- Aurkezpena (5. edizioa)
- Arauak
- Mendiko Diapositiben I. OSTADAR Lehiaketa —Ebazpena—
- Mendiko Diapositiben II. OSTADAR Lehiaketa —Ebazpena—
- Mendiko Diapositiben III. OSTADAR Lehiaketa —Ebazpena—
- Mendi eta Naturako argazkien IV. OSTADAR lehiaketa —Ebazpena—
- Mendi eta Naturako argazkien V. OSTADAR lehiaketa —Ebazpena—
- Babesleak
PARTE-HARTZAILEAK.- Nahi duten argazkilari guztiek parte hartu ahal izango dute.
GAIA.- Mendiarekin eta naturarekin zerikusia duen guztia (alpinismo irudiak, senderismoa, eskalada, eskia, espeleologia, flora, mendi-paisaiak, fauna...).
LANAK.- Egile bakoitzak gehienez ere 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu, ez dira aurretik antolatutako ezein lehiaketan sarituak izango eta euskarri digitalean, CD batean grabaturik, JPEG formatuan aurkeztu beharko dira. Irudiek gainera gutxieneko 300 ppp-ko bereizmena izan beharko dute.
LANAK JASOTZEKO EPEA.- 2009ko urriaren 23ra arte.
LANEN AURKEZPENA.- CDaren ondoan, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, posta elektroniko helbidea) eta igorritako lanen (fitxategi izena eta argazkiaren izenburua duen) zerrenda zenbakitua jarriko dira.
BIDALKETAK.- Ondorengo edozein helbidetara:
| Mendiko eta Naturako argazkien V. OSTADAR Lehiaketa Kultura Saila Zelai Arizti Kultur Etxea 20700 Zumarraga Gipuzkoa |
Mendiko eta Naturako argazkien V. OSTADAR Lehiaketa Kultura Saila Aizpuruenea Kultur Etxea 20700 Urretxu Gipuzkoa |
EPAI-MAHAIA.- Argazkilaritza munduan ospe handiko hiru lagunez osaturik izango da. Beren erabakia apelaezina izango da eta edozein gertakariren aurrean azken hitza izango dute.
EPAI-ERABAKIA.- Epai-erabakia, azaroaren 27an, XXVI. Ostadar Mendi Astean egingo da, eta Zumarragako Zelai Arizti zinema aretoan ezagutaraziko da, lehiaketan aurkeztutako lan guztien proiekzioaren ostean.
KATEGORIAK.- Ondorengo kategorietako irudirik onenak sarituko dira:
Lehiaketako argazkirik onenari OSTADAR saria, mendian egindako gizakiaren jarduera (senderismoa, goi-mendia, eskalada, eskia...) hoberen islatzen duen argazkiari XABIER ORMAZABAL saria, eta FAUNA, FLORA eta URA elementu nagusi gisa agertzen duten argazki onenei sari bana, izadian argazkien garrantzia eta edertasuna, baita egileak argazkia egitean izadiari eta fauna eta floraren habitatari izandako errespetu eta begirunea ere, kontuan hartuko direlarik. Halaber, gainontzeko kategorietan saririk jaso gaberik, balorazio onena jaso duen herriko argazkilariak ere saria izango du. Pertsona batek, sari bat baino gehiago jaso ahal izango du.
SARIAK.- Guztira 1500 euro banatuko dira sari guztien artean, epai-mahaiak behar beste accesit ematea erabakitzeko aukera duela.
- OSTADAR saria. 300 euro.
- XABIER ORMAZABAL saria. 250 euro.
- FAUNA saria. 200 euro.
- FLORA saria. 200 euro.
- URAREN saria. 200 euro.
- HERRIKO saria. 150 euro.
LANEN ITZULTZEA.- Antolakuntzak ez du jasotako CD euskarriak EZ DIRA ITZULIKO.
ERAKUSKETA.- Saria jaso duten argazkiak eta lehiaketan aurkeztu eta aukeratutako argazki batzuk Ostadar Mendi Taldearen webgunean [http://www.ostadar.org] aurkeztuko dira.
OHARRAK.- Antolakuntzak lehiaketaren berri emateko eta inolako irabazi-asmorik gabe, aurkeztutako lanen kopiak egin ahal izango ditu, eta argazkiak erabiltzean, egilearen izena beti aipatuko da. Parte-hartzaileek beren lanetan bitartekoen inolako eskubiderik ez daudela arduratuko dira, eta irudien eskubideengatik izandako erreklamaziorik gertatuko balitz, hauen aurrean erantzule izango lirateke. Antolakuntzak, edozein manipulazio digitalik jasan duen argazkien balorazioa epai-mahaia osatzen duten lagunengan uzten du. Antolakuntzak lan guztiak arretaz zainduko ditu; hala ere, Antolakuntzak ez du lanak galdu edo matxuratuko balira, inolako erantzukizunik hartuko. Lehiaketa honetan parte-hartzeak goian aipatu oinarri guztiak erabat onartzearen ondorioa dakar.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean DBLO) betez, jakinarazten dizugu Ostadar Mendi Taldeari ematen dizkiozun izaera pertsonaleko datuak isilpean tratatuak izango direla eta Ostadar Mendi Taldearen titularitateko fitxategi batean, behar bezala erregistratua dagoena, sartuak izango direla. Jasotako datu pertsonalak parte-hartzaileen identitatea kudeatzeko soilik erabiliko dira. Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula, DBLO-ren arabera, helbide honetara email bat igorrita: [ostadar@ostadar.org].
