Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JAIZKIBEL...

"Hareharria inoiz izan den harririk dibertigarriena eta arraroki modelatuena da. Zuhaitzen artean zumarra dena da harrien artean. Itxura guztiak hartzen ditu-eta, ez dago burutzen ez duen apetarik, ezta ere betetzen ez duen desirarik; aurpegi guztiak, keinu guztiak erakusten ditu. Arima anitz batez alaiturik dagoela ematen du."

"Paisaiaren drama handian, hareharriak apetaz beteriko zeregina betetzen du; batzuetan handia eta zorrotza, beste batzuetan xelebrea; borrokalari baten moduan da makurtzen, pailazo baten moduan kikiltzen; belakia da, budina, kanpin-denda, borda, zuhaitz-enborra (...); barre dagiten aurpegiak ditu, begira ari diren begiak, antza kosk egin eta garoa bazkatzen duten barailak; bat-batean lurretik irteten den erraldoi baten ahurra bailitzan, heltzen ditu sasiak."

VICTOR HUGO, Jaizkibeli buruzko idazkiak, 1843.

Pasai Donibane - Akerregiko Horzkada - Biosnar lurmuturra - Guadalupe.

Jaizkibelgo itsasertzean.

Ezaugarri geologikoarengatik, eta bertan kokatzen den fauna eta landaretzarengatik, geologikoki deitutako “Jaizkibelgo formazioa” Kantauri Itsasertzeko zonalde paregabe eta berezienetako bat dela esan dezakegu. "Jaizkibelgo Formazioa"-k soilik HONDARRIBIA eta DONOSTIA arteko itsasertzeko mendi-zerrenda hartzen du barnean. Inguruak dituen berezitasun geomorfologikoak hobeto ulertzearren, Zenozoikora atzera behar dugu jo, hau da, orain dela 50 milioi urte Orogenia Alpinoa (Pirinioetako tolestadura) gertatu zen garaira. Orogenia honek itsasalderantz eragindako bultzadak, Bidasoa Behearen egungo arroari dagokion inguruan orduan ziren material sedimentarioen azaleratzea ekarri zuen, era honetan Jaizkibelgo itsasaldeko kordala sortuz. Jaizkibelgo formazioa osatzen duten arroken jatorri sedimentarioak gainera, inguruari berezitasun morfologiko bat eskaintzen dio: hareharriak. Erosio-prozesu luze eta konplexuaren ondorioz eragindako arroka hauen modelazioak, so egitea merezi duten formazioak sortu ditu. Bestalde, zonaldeko landaretza eta fauna oso interesgarriak dira ingurukoak. Itsaslabarretan bizi diren landareek eboluzio prozesuan zehar, kokalekuak eskainitako haizearen, gazitasunaren, maldaren eta lurreko substratu eskasaren baldintza zailetara egokitu dira. Baldintza latz hauek dira hain zuzen, eboluzio prozesua markatu dutenak. Itsas mihilua (Crithmum maritimun), edo itsaslabarretako goialdean hazi den —gainera soilik Gipuzkoako kostaldean hazi— Armeria euscadiensis ederra bezalako landareek kostaldea edertzen dute. Era berean Jaizkibel osatzen dituzten migrazio-ibilbideetan itsaso-hegaztientzako kokapen estrategikoa da, bertan harkaitz-zozoak, ubarroiak, zangak, lanperna-musuak edo-eta martinak bezalako hegaztiak inguruko senaietan “ostatua” hartuz pausatzen dira-eta. Halere itsaslabarren artean ere badira kolonia finkoak, Kantauri itsasbazterreko Antxeta hankahoriaren eta Kaio ilunaren kolonia handienetariko bat sortuz. Jaizkibelgo itsasertzeko senaietara joateko irisgarritasunezak aldi berean, euskal itsasertzeko zonaldeen artean hoberen kontserbaturiko ekosistemetako bat izan dadin eragina izan du; eta horrexegatik da, inguruak Itsas Erreserba izendapena jaso izana. Krustazeo, bibalbio, ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2007ko apirilak 10

Pasai Donibane - Jaizkibel - Guadalupe - Hondarribia Zeharkaldia.

Aro edo eguraldi txarra egiten badu, itsasbazterretik bete beharko genukeen bidea arriskutsua bilakatzen da. Horren ondorioz, bigarren ibilbide bat prestatu dugu.

PASAIA sarreratik abiatuko gara (trafikoa moztua) eta herriaren erdialdera zuzenduko gara. Portuaren bokaletik herriaren amaieraraino jarraituko dugu. GR-121eko (Gipuzkoako Birako) markak ez ditugu jarraituko —bide ezerosoetatik eramango gintuzkete-eta— eta ondorengo bihurgunean (KALABURTZA ERREKAren ondoan) Pasaiatik Jaizkibelera doan errepidera hurbilduko gaituen pista bat hartuko dugu; hemen GR markak topatuko ditugu ...

Irakurri gehiago [+]