Urbasa Mendian, Ezkizako ordokian, "Valentziano Gurutze" ezaguna dago. Seguruenik, "Valentziano" ezizeneko nafar batenoroimenezkoa da.
Nafar mandazainak, Levanteko mandazainen antzera, gure bideen ezagutzaile apartak izan ziren. "Valentziano Gurutzea" EuskalHerrian Levantetik etortzen ziren gizon hauen oroimenez jasotako monumentu bakarra izango da seguraski. Era guztietako hornigaiakmandoen gainean garraiatuz, Mediterraneotik Kantauri itsasoraino ibilaldiak egin ohi zituzten.
URDIAIN (549 m).
Goizeko 9 t'erdiak. Herriko elizaren ondotik, URBASA Mendia lainopean dagoela ohartzen gara. Haize hotzadago.
Azkeneko harlanduzko etxetzarretatik, ezkerrera joko dugu bihurgune asko eginez igotzen den bide zabal bat hartzeko. Ordu erdiibili ondoren, bidegurutze batekin topatuko gara; gaztainondo zahar batek seinalaturiko ezkerreko bidea hartuko dugu. Orbelazestalitako bidetik haizpitarte labur baterantz abiatuko gara eta hozka bat zeharkatuz ganaduarentzako langa batera iritsiko gara.
Langa zeharkatu eta eskuinetik alanbre-hesiaren ondoko bidezidorra jarraituko dugu.
Belardi hezean lanperna ugari dago. Lanpernek, sukaldean prestatzerakoan galtzen duten substantzia toxiko kantitate txikia dutelakomentatzen du Quevedok. "Baina oso goxoak dira plantxan prestatuz gero, txapela batez ere" dio Aitorrek.
Alanbre-hesiak angelu zuzenean biratu eta Mendiko kordalerantz igoko da. Hemen laino itxiagoa dago. Alanbre-hesia jarraituz,biderik gabe eta beste langa bat zeharkatu ondoren, SANTA MARINAko (1. 059 m) buzoira iristen gara.
Apur bat geroxeago ermita eta txabola-aterbea aurkitzen ditugu. Lizarragatik datorren mendi-talde batekin topatzen gara.
H norabidean Mendian sartzen den bide zabal bat hartzen dugu. Moztutako zuhaitzezko alderdi batetik igaro ondoren, galtzada tartebatetik eskuinerantz biratuko gara; marka gorri batzuk aurkituko ditugu. Aitorri enbor makur batek Oteizaren eskulturakgogorarazten dizkio.
"Baliteke, azken beltzean, soilik artista ospetsuak eginiko lanak baliorik izatea, baina horren aurretik, zalantzarik gabekoarte-lan ederrak egin izan dituzte. Gauza bera gertatzen da Dalíren surrealismoarekin edo Picassoren zenbait lanekin"komentatzen ...