Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Argazki Lehiaketa
 ]
   

Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

B

Ikus itzazu OSTADAR Mendi Taldearen Mendi eta Naturako argazkien V. lehiaketa-ren argazki irabazleak, baita antolakuntzak aukeratutako sorta eder bat ere.

Beitia logoa

Datorren maiatzaren 24an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko XIII. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Mendi eta Naturako argazkien OSTADAR lehiaketa

Aurkezpena (5. edizioa)
Xabier Ormazabal
Xabier Ormazabal

Joan den urteko parte hartze bikaina oraindik ere gogoratzen ari garelarik, hemen gaituzue berriz berritasun batzuk eta ilusio berbera ekarriz, lehiaketaren edizio berria antolatu nahian.

Izan ere, Mendi eta Naturako argazkien OSTADAR lehiaketaren V. edizioak dagoeneko zuen argazkien zain dago. Edizio honetan bildumak baino, banakako lanak berriro indartzera itzuli gara, irudirik onena OSTADAR sariarekin sarituz, eta mendian egindako gizakiaren jarduera (senderismoa, goi-mendia, eskalada, eskia…) hoberen islatzen duen argazkiaren bitartez, gure bihotzeko bazkidearen izena daraman XABIER ORMAZABAL saria indartuz. Berritasun bezala, FAUNA, FLORA eta URA elementu nagusi gisa agertzen duten argazki onenei sari bana ere emango diegu.

Informazio gehiago (+34) 649051936 (Carlos) eta (+34) 665750911 (Josu) telefonoetan, baita gure posta elektroniko helbidean ere: lehiaketa@ostadar.org.