Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Aholkuak eta dekalogo ekologikoak > Elurroldeen aurrean jakin beharreko informazio eta aholkuak
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia

Eguraldia. Nolako eragina du eguraldiak elur-jausien sorkuntzan?

Elur-isuria, haizea eta tenperatura, bankisaren tentsioaren eta erresistentziaren arteko oreka alda dezaketen faktoreak dira.

  1. Isuria: isuriaren jarduera denbora eta isurtze-maiztasuna, isuri den elur-kantitatearen bezain faktore garrantzitsuak dira. Oro har, hainbat eta lasterrago isuri ekaitzak elurra, gero eta denbora gutxiago izanen duela isuritako elurrak azpian duen geruzarekin bat egiteko, kohesionatzeko, gehitzen den tentsioari aurre egiteko... hori dela eta, gero eta handiagoa izanen da jausi-arriskua.

  2. Jausiek isuri handia egin duen ekaitza bitartean edo bestela gero hurbilean gertatzeko joera dute. Ekaitza egin eta ondorengo 24 orduak jausiak gertatzeko une kritikoenak dira. Hori dela eta, beharrezkoa da jakitea ibilaldia egin bitartean egingo duen eguraldia, baita aurreko egunetan egindako eguraldia ere.

  3. Haizea. Ez da beharrezkoa elurra egiten aritzea, jausi-arriskurik izan ez dadin, hots, olde arriskua ez da soilik elurra egin bitartean gertatzen. Zerua erabat urdin badago ere, baliteke inguruan, haizearen eraginez olde arriskua handitzea eta areagotzea.

  4. Izan ere, haizeak elur-mordoak eta muinoak erosionatuz, kantitate handiak harat-honat mugiarazi ditzake: oro har, haizeak jotzen duen hegi aldetik (haizealdetik) elur-partikulak hartu, tontorraren gainetik pasarazi eta berehala, jotzen duen mendiaren kontrako hegian (haizebekoan) abandonatzen ditu. Haizeak egiten duena zera da, haizebeko hegiak gainkargatu eta hauen jausi-arriskua handiagotu. Mendi tontorrean erlaitz edo irtenune baten agerpena, fenomeno eoliko honen seinaleak dira. Kasu hauetan, mendira haizealdeko hegitik igotzea komenigarri da, bertan haizearen eraginez, elur-geriza meheagoa eta trinkotuagoa baitago.

    Elurra arinagoa dela ematen duen arren, duen pisuak hegiaren bankisaren egonkortasuna erraz desoreka dezake. Lurraren ipar hemisferioan, ekaitzak oro har, sartaldetik sortaldera higitzen dira. Hori dela eta, jausiak izateko aukera eta arrisku gehien duten haizebeko hegiak mendien iparrean, sortaldean eta hegoaldean daudenak dira.

    Haizeak jotzen duen norabidea zein den kontuan har ezazu, gainkargatzen ari den mendiaren haizebe aldea zein den azter ezazu, jausi-arriskua dela-eta, geroago zein hegi alde saihestu behar duzun jakin dezazun.

  5. Tenperatura. Oro har, bankisa epel bat, bankisa hotz bat baino azkarrago egonkortzen da, baita bankisa hotz bat baino trinkoago eta sendoago izan. Hala ere, berotze prozesua azkarregi jazotzen bada, bankisa heze bihurtuko eta ezegonkortasunean eroriko da. Ibilaldian egin bitartean dagien tenperatura kontrola ezazu. Bankisa hotza bada, ezegonkortasun egoera luzeagoa izan daiteke tentsioaren eta erresistentziaren arteko prozesua moteldura dela medio. Horrexegatik, eguzkipeko eta laiotzeko bi aldek bisitatzen dituen mendizalearentzako erabateko jarrera desberdina izan dezakete.

Isuria, haizea eta tenperatura elur-jausien sorkuntzan parte hartzen duten hiru faktore garrantzitsu dira. Aurreko gauean elur-isuri handia izan duen ekaitza egiten badu, antolaturik dagoen irteera atzeratzea erabaki egokia izanen dela jakin ezazu.