Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Me juzgo loco porque no vendo mis días por oro.
Y los juzgo, porque piensan que mis días tienen precio.

(Itz.) Zorotzat hartzen dut nire burua, bizitza urrearen trukean ematen ez dudalako.
Eta nik ordea, zorotzat hartzen ditut, ene bizia balio duelakoan daudelako.

MUGANIX (Aiako Harria) tontorreko epitafio bat.

Astigarragako Benta - ALDURA (551 m) - ZARIA (628 m) - MUNERRE (786 m) - BIANDITZ (845 m) - Eskas

Donostialdetik Artikutzaraino, Bianditzeko mazizoa zeharkatuz.
Arritxulangaña, eta atzean Bianditz.
Arritxulangaña, eta atzean Bianditz.
—© Ostadar MT—

Gaurko zeharkaldian, ARTIKUTZAko finkarainoko bidea egingo dugu, GOIZUETAko lurretan kokatutako lur-sailetara hain zuzen. Finka osoa DONOSTIAko UDALeko jabegoa da eta penintsula osoan euri gehien egiten duen zonaldean kokaturik dago. Orografia nabarmena erakusten duen zirko baten erdian dago eta Oiartzun, Lesaka, Arantza, Zubieta, Beintza-Labaien eta Goizuetako mendiek inguratzen dute. Artikutzak 3.686 Ha-ko zabalera du eta 30 Km neurtzen duen perimetroaz inguraturik dago. Hau da, finkak ia 3.700 futbol zelairen zabalera du. Finkaren bihotzean ARTIKUTZAko HERRIXKA dago, zenbait baserrirekin, taberna zaharra, merendalekua eta frontoiarekin, OLAJAUNDI JAUREGIarekin (burdinolaren jabearen antzinako etxea, hain zuzen) eta SAN AGUSTIN ERMITArekin. Bi eraikin hauek bertako historiaren nondik norakoak ziren ongi adierazten digute.

1919an Donostiako Udalak erosi zuenetik, UR-HARTZEra zuzendutako lurrak izan dira, bestelako jarduerak erabat debekaturik izan direlarik. Hala eta guztiz ere, Artikutza etxaldearen inguruetako lur-sail eta basoen balio naturalen ustiapena mende anitz lehenago hasi zen, izan ere, XIII. mendetik XIX. mendera bitartean Artikutzako finka osoa ORREAGAko ERREGE KOLEGIO-ELIZAren monje agustindarren eskuetan iraun baitzuen. Miraria badirudi ere, egun garai hartako 100 mugarri baino gehiago gorde dira inguruotan. Beraietako askok garaiko jabeen zigilua zizelkaturik erakusten dute, MAKULUA hain zuzen... Arritxulangaña tontortxoan laster ikusi ahal izango dugu hori bezalaxe. Artikutza Orreagako Monjeentzako diru-sarrera handia zen garai haietan, eta aurretik Monasteriotik irten ondoren, San Agustin egunean Artikutzan bertaratzen ziren kobrantza lanak egin ahal izateko: zelai eta soroen, eta basoen ustiapenarengatik errentak kobratzen baitzieten monjeek bertan bizi eta lan egiten zuten artzain, abeltzain, ikazkin, karegile eta olagizonei. Izan ere, egur, burdin eta ur oparotasunak dagoeneko XVI. mendetik aurrera lanean ari ziren burdinola ...

Irakurri gehiago [+]