Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   

B

Badituzu webgune honetan ikusgai, OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Argazkien VI. Edizioa-n aurkeztutako argazkirik onenen sorta zabal bat.

Webgunean ere ikusgai dituzu joan den azaroaren 20an egindako ">Mendiko eta Naturako Haurren II. OSTADAR Rally-aren argazki sorta zabal bat.

Beitia logoa

Datorren 2011ko maiatzaren 15ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko XV. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Kanpatzeko aholkuak: Anbotoko Damak, Radio Euskadi, 2001-03-25

Kanpatzea ingurugiroa kaltetzen duen jarduera ere bada. Ondoren aipatzen ditugun aholkuak erabil itzazu:

  1. Leku berean hainbat egunez kanpatzen aholkatzen ez dugun jarduera dugu. Kanpatzen duzun heinean, toki berriak bilatzen eta berauetara aldatzen joan zaitez, okupatzen duzun tokian ahalik eta kalterik txikiena eragin dezazun.

  2. Pista nagusietatik kanpo eta iturri, erreka, ibai eta akuiferoetatik 100 metro baino harago egin ezazu. Kanpatzen duzun tokiko fauna eta flora errespeta itzazu. Kanpatze-tokia garbi manten ezazu.

  3. Lurzoru egoki eta erresistente gainean kanpa ezazu: harria, hartxinga edo belar lehor gaineko tokiek eragin txikiagoa baitute beste toki batzuk baino. Dendatik dendara oinez ibiltzean, samurrak diren oinetakoak erabil itzazu.

  4. Bisita ugari jasotzen dituzten tokietan, kanpatzeko egoki diren tokietan kanpa ezazu: kanpatzeko erabiltzen ez diren tokiak errespeta itzazu. Gutxi bisitatutako tokietan ordea, talde txiki eta konpaktuetan egiten saia zaitez, ahalik eta azalera txikiena erabil dezazun.

  5. Egoki eta zuzen porta zaitez aterpean edo kanpalekuan. Tokia zaindu eta garbi manten ezazu, eta aurkitu zenuen baino garbiago utz ezazu bertatik joatean.

  6. Egoera kaskarrean dagoen aterpe edo kanpatze-toki bat aurkitzen baduzu, gertuen duzun mendi federazioari jakinaraz iezaiozu.