta BILLARE TXIKIA (Petit Billare - 2.238 m), Lescuneko zirkoaren erdian ikuspegi ezin hobea ematen dutenak. Puntatik, Countendé-a eta Soumcouy mendiak ikus ditzakegu IM-ean, Auñamendi piramidea eta Añelarra MIM-an, Hiru Erregeen Mahaia MHM-an, Bisaurin HHE-an.

Ibilaldia zorrotza da eta ahalegin handia eskatzen dio mendizaleari behetik gorako 1.200 metro horiek gainditzen. Ibilaldia plá Sanchez (1.080 m) ordekatxoan hasi eta IM-era abiatuko gara, mendia atzetik edo gibeletik harrapatzearren. Bidezidor malkartsu batetik maldan gora goaz, "CAYOLARS D'ANAYE"-etan (1.513 m) amaitzen den pagadi baten barrena.

Hemen, norabidea aldatuko dugu, H-ra, belarrez estalitako aldapa batzuekin topo egin arte. Bidezidor nahasietatik ibiliko gara, harritza batera heldu arte, zeina, mendiaren gailurrerian eta tontorraren eskuinean dagoen lepo bateraino iristen den (2.233 m).

Gailurreriatik, E-tik joko dugu, pixka bat, 1. eta 2. mailen artekoa den bide aereo samar batetik. Tximini bat eta ertz estu batek mendebaldeko puntara eramango gaituzte (2.318 m), mendi-taldearen punturik garaienera.

Denborari dagokionez, plá Sanchez-etik gora igotzeko 3 ordu edo 3 ordu t'erdi behar dira, esfortzu handia eskatzen baitu igoerak. Jaitsiera bide beretik eginen dugu.

Igoera ez da inolaz ere nahitaezkoa. Nahi duenak, inguruetan gura dituen paseotxoak goza ditzake, plá Sanchez-etik (inguruetan izanen da autobusa) edo herritik ere bai, ingurumariak eskaintzen duen edertasuna ikustea benetan merezi duelako.


[-] Itxi