Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Aholkuak eta dekalogo ekologikoak > Elurroldeen aurrean jakin beharreko informazio eta aholkuak
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia

Elur-geruza. Ez-egonkorra al da elur-geruza?

Elur-jausiak soilik elurra ezegonkor dagoenean gertatzen dira. Tenperatura aldaketa, elur-isuri berri edo haizeak eragindako edozein operazioaren ondorioz, elur-bankisak elur-geruza berriak metatzen ditu neguan zehar. Bankisa sendoak eta ahulak diren geruza desberdinez osaturik dago. Geruza sendoak trinkoak izaten ohi dira eta bertako elur-pikorrak elkarri ondo kohesionaturik daude. Geruza ahulak ordea, arinagok diren pikorrez osaturik daude. Hauetan bikorrek elkarrekiko kohesio ahulaz elkarturik daude. Azukrearen pareko ehundura dutelarik, geruza sendoak baino arinagoak izaten dira. Geruza ahulek aldameneko geruza sendoak elkar daitezen galarazten dutela-eta, elur-jausiak nola gertatzen diren fenomenoa ondo ezagutzea ezinbestekotzat hartzen dugu.

Batzuetan, patata frijituen eta adreiluen konparaketa egitea ondo dator. Patata frijituak adreiluen gainetik daudenean, ez da inolako arazorik gertatzen. Buelta ematen badiegu ordea, adreiluak patata frijituen gainean jarriz eta arazoak sortuko zaizkigu. Baliteke geruza ahulak (patata frijituak) ez eustea gainean duen geruza sendoa (adreiluak), eta honen ondorioz, azkenekoak maldan behera erortzea pendiza nahikoa handia bada. Are gehiago, batzuetan geruza ahulak geruza sendoa eutsi baino egiten ez duenean, nahikoa izanen da eskiatzaile eta mendizale baten eragina (pisua, zama) jasotzea, bere azpian elur-jausia sortu dadin.

Elur-bankisak bi faktoreen (tentsioaren eta erresistentziaren) arteko orekagatik existitzen dira. Elurra egonkorra badago, erresistentzia tentsioa baino handiagoa delako da. Zorionez, hauxe da gehien gertatzen den kasua, izan ere, ez bailitzateke bestela inoiz elurrik metatutako mendi-hegietan. Baina batzuetan tentsioaren eta erresistentziaren arteko oreka nahikoa antzekoa denean, elur-bankisaren ezegonkortasunaren arazoa azaltzen da. Baliteke olde berria sortzea geruzari tentsioa eransten badiogu: elur-isuri handiak, tenperaturaren igoera azkarrak, haizeak eramandako elurrak edo gizaseme batek egindako eragina nahikoa izan daitezke jausi berria sortu dadin.