Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



TXITXARRA ETA INURRIAREN ALEGIA (Itzulpena)

Abestuz igaro zuen uda osoa Txitxarrak, jatekorik gorde gabe; negua etortzean hotzak isilik egon eta haren logela estuan babesa bilatzea eraman zuen. Jatekorik gabe ikusi zuen haren burua, ez euli, ez zizare, ez gari ez zekalerik ahora eramateko.

Bertan ere bizi zen Inurria, aldameneko gelan, eta begirune eta errespetuzko mila adierazpen eginez halaxe esan zion txitxarrak: "Inurri anderea, zure aletegian, zure beharretarako jateko hornidurarik soberan duzunez, utz iezaiozu txitxar gizagaixo honi zerbait-edo negu honetan aurrera egin dezan, alegera eta pozik ibili baita iraganean, ez baitu inoiz kalterik ezagutu ezta horren beldur izateko ikasi ere. Ez izan zalantzarik niri hori uzteko, zeren eta zintzoki mozkinekin ordaintzeko hitza ematen dizut, nik dudan izen garbia erabiliz."

Inurri ñapurrak, adorez erantzun zion, bizkarrean aletegiko giltzak ezkutatuz "Nik utzi zuri lan ikaragarri gogorrez irabazten dudana! Esadazu, alfer hori, zer egin duzu garai hobeagotan?" "Ni, esan zuen Txitxarrak, bidaiari orori kantuan aritzen nintzaion, etenik egin gabe." / "Hara! Abesten ari zinela, ni lanean ari bitartean? Orain, bada, ni jaten ari naizela, dantzan, dantzan egizu gorputzak eskatzen ez badizu ere."

FÉLIX MARÍA SERAFÍN SÁNCHEZ DE SAMANIEGO ZABALA
(Guardia, 12 de octubre de 1745eko urriak 12, 1801eko abuztuak 11).

Pipaon - SEMENDIA (1.042 m) - CERVERA (1.384 m) - RECILLA (1.381 m) - Guardia (Laguardia).

Arabar Mendialdetik Arabar Errioxara...
Recillatik Palomares gainaren ikuspegia
Recillatik Palomares gainaren ikuspegia
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(182,209 byte)

Arabako hegoaldean, Mendialde eta Errioxa (arabar eta logroñoar) artean, TOLOÑO MENDIA dugu. Haren erdialdean, gaur bisitatu behar ditugun gainak daude. Hain zuzen, gutxi bisitaturiko mendiak dira, mendizerran oraindik garaiago diren beste hiru mendiak hurbil dituztelako: PALOMARES (1.446 m), RECILLAtik Palomareseko gandorraz banaturik dagoena, LARRASA (1.454 m) eta PEÑA DEL CASTILLO (1.432 m).

PIPAON (840 m).
Enparantzan, taberna bizkarrean dugula, elizaren aurrealdean, ezkerreko kalea (E) hartu eta GR-1 “ZIDOR HISTORIKOA” hartuko dugu, Empúries (Girona), Fisterraraino (Galizia), Katalunia, Aragoi, Hego Euskal Herria, Gaztela eta Leon, Kantabria, Asturias eta Galizia herrialdeetako lurretan barrena ibili dena. Araban, GR-1a 200 kilometrotan zehar dabil, eta ingurune honetan Lagran eta Pipaon arteko bide zaharra jarraitzen du. Gogora dezagun, aurreko apirilaren 11n Nafarroako Petillatik Sause (Sos del Rey Católico) herrira bitartean zidor honetan ibili ginela.

Pipaonen hainbat KONDAIRA gordetzen dira, eta kondairok aipatu gabe ezin gera gaitezke:

  • Pipaonetik igaro omen zen behin ERROLAN heroi piriniar ezaguna. Honek herriko neskatxa bat bahitu zuen eta RECILLAko ATAKArantz abiatu omen zen bertan kanpaldia antolatzeko. Herriko gazteak atakaraino igo ziren eta neskatxa itzul zezan eskatu, azkenik berealdiko borroka suertatuz. Errolan berak, gazteen zangartasuna ikustean, neskatxaren itzulera agindu zuen.

  • Beste kondaira batek mairuek bahitutako neskatxa bat aipatzen du. Neskatxa Granadako kalifa artatzeko eraman omen zuten. Atso zahar izanik, kalifari haren herrira itzultzeko eskaria egin zion, baita eskaria eman ere kalifak, herrira neskame mairu batez lagundurik etorri zelarik. Neskame hau Pipaonen ezkondu omen zen. Gaur egun oraindik ere bada “mora” (mairua) ezizena duen familia herri honetan.

  • Azkenik, SAN ILDEFONSO Pipaonen jaio zela ere esaten da. Diru askotako sendi ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko urriaren 10ean.

Guardia

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko urriaren 10ean.

Viñapre toponimoaren euskarazko denominazioari (Binasperi, Biasteri, etc.) eta identifikazio okerrari (Laguardia = Biasteri) buruzkoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko urriaren 10ean.

Félix María Serafín Sánchez de Samaniego Zabala

Irakurri gehiago [+]